logo ayuntamiento cabecera

Gaur bilduko dira Lighthose Replicate proiektuko Donostiako proiektu pilotuaren bazkide guztiak

 

Donostiako Sustapenak, Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdiko REPLICATE proiektu europarreko koordinatzaile eta buru gisa, HORIZON 2020 programak batera finantzatua, gaur, ekainak 1ean, lehenengo bilera egingo du Donostiako proiektu pilotuaren udaleko sail eta enpresa bazkide guztiekin. Donostia, Florentzia eta Bristol hiriak REPLICATE proiektuko hiru itsasargi hiriak (lighthouse) dira

 

Bilera ENERTIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, zero emisioetatik hurbil dagoen eraikinean, egingo da. Donostiako proiektu pilotuan parte hartzen duten eragileak eta enpresak ordezkatuz, hogeita hamarren bat lagun bertaratuko dira. Horien artean, Donostiako Udaleko hainbat Arlo daude, proiektuko hainbat jardueratan parte hartzen dutenak (hots: CIM, DBUS, Etxegintza, Hiri-Mantentze eta Zerbitzuak, Ingurumena, Mugikortasuna eta Hirigintza) beste hainbat enpresekin batera, horien artean: EUROHELP, hiriarentzako hodei konputazio plataformaren garapenean parte hartzen duena; GIROA, Txomin auzoko eraikinen birgaitze-lanak egingo dituen enpresa; IKUSI, mugikortasun-zerbitzuen azpiegitura hornituz; LEYCOLAN, argiztapen adimentsuko sistema berritzeaz eta ezartzeaz arduratuko dena; EUSKALTEL, Garraioaren Kudeaketa Iraunkorraren Sistemari lotutako zereginak gauzatzen dituena; SISTELEC, abiadura handiko hari gabeko sarea hedatzen duena eta TECNALIA, koordinazio teknikoko lanak egikaritzen dituena.

Bilera horretan, batetik, Donostiako proiektu pilotuan egungo datara arte gauzatutako aurrerapenak aztertuko dira eta, bestetik, Donostiako Sustapenak Lausanne-n, datorren ekainaren 7an, 8an eta 9an, deitu duen bileraren aurrerapena egingo da; bertan, proiektuko lan-pakete desberdinetako buru guztiak bilduko dira, hiru lighthouse hiriak (Donostia, Bristol eta Florentzia) eta hiru hiri jarraitzaileak (Lausanne, Essen, Nilüfer) barne.

 

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más