Donostiako Sustapenak lan-aukeren inguruko DONOSTIA GAZTEEKIN jardunaldi irekia antolatu du Kursaalean; iaz, ia 300 gazte bildu ziren.
Donostiako Sustapenak 30 urtetik beherako gazteei, prestakuntza-profil berezia dutenei eta langabezian daudenei, zuzendutako jardunaldia antolatu du; hain zuzen ere, Kursaalean izango da, datorren uztailaren 16an. Bertan, hirian sortzen ari diren aukera ezberdinak eta horiek eskuratzeko bideak aurkeztuko dira, Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2014ko Planaren esparruan.
Topaketaren helburu nagusia da Donostiako Sustapenak 30 urtetik beherako gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta zerbitzuak jakitera ematea: enplegua bilatzeko eredu berriak, hautapen-prozesuari aurre egiteko gakoak, nazioarteko mugikortasun-programak, ekintzailetza beste aukera profesional baten moduan,… Sarrera librea da, baina www.fomentosansebastian.org helbidean aurrez izena ematea gomendatzen da.
DONOSTIA GAZTEEKIN 9:00etatik 14:15era bitarte egingo da Kursaaleko espazio ezberdinetan. Protagonismo berezia izango dute nazioartekotzeko bekek; izan ere, titulazioa eta ingeles-maila ona duten gazteek atzerrian zortzi hilabeteko denboraldian lan egiteko aukera izango dute ordainsari eta guzti.
Jardunaldian, honako eremu hauetan adituak diren pertsonak izango dira: Curriculumaren aurkezpen arrakastatsua (jarrera, gaitasuna, erremintak, aurrez prestatu beharreko alderdiak,…); ekintzailetza irteera profesional gisa (prestakuntza eta laguntza ekonomikoak); edo Talentu Berritzailea programaren eskaintzak, proiektu berritzaileak dituzten enpresek 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, haien lehiakortasuna hobetze aldera.
Halaber, pertsona interesatuek beren eskaera aurkeztu ahal izango dute, iazko bekadunen esperientziak zuzenean ezagutzearekin batera; azken horiek diploma jasoko dute ekitaldian zehar.
Aurten, Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2014ko Planean ia 7,5 milioi euroko zuzkidura eskaintzen da, eta egitura estrategikoan hiru ildo nagusi biltzen dira: ekintzailetza, lan-munduan sartzea eta lehiakortasuna hobetzea. 1.150 lanpostu berri sustatu nahi dira, lehendik dagoen enplegua finkatzen ahalegintzeaz gain.
Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2014ko Plana egiterakoan, Donostiako Sustapenak bereziki kontuan izan ditu gazteak, besteak beste, proiektu kualifikatuak, nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza bultzatzera zuzendutako jarduera-ildoekin lotuta.
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.