logo ayuntamiento cabecera

300 parte-hartzaile inguru bildu dira Donostia EnpresEkin-en krisia gainditzeko gakoen gainean hausnarketa egiteko

Donostiako Sustapenak antolatutako ekitaldian, ETEei zuzenduta, parte-hartze maila altua eta egitarauaren intentsitatea nabarmendu dira: hitzaldiak eta mahai inguruak izan dira adituekin, enpresekin eta inbertsoreekin (bertan lehiakortasuna hobetzeko bideak eztabaidatu dira), stand-etan informazioa hartzeko aukera egon da, eta networking- espaziotan kontaktuak egin ahal izan dira.

 

EnpresEkin

 

Jardunaldia hasteko, Josu Ruiz-ek, Garapen Ekonomikoko Zinegotziak, eta Euken Sesé-k, Donostiako Sustapeneko Zuzenariak, ongietorria eman dute eta krisiari aurre egiteko ETEek duten garrantziaren gainean hausnarketa egin dute, lehiakortasuna hobetzeko hiru gako azpimarratuz: finantzaketa, berrikuntza eta nazioartekotzea.

 

Ondoren, Emilio Ontiveros adituak – AFIko lehendakaria- hitzaldia eskaini du ETEen etorkizunari buruzko ikuspegia azalduz. Enpresa txikiek erabakiak hartzeko duten gaitasuna azpimarratu du, nahiz eta Europako eboluzioaren influentzia zuzena jasan. Solasaldia bukatzerakoan, 3 mahai-inguru hasi dira, eta, beratan, entzuleek parte-hartzeko aukera izan dute:

 

 

  • “Finantzaketaren erronka krisi-garaian”, Donostiako Sustapenak moderatuta, Iñaki Izurrategui (Oteic-eko Zuzendaria), Rodolfo Carpintier (Inbertsorea eta DADen sortzailea), José María Pina (Keiretsuko lehendakariordea), Ramón Roncero (Siemens Financial Services) eta Arantxa Villadangosekin (Arboribus).

 

Deskargatu txostenak

  • “Berrikuntzaren egoera eta gakoak enpresetan”, Carlos Peña (Innobasque-ko programen Zuzendaria), Guillermo Dorronsoro (IK4ko lehendakariordea), Joseba Jaureguizar (Tecnaliako Zuzendari Nagusia) eta enpresa berritzaileetako ordezkariak, hala nola, Felix Ezcurra (Luix) eta Daniel Pardo (Farsens).

 

Deskargatu txostenak

  • “Nola diseinatu nazioarteko estrategia arrakastatsua”, Miren Madinabeitia (SPRIko Nazioartekotze Saileko Arduraduna), eta nazioartekotzeko beraien esperientziak partekatu dituzten enpresekin: Orbinox, Jema, S21SEC eta Wave Garden.

 

Deskargatu txostenak

 

Enpresekin

 

Aldi berean, New Media Donostia Hiria Proiektuak Finantzatzeko I.Foroa , egin da, eta parte hartu duten enpresek inbertsoreen aurrean beraien proiektuak aurkeztu ahal izan dituzte. Bukatzeko, networking espazioa izan da, parte-hartzaileek, hizlariek eta enpresek kontaktuak, iritziak, hausnarketak eta etorkizunerako kolaborazio aukerak partekatzeko.

 

 

Laguntzaileak

Colaboran

 

 

 

Antolatzaileak

Organizan

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin