logo ayuntamiento cabecera

Zurriolako hondartzako surf lokalaren inaugurazioa

 

Donostiako Udalak Donostiako Sustapenaren bitartez eta Groseko Indarraren lankidetzarekin sustatutako obrak 2014ko urtearen amaiera aldera hasi ziren, eta, itsasoaren hainbat erasoren ondorioz sortutako arazoak konpondu eta gero, dagoeneko amaitu egin dira.

Obrak egiteko, 180.000 €-ko aurrekontua izan da, eta, era horretan, toki bat berritu ahal izan da hondartzan bertan, ia 250 m2-ko lokala egitearekin batera. Horrela, surfarekin loturiko jarduera gehiago egin ahal izango dira, hiriaren garapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren funtsezko sektore gisa.

 

Euken Sesé, gerente de Fomento San Sebastián y Jon Mikel Zubeldia, presidente de Groseko Indarra. Ane Urrutikoetxearen argazkia.

 

Donostiako Sustapenak, surfaren klusterraren bitartez, 60 bat kide ditu; tartean, enpresak, prestakuntza-zentroak, zentro teknologikoak edota instituzioak. Sustapenak sare-lanaren eta surf-sektorearen garapenaren aldeko apustua egiten du, hiriari aberastasuna ekar diezaioketen eta hirian enplegua sor dezaketen zerbitzuak eta proiektuak sustatzeko asmoarekin.

 

Testuinguru horretan, Donostiako Sustapenak eta Groseko Indarrak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten iazko udan, eta, horri esker, hondartzan bertan espazio bat berritu ahal izan da, surfa praktikatzeko eta sektorearen inguruko jarduerak egiteko. Obraren aurrekontua 180.000 €-koa izan da (105.000 € Donostiako Sustapenak jarri ditu eta 75.000 € Groseko Indarrak).

 

2014ko urtearen amaiera aldera hasi ziren lanak egiten. Ordura bitarte, gune horretan Hondartzako Kafetegi zaharra eta Groseko Indarra Taldea aurkitzen ziren. Orain, azalera bikoitza izango du, ia 250 m2. Espazioak gune lehorra eta gune bustia izango ditu, sarrera banarekin. Halaber, bertan jarri nahi dira gizon eta emakumeentzako aldagela independenteak, klubeko bazkideentzako leihatilak, taulak gordetzeko biltegia, jarduerak egiteko espazioa,…

 

Lanak oso konplexuak izan dira, itsasoaren etengabeko erasoak medio. Hori dela-eta, hasierako proiektuan aldaketa batzuk sartu behar izan dira, egitura indartu eta itsasoaren olatu sendoek eragindako kalteak ahalik eta gutxien eragitearren. Modu horretan, lanak amaitu eta lokala inauguratu da.

 

Donostiako Sustapenak eta Groseko Indarrak sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren arabera, azken elkartea arduratuko da lokala kudeatzeaz 2024ko abenduaren 31ra bitarte. Baldintzen artean, Donostiako Sustapenak bere gain hartuko du, ekimenen barruan eta surfaren klusterraren bitartez, hirian surfaren praktika profesionalizatua sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta garatzeko konpromisoa, sektore ekonomiko horrek etorkizunean hazkunde iraunkorra izateko oinarri gisa.

 

Bestalde, Groseko Indarrak konpromisoa izango du lokala urte osoan irekita edukitzeko eta lokala erabiltzeko, surfeko ikastaroak edo antzekoak emateko, hirian surfa garatzea bultzatzen duten jarduerak sustatzeko, lokala beste klub batzuei uzteko surfa praktikatzearekin zerikusia duten jarduerak egiteko, kiosko-taberna udan kudeatzeko, e.a. Groseko Indarra irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta elkarte horren helburua da surfaren inguruko kirol-modalitateak sustatzea, Gipuzkoako Surf Federazioarekin (GSF) eta Euskal Herriko Surf Federazioarekin batera.

 

Donostiako Sustapena eta surfa motore ekonomiko gisa

Donostiako Sustapena udal sozietate publikoaren helburua da hiriaren garapen iraunkorra bultzatzea eta hirian enplegua sortzea sustatzea berrikuntzaren, sare-lanaren, nazioartekotzearen eta espezializazio adimentsuaren bitartez.

 

2011ko maiatzaren amaiera aldera eratu zen Donostiako Sustapenaren Surf Klusterra, sektorearekin sarean lan egite aldera, Donostiako Sustapenak zuzenduta, surfaren inguruan hiriarentzat aberastasuna ekarri eta hirian enplegua sor dezaketen zerbitzuak eta proiektuak sustatzeko asmoarekin. Gaur egun, Klusterrak 50 bat agente ekonomiko ditu —enpresak, erakunde publikoak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak—, eta Donostian sektorearen %65a biltzen du.

 

Donostia surfa praktikatzeko aukera eskaintzen duen hiri-ingurune gutxietariko bat da; gainera, horren inguruan industria handia mugitzen da. Hori dela-eta, kirol hori gure hirian indartu beharreko sektore ekonomikoa izatera iritsi da. Donostiako Sustapenaren asmoa da surfaren kirol profesionala kultura eta bizimodu gisa sendotzea, industria erakartzeko eta negozio-aukera berritzaileak sortzeko oinarri gisa.

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más