
Donostiako Sustapenak tailer honetara gonbidatzen zaitu zure denda txikia nazioartekotzen ikasteko.
Gure kokapen pribilegiatuak nazioarteko bezeroengana iristea ahalbidetzen digu, batez ere, Frantziatik datozenengana.
Donostiaren erakargarritasunak mundu erdiko bisitariengana hurbiltzen gaitu. lnternet 5 kontinenteetara irekita dagoen atea da.
Donostiako Sustapenak tailer hau tokiko merkataritzari bere produktuak egokitzen eta aukera horiek salmentak handitzeko erabiltzen laguntzeko antolatu du.
Negozioak mugaz bestaldeko eta nazioarteko eremuetan garatzeko gauzatuko diren ekintzez informatuko du, hots: nazioarteko garapena, merkataritza-ekintzak, erakarpen turistikoa, mugaz bestaldeko lankidetza eta abar.
Bertaratutakoei merkataritza txikian aplika daitezkeen nazioartekotze-maila desberdinak azalduko zaizkie eta, baita, kasu bakoitzean horiei lotutako inplikazioen berri eman ere.
Zure saltokira nazioarteko bezeroak erakarri ahal izateko aukera ederra! Eman izena plazak agortu baino lehen!
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.