logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak hitzarmena sinatu dute merkataritza eta enplegua sendotzeko helburuarekin

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren (Donostiako Sustapena) eta GMFren arteko lankidetza-hitzarmena sektorean lehiakortasuna bultzatzeko eta kalitatezko enplegua eta berrikuntza sustatzeko asmoarekin sortu da. Berrikuntza gisa, aurten abian jarriko da Diseinatzaileen Kornerra proiektua, eta, era horretan, bertako hamar diseinatzailek toki bat izango dute beren produktuak hiriko saltoki ezberdinetan erakusteko. Hitzarmena 25.000 eurokoa da.

 

Hitzarmena Donostia 2016 programaren barnean kokatzen da. Donostiako Sustapena hiriko garapen ekonomikoaz arduratzen da, eta sozietatearen helburuetariko bat da, iraunkortasun eta berrikuntza irizpideak kontuan hartuta, tokiko merkataritza bultzatzeko politikak eta jarduerak sustatzea, lehiakortasunari euste eta hobetze aldera, gero eta polarizatuagoa eta globalagoa den merkatuaren aurrean. Era horretan, egitura komertzial lehiakorra eta iraunkorra bultzatzen du, bertan bizi direnen eta kanpotik joaten direnen premiak asetzen dituena.

 

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak hiriko merkataritza elkartuaren %70 ordezkatzen du, eta Donostian 616 bazkide ditu. Sustapenarekin batera egiten du lan merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko, eta, modu horretan, merkataritza-sektorearen profesionaltasuna eta posizionamendua aktibatzeko era guztietako ekintzak garatzen eta zuzentzen ditu.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa nabarmendu nahi izan zuen: “Federazioarekin hitzarmen espezifikoa sinatzea sektorearekin zuzenean lan egitearen aldeko apustua da, saltokiak hobetzeko, lehiakortasunaren eta kalitatezko enpleguaren alde eginaz”. Era berean, honako hau gehitu zuen: “sektoreak eskari argia egiten du: ehun berritzailearen aldeko apustua egitea, ekimenezkoa, auzoetan merkataritzaren irudia birsortzeko eta kontsumoari bertan eusteko”.

 

Hitzarmenaren helburuak honako jarduera-eremu hauen inguruan eratzen dira:

  1. Sektorean kontratatzea bultzatzea: enplegua sortzea eta finkatzea sustatzea eta proiektuaren barnean jende gaztea kontratatzea bultzatzea bereziki, trebetasun eta gaitasun profesionalak hobetzearren, Gazteen Bermea Planeko Jabe Izan programaren bitartez.
  2. Ekintzailetza: ekintzaileek merkataritza-sektorearekin lotuta dituzten proiektuak garatzea bultzatzea, aholkularitza aditu espezifikoaren bitartez.
  3. Lehiakortasunaren hobekuntza eta berrikuntza: negozio-aholkularitza tokiko enpresa-proiektuentzat, bereziki izaera berritzailea dutenak.
  4. Diseinatzaileen eta merkataritzaren arteko lankidetzarako estrategiak. Diseinatzaileen hamar korner jarriko dira abian hiriko saltoki ezberdinetan, diseinatzaile emergenteek beren bildumak erakuts ditzaten.
  5. Tokiko produktuak bultzatzeko estrategiak. Iazko esperientziarekin jarraitze aldera, tokiko produktuekin konpromisoa hartutako 20 saltoki berri sartzea bultzatuko da, hirian tokiko produktuen kokapena hobetzeko eta saltoki bereizteko asmoarekin.
  6. Enpleguaren kalitatea. Donostiako Sustapenak enpleguaren kalitatea aztertzeko sektorearen gaineko azterketa egingo du. Horrez gain, gai horren inguruan sentsibilizatzeko eta gaia hedatzeko jardunaldia antolatuko du, eta, modu horretan, enpleguaren kalitateari buruzko jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditu.
  7. Kultur Hiriburutza 2016 Harrera Plana. Merkataritza-establezimenduek online prestakuntza egitea bultzatuko da.
  8. Sustapen sektoriala Puntu Denda gunean. Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren presentzia bultzatuko da Puntu Dendan, sektorea sustatzeko eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

  

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más