logo ayuntamiento cabecera

Donostiak REPLICATE programa kaleratzeko jarduera hartuko du barne, 29 milioi euroekin esleituta, horietako 11 “Urumea Riverside” planerako izanik

 

Donostiak, proiektuaren buruzagi gisa, egun hauetan, Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoaren bidez, Europar Batasuneko REPLICATE proiektua abian jartzeari ekin egin dio, hiri azkarreko eredua aplikatuko den bi hiriekin batera, Bristol (Ingalaterra) eta Florentzia (Italia), eta baita proiektua esportatuko den hiriekin ere: Essen (Alemania), Lausanne (Suitza) eta Nilüfer (Turkia). Hirian, halaber, proiektuan parte hartzen duten 36 kideak aurkitzen dira, besteak beste: Oxfordeko Unibertsitatea, ESADE, Enel, Tecnalia, NEC, Toshiba, Thales edo Ikusi. Hiru jardunaldien zehar, parte-hartzaileak plana ezartzeko lan ildoak ezagutzera ematen joango dira. Hura hurrengo hiru urtez gauzatuko da.

 

replicate contenido2REPLICATE proiektua Horizon 2020 programaren barruan dago, hots; hiriak xede izan dituen ikerketa eta berrikuntzarako Europar Batasuneko proiekturik handiena. Donostiak, proiektu honen buruzagia, “itsasargi” hiriko lanak beteko ditu, Bristol eta Florentziarekin batera, jarraitzaile gisa parte-hartzen duten beste hiri batzuetarako, esaterako, Essen (Alemania), Lausanne (Suitza) eta Nilüfer (Turkia). Azken horiek optimizatzen, egiaztatzen eta baliozkotzen den eredua aplikatuko dute. Hiru hiriak hiri azkar bilakatzeko aurrera pausu handiak ematen ari dira.

 

Hiru lan egunetan, hiri bakoitzak bere proiektua azaltzeko saio bat izango du. Horrez gain, hiru “itsasargi” hirien estrategia biribiltzen joango da jarduera gunetan, eta baita proiektua garatzeko lanen oinarri bat ezartzen ere. Plan pilotu bakoitzarekin eta IKTK, Energia eta Garraio ildoen buruekin lan egingo da, pilotu desberdinei eragingo dieten zeharkako elementuak definitzeko. Lanari ekin egiteko, definituko dira negozio ereduak eta bai followers hiriek eta bai Europako gainontzeko hiriek edukiko dituzten errepikatzeko aukerak.

 

Donostian garatu beharreko proiektua Txomin auzoan kokatuko da, eta baita Ametzagainan eta 27. Industrialdean ere. Hiru jarduera esparru edukiko ditu:

 

1) ENERGIA

  • Fatxada, leihoak eta estalkien energia birgaitze proiektua eta eraikinen eta berokuntza zentraleko (DH) sistemaren arteko konexio orokorra Txomin Eneako 154 etxebizitzetan eta 34 merkataritza lokaletan, 2.335.948 euroetako inbertsioarekin eta 2017-2018 exekuzio aldiarekin.
  • District Heating edo Berokuntza Zentraleko Proiektua Txomin Enearako. 726.464 euroetako aurrekontuarekin, hornikuntza (galdarak, bero trukagailuak, etab.), tutuerien eta azpiegituraren garapena eta kontrol sistema hornituko da. Exekuzio aldia: 2016-2017-2018.
  • Eskaera plataformaren garapena Txomin Enean, energia termikoko kontsumoen eta aurrezteen jarraipena eta monitorizazioa egiteko. Exekuzio aldia: 2018.

 

2) MUGIKORTASUNA

  • Bi autobus elektriko erostea SS-Loiola-Txomin-Martutene Dbus 26. linearako, 1.551.375 euroetako aurrekontuarekin. Dagoeneko existitzen den autobus elektrikoarekin eta autobus hibridoarekin batera, 26. Linea guztiz elektrifikatzea lortuko da.
  • Lau ibilgailu elektriko erostea udal ibilgailuetarako, eta “berde” enblema bat ezartzea VE enpresetarako, zama-lanekin, murriztutako guneen sarbidearekin, etab. lotutako abantailekin.
  • Sei moto elektriko erostea udal ibilgailuetarako eta moto elektrikoen erabiltzaileen mesederako neurriak ezartzea, posta zerbitzuak edo etxera janaria eramaten duten kateak bezalako enpresei arreta berezia eskainiz..
  • Ibilgailu eta moto elektrikoak erosteko pizgarriak 2016-2018 aldian:

Taxietarako, leasing edo alokairu moduan: 11.000 euroko 12 laguntza = 132.000€.

Ibilgailu elektrikoak erosteko banaketa ibilgailuetarako: 11.000 euroko 5 laguntza = 55.000 €.

Partikularren ibilgailu elektrikoak erosteko: 4.000 euroko 12 laguntza =48.000€.

Moto arrunta elektriko batengatik ordezkatzeko: 500 euroko 20 laguntza=10.000€.

 

3) KARGA ELEKTRIKOAREN PUNTUAK ZABALTZEA

 

  • Kargadore azkarrak gasolindegietan zabaltzea. 12 puntu x 12.000 = 144.000€.
  • 19 kargadore motel zabaltzea, horietako 15 hiri parkingetan eta 4 aldirietako parkingetan (Ondarreta, Lautximinieta, Illumbe eta Riberas de Loiola). 19 x 12.000 = 228.000€.
  • 50 kargadore parking pribatuetan zabaltzea Urumea barrutian. 50 x 600€ = 30.000€.

 

replicate contenido3

 

Horrez gain, IKT esparruan smart plataforma bat garatuko da, Udalaren zerbitzuen inguruko informazio guztia kudeatu ahal izateko. Bertan, hiritarren parte-hartzea hartuko da kontuan. Proiektuak argiztapen publikoko sare eraginkorren (LED teknologia) eta azkarren instalazioa ere hartuko du barne.

 

Proiektuaren aurrekontu osoa 29 milioi eurotan da eta horietatik, 25 Europar Batasunaren diru-laguntzaren bidez eskuratuko dira. Zenbateko horretatik, Donostiak 11 milioi euro jasoko ditu, eta horiek kolaboratzaile lanetan aritu diren Udalaren udal sail desberdinen bidez kudeatuko dira.

 

Udala da REPLICATE proiektuaren buruzagia. Proiektuan, hainbat entitatek eta enpresek hartzen du parte, besteak beste: Udal Informatika Zentroa (UIZ), Ikusi, Eurohelp Consulting, Leycolan, Fundación Tecnalia Research & Innovation, Euskaltel, Compañía del Tranvía de San Sebastián, Esade Business School, ZABALA Innovation Consulting, eta Sistelec Soluciones de Telecomunicación.

 

Gainontzeko entitateen artean, Britainia Handiko hainbat erakunde aurkitzen da, besteak beste: Bristol Council, University of Bristol, University of Oxford, Bristol is Open, Zeetta Networks, Knowle West Media Centre, Toshiba Research Europe, Route Monkey, Esoterix Systems, Nec Laboratories Europe, Co-Weels Car Club Cic eta University of the West of England, eta baita Italiakoak ere, esaterako: Comune di Florence, Consiglio Nazionale delle Ricerche, Enel Distribuzione, Mathema, Spes Consulting, Telecom Italia, Universita degli Studi di Florence eta Thales Italia.

 

ESADEk REPLICATE proiektuan garatu beharreko lana negozio ereduak aztertzean datza, programa pilotuan parte hartzen duten industria bazkide guztientzat. Oxfordeko Unibertsitatea, bestalde, errepikapen planak diseinatzeaz arduratuko da, hiriko programa pilotu bakoitzaren barruan, hiri jarraitzaileei eta proiektuarekin bat egin dezaketen bestelako hiriei zuzenduta.

 

replicate-0
replicate-1
replicate-2
replicate-3
replicate-4
replicate-5

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más