logo ayuntamiento cabecera

Beste bost enpresak bat egin dute DSSINNOVArekin, Donostia 2016ren babesleen klubarekin

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez eta Donostia 2016rekin elkarlanean, proiektu honetan enpresak sar daitezen bultzatzen du; era horretan, dagoeneko 29 enpresak osatzen dute DSSINNOVA, enpresen, zentro teknologiko eta berrikuntza-zentroen eta enpresa elkarte eta erakundeen Donostiako komunitatea. Horiek guztiek ezaugarri bera dute; hau da, berrikuntza bultzatzea edozein alderditan. Horrela, Donostiaren proiektuarekin bat egitea erabaki dute, 2016ko Europako Kultur Hiriburu gisa hartuta.

 

Hauek dira DSSINNOVA 2016rekin bat egiten duten enpresa berriak:

Alianza IK4.

Bederatzi zentro teknologikoren aliantza (horietako hiru Donostian kokatuak); erreferentea da Europa inguruan, eta estatuan nahiz Europan korporazio zientifiko-teknologiko pribatu nagusien artean aurkitzen da.

 

Elkargi SGR.

Enpresek eta enpresentzat sortua. ELKARGI SGR Berme Sozietatea da (BS), Estatuko garrantzitsuena; abalen bitartez, bankuek ete eta autonomoei ematen dizkieten kredituen baldintzak hobetzen ditu, benetako finantzaketa errazago lortze aldera.

 

BSK Legal & Fiscal.

Enpresentzako aholkularitza juridiko integralean espezializaturiko despatxua; berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten eta barneko prozeduretan eta merkatura bideratzeko moduan baliabide berritzaileak sartzen dituzten tokiko proiektuetan hartzen du parte.

 

San Bartolomé Muinoa.

Sozietate publiko eta pribatua da, Donostiako erdiguneko San Bartolome auzoaren berroneratze urbanistikorako proiektu garrantzitsua zuzentzeko eta gauzatzeko eratua. Proiektua diseinatzeko, aintzat hartu dira eko-diseinuaren irizpideak, ingurumen-arloko inpaktua murriztearren.

 

La Perla Centro Talaso-Sport.

Talasoterapia eta Kirol arloan erreferentziazko hiri-zentroa Europa mailan. Instalazioetan teknologiarik modernoena aurki daiteke programa fisikoetan eta kirol-arloan, terapeutikoetan, lasaitasun eta estresaren aurkako programetan.

 

nuevas empresas dss2016 contenidoDSSINNOVA 2016ra atxikita, enpresek beren irudia Donostia 2016 proiektuarekin lotzea lortzen dute, enpresa berritzaile gisa ospea areagotzearekin batera. Halaber, Europan ezagutzera ematea lortzen dute, eta berrikuntzarekin zerikusia duten topaketa profesionalen programan parte hartzen dute.

 

DSS2016EUrentzat funtsezkoa da tokiko enpresa-ehuna proiektuan inplikatzea. Donostiako Sustapenaren bitartez, lurraldeko DNAren oinarrizko elementu gisa izaera berritzailea zuten enpresen komunitatea sortzea proposatu zen. Gainera, Europako Kultur Hiriburutzan parte hartzearekin, onetsi egingo dira gure inguruneko enpresek egiten duten lana eta ahalegina eta abian jartzen dituzten ekimenak eta proiektu berritzaileak..

 

DSSINNOVA2016rekin bat egiten duten enpresa eta agente berritzaileek gutxienez 3.000 €-ko ekarpena egiten dute; hori gastu bezala %100 kendu ahal izango da eta beste %18a kendu ahal izango da enpresak Sozietateen gaineko Zergan ordaindu beharreko kuota osotik.

 

DSSINNOVA2016ra atxikitzeko:

  • Donostiako enpresak: Donostia Sustapena. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. 943 48 28 00 edo web orriaren bitartez www.fomentosansebastian.eus
  • Gipuzkoako gainerako enpresak: Donostia 2016 Fundazioa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo www.dssinnova.eus web orrien bitartez.

 

Hona hemen DSSINNOVA 2016rekin dagoeneko bat egin duten enpresak:

ATE ASESORES / BASE FEGEMU GROUP / BEROALDE / BSK LEGAL & FISCAL / CIALT ASESORES / DFG - DISTRIBUIDORA FARMACÉUTICA GUIPUZCOANA / DRUCK / ELKARGI SGR / GEMINYS / GRUPO LARRIALDIAK / HANDITU / IDOM / IETEAM CONSULTORES / IK4 / IKEI RESEARCH & CONSULTANCY / IKERTALDE / IKOR / IKUSI / IRISBOND / KIROLBET / LA PERLA CENTRO TALASO SPORT / LANIK / LKS / OPE CONSULTORES / ADMINISTRACIONES ORMAOLA / SAN BARTOLOMÉ MUINOA / CTI SOFT - SPYRO / TAK LEARNING / TECNALIA

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin