
Hiriko saltokien irudi fisikoa hobetzeko egingo diren obren %50eko diru-laguntza emango du; besteak beste, fatxadak birgaitzea, erakusleihoak berritzea, eragozpen arkitektonikoak kentzea edo ikusten diren altzariak berritzea.
Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren barruan merkataritza bultzatzeko sartutako estrategiaren esparruan, Donostiako Sustapenak lehen aldiz abian jarriko du hiriko saltokien kanpoko irudia hobetzeko plana. Aurrekontua 125.000 eurokoa izango da, eta eskatutako establezimendu bakoitzak egindako inbertsioaren %50a ordaindu nahi da horrekin gehienez. Saltokiak kalean bertan egongo dira, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon behar dute. Helburua da sektorearen alderik agerikoena hobetzea jendeari begira.
Laguntza ekonomikoa justifikatutako inbertsioaren %50a izango da gehienez ere (gehienez 1.000 € saltoki eta eskaera bakoitzeko). Inprimakiak Donostiako Sustapenean jaso daitezke, Erregina Erregentearen kalea, 8 behea, Victoria Eugenia Antzokiaren eraikina; halaber, helbidean jaitsi daitezke.
Inprimakiak Donostiako Sustapenaren bulego berean (Victoria Eugenia eraikina) entregatu behar dira beteta. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10ean amaituko da.
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.