logo ayuntamiento cabecera

Groseko kirol-merkataritza batu egin da sektorearen eskaintza komertzial osoena Gipuzkoan eskaintzeko

 

Donostiako Udalaren eta Sustapenaren lankidetzari esker, Grosteam sortu da, kirol anitzeko materialari zuzendutako 5.000 m2-tik gorako korner komertziala. Gainera, tailerrak, prestakuntza, kirol- aisialdi ekintzak eta deskontu bereziak eskainiko dira.

 

Grosteam-en lehen jardueren artean, Donostiako 1. Milia antolatu da abenduaren 14rako, hau da, korrikalari eta rollerrentzako herri-lasterketa; 4 eta 14 urte artekoentzako, berriz, Milia Txiki izango da, distantzia txikiagokoa.

 

cartel millaDonostiako Sustapena sozietate publikoaren bitartez, auzoetako ekonomia suspertzea bultzatzeko estrategiaren barruan, Donostiako Udalak Groseko Zonako Posizionamendu Estrategikoaren Plana garatu du, erosteko eta aisiarako espazioak indartze aldera, posizionamendu komertzial bereizia eta auzoaren errealitate sozio-ekonomikora egokitua sortuaz.

 

Plan horretan, Grosteam-en sorrera bultzatu da; hau da, Gipuzkoako kirol korner komertzial osoena. Grosen sektoreko merkatariek hartutako ekimena da, eta horren helburua da, Donostiako Sustapenaren laguntzarekin, auzoko saltokien artean sinergiak erraztea, kontsumitzailea merkataritzara erakartzeko gunea sortzearren.

 

Udal-sozietate publikoak egindako azterketan agertzen diren datuen arabera, ondorengo alderdiak nabarmendu behar dira:

 

  • Kirolari zuzendutako saltokiak eta zerbitzuak pilatzen dira Grosen.
  • 5.000 m2-tik gorako merkataritza-azalera, eta, metrajearen ordenaren arabera, ondorengoak nabarmentzen dira: mendia, surfa, kirol-moda,…
  • Sektorean 85 lagunek egiten dute lan (autonomoak eta besteren konturako langileak).
  • Fakturazio orokorra 3 milioi eurotik gorakoa da.
  • Auzoan 11 kirol-diziplina baino gehiago eta sektorearen zerbitzu osagarriak daude.

 

 

Gros Team-ek eskaintzen dituen jarduerak, promozioak eta abantailak

 

www.grosteam.com webgunean atxikitako saltokiak, jarduerak, tailerrak eta promozioak kontsultatu ahal izango dira. Ekimen guztiak abenduaren 14tik aurrera martxan jarriko dira.

 

Gros Team Ibilbide komertzialen geolokalizazioa

Mugikorrerako aplikazio baten bitartez Grosteam-en atxikitako saltoki guztiak kontsultatu ahal izango dira eta beraien kokapena mapan.

 

Gros Team-en Lagunen Kluba

Grosteam-eko Lagunen Klubeko partaideek jarduera espezifikoetan parte hartzeko aukera eta abantaila bereziak izango dituzte.

 

Promozio komertzialak

  • Grosteam-en atxikitako saltokien 10 euroko txartel bat eskainiko dute 60 eurotik gorako erosketak egiteagatik. Txartel horiek denda horretan bertan erabili ahal izango dira etorkizuneko erosketetan.
  • Webgunearen bitartez %10eko deskontua eskainiko da produktu jakin batzuetan.
  • Outlet-ak sortuko dira produktu espezializatuarekin.
  • Parking-ean autoa ordubetez doan edukitzeko bonoak.

 

Kirolean eta bizimodu osasungarrian ezagutza aditua

Grosteameko webgunearen eta mugikorreko aplikazioaren bitartez, aholku praktikoak, kirol diziplina berriei orientazioa, praktika berriak, kirol promozioak etab. eskainiko dira.

 

Donostiako Miliaren lehen edizioa

Grosteam-en ekintza-planari hasiera emateko, Donostiako Miliaren lehen edizioa egingo da. Herri proba bat da, eta bertan parte hartu ahal izango dute baita ere rollerrak. Saguestik aterako da abenduaren 14an, 16:00etan. Aldi berean, Milia Txiki proba egingo da 4 eta 14 urte arteko parte-hartzaileentzat, distantzia ezberdinekin. Informazioa guztia eskuratzeko eta izena emateko sartu www.kirolprobak.com helbidean.

 

 

Kirol-aisialdiko tailerrak eta jarduerak

Hauek dira datorren hilabeteetarako antolatutako ekimen batzuk. Webunean kontsultatu ahal izango dira egutegia eta xehetasunak.

 

Grsoteam

 

Hiritarrentzako abantaila horietaz gain, Grosteam-ek merkatarientzako ere aukerak eskainiko ditu: prestakuntza, lehiakortasuna hobetzeko tailerrak, plan komertzialak, beste kirol, kultura edo turismoko eragileekin kolaboratzeko estrategiak etab.

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin