logo ayuntamiento cabecera

Gizarte-ekintzaileentzako laguntzak

 

UnLtd Spain-en CRECE programaren edizio berri bat hastera doa, zeinak, euren proiektua sendotu nahi duten gizarte-ekintzailetzako 6 proiektu hautatzea duen xede. Programa honetan sartzea lortzen duten ekintzaileek edo Gamechanger-ek euren proiektuak garatzeko talentua eta ekimen berritzaileak eskaini beharko dituzte. Horretaz gain, hautagaiek gizarte-eragin mailakatua izango duen negozio-eredu bideragarria frogatu beharko dute, hazkunde-fasean dagoena eta hazteko edo programa amaitutakoan inbertsio bat jasotzeko potentzial handia duena eta funtzionatzen urtebetetik gora darama.

 

CRECE programak parte-hartzaileei aholkularitza, prestakuntza eta funts galdura 10.000 eurora bitarteko kapitala emango die. Horrela, hautatutakoek lidergoan prestakuntza eta ekiteko gaitasunak, garapen pertsonaleko coaching, mentoring prozesuak, laguntza-gidak eta etengabeko prestakuntza jasoko dituzte. Helburua da, CRECE programatik igaro ondoren, GameChanger-ak behar bezala prestatuta egon daitezela euren proiektuak sendotzea ahalbidetuko dieten beharrezko inbertsioa jasotzeko eta kudeatzeko.

 

UnLtd Spain-ek programa honekin mundua gizarte-arazoei konponbideak planteatuz hobetu nahi duten ekintzaileenganako apustua sendotu nahi du. Era berean, Espainian gizarte-ekintzailetzarako ekosistema indartu nahi da eta gizarte-proiektuak bistaratu nahi dira.

 

CRECE Programaren deialdia 2016ko otsailak 18ra arte egongo da irekita. Interesaturik dauden GameChanger-ek eskabidea http://www.unltdspain.org/convocatoriacrece/ helbidean aurkez dezakete. Amaierako hautaketa-prozesuaren ondoren, sei ekintzaile CRECE Programan sartuko dira, 2016ko martxoan hasiko da Programa.

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más