logo ayuntamiento cabecera

Tokiko inbertitzaileei proiektu ekintzaileak aurkezteko epea hasi da eta ekainaren 17a da azken eguna

 

Lehen hautaketan aukeratutako proiektuen egileek, gainera, proiektua aurkezteko goi-mailako prestakuntza jasoko dute, inbertitzaile pribatuen edo/eta arrisku-kapitalaren aurrean berme handiagoa izan dezaten.

 

Donostiako Sustapenak, Keiretsu Forum Spain sareak eta Oteic taldeak Euskadiko II. Keiretsu Foroa sustatu dute, proiektu berritzaileentzako inbertsio egonkorreko plataforma gisa; proiektuek, betiere, sektore anitzekoak izan behar dute eta, gehienez, 500.000 euroko finantzaketa-premia eduki behar dute. Plataforma horretan gero eta inbertitzaile eta proiektu gehiago daude.
 
Aurreko topaketan, martxoan, 10 proiektu aurkeztu zituzten eta horietako batzuen egileak inbertitzaileekin elkarrizketan ari dira dagoeneko.
 
Donostiako Sustapenak topaketa horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Topaketak dauzkan faseen berri jakiteko, programaren botoian sakatu besterik ez duzu. 
 
Programa hori Donostiako Ekonomia Suspertzeko 2014ko Planaren barruan antolatu dugu. 
 

  • Eguna: 2014ko uztailak 17.
  • Lekua: Talent House.
  • Baenako dukearen pasealekua, 42 (Aiete). 20009 • Donostia
  • Ordutegia: 15.00etatik 18.00etara.

 

 

    

 

 

Azken berriak

donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago
donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más