logo ayuntamiento cabecera

Donostia Boston hirira gerturatu da talentua erakartzeko eta trukatzeko

Donostiako Sustapeneko teknikarien ordezkaritza Bostonen izan zen otsailaren 15ean eta 16an, Ipar Amerikako hiriko udaleko ordezkariekin biltzeko eta Europar Batasunak talentua erakartzeko sustatutako MIT European Career Fair azokan parte hartzearren. Bidaia osatzeko, topaketa egin zuten hiri horretan lanean ari diren enpresekin, ikerlariekin eta bekadunekin, eta Massachusetts Institute of Technology-ko Media lab ere bisitatu zuten ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapenak birgaitze energetikoaren inguruko bi jardunaldi tekniko antolatu ditu

2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako Sustapenak ENERTIC eraikinean, Donostia Smart Klusterreko tokiko enpresekin eta agenteekin; bertan, barruti mailan eraikinen birgaitze energetikorako plataforma aurkeztu eta aztertu zuten, Europako OptEEmAL proiektuaren barruan garatua (H2020-EU ...

Gehiago irakurri...

Pintxoen Galak zilarrezko lehen barandak entregatuko ditu, Donostiako ostalaritza- establezimenduentzako kalitatearen labela

Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu berriaren gala. Galan zehar, Ohorezko Baranda entregatuko zaie Donostiako bi ostalaritza-establezimenduri, hots, La Espiga eta Vallés Tabernari, eta pintxo munduko bi pertsona ospetsu, jada hilak, gogora ekarriko dira: Alfonso González (Astelena) eta Josetxo Marañón (Txepetxa). Horrez gain, ekitaldian, hirian Zilarrezko Baranda zein establezimenduk eskuratu duten jakitera emango da; hau da, Institutuak ematen duen saria, kalitatea eta ezarritako kalitate-dekalogoa bete izana saritzeko ...

Gehiago irakurri...

Udalak baratza profesionalak prestatu ditu Auditz Akularen

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea sustatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, nekazaritzako produktuen ekoizpenean oinarritutako enpresa-proiektua abian jarri nahi duten herritarren eskura ondorengoak jarriko ditu: laborantzarako lursaila eta azpiegitura egokiak, lana egiteko tresnak, nekazaritza eta negozio arloko prestakuntza teknikoa eta produktuak merkaturatzeko laguntza eta aholkularitza ...

Gehiago irakurri...

Donostian egin da REPLICATE proiektu europearraren hirien lehen Webinarra, Donostiako Sustapenak eta Oxfordeko unibertsitateak antolatuta

Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak) Leycolan, Eurohelp eta Ikusi enpresekin esperientziak partekatu zituen, Donostiako pilotuko bazkideak eta Donostia Smart Klusterreko kideak direnak. Donostiako Sustapenak koordinatzen duen Replicate proiektuaren esparruan H2020 programaren barruan batera finantzatua 691735 kontratu-zenbakiarekin (Europako SCC1 Smarti Cities and Communities deialdia) egindako Webinarrean parte hartu zuten 3 bazkideek, Donostiako Sustapenarekin batera: “Bikaintasuna zerbitzuen hornikuntzan, datuen monitorizazioan eta kudeaketa adimentsuan oinarrituta” izenburua zuen aurkezpenean ...

Gehiago irakurri...

Noria berriro Donostian izango da datozen Gabonetan

Gabon hauetako atrakzio nagusia, Gabonetako Merkatuaren barruan programaturiko jardueren esparruan, Alkateordetzak antolatuta, Alderdi Ederreko lorategietan jarritako 50 metroko diametroko noria, azken egunetara itxi da, eta balantzea oso positiboa izan da, 90.000 lagun ibili baitira bertan abenduaren 1etik otsailaren 7ra bitarteko denboraldian. Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du “noria gure ikurra izan da, abendutik urtarrilera bitarteko denboraldiko gure irudia, Donostia neguko hilabeteetan ere marka ospetsuko helmuga bezala berreskuratzeko bidean ...

Gehiago irakurri...

Donostia Sustapenak OptEEmAL proiektu europearraren amaierako hitzaldian parte hartzen du Valladoliden otsailaren 20an

OpEEmAL (Optimised Energy Efficient Design Platform for Refurbishment at District Level) proiektu europearra, Europar Batasunaren finantzaketa duena Horizon 2020 programaren barruan, amaitzear dago 38 hilabetetan lan egin eta gero. Proiektuaren emaitza nagusiak eta garatutako barruti mailan energia birgaitzeko proiektuak diseinu plataforma aurkeztuko dira amaierako hitzaldian Valladoliden otsailaren 20an ...

Gehiago irakurri...

Txomin, Euskadiko ekoauzorik adimentsuena

Donostiako azken hirigintza-garapen handienetarikoa da Txomineko ekoauzoa, eta Euskadiko smart garapen-zona garrantzitsuena bilakatzear dago, mugikortasun iraunkorra jasotzen duen planari esker, honako hauetan oinarrituta: ibilgailu elektrikoak, argiztapen adimentsua, berokuntza zentrala edo District Heating, lehengo etxebizitzen birgaitze energetikoak edo etxebizitza adimentsuak. Lehen etxebizitzak jada entregatu dira, eta auzo horretan bizi diren herritarrek dagoeneko ezarri diren neurriez gozatzeko aukera dute ...

Gehiago irakurri...

Donostia, langabezia gutxien duen euskal hiriburua

Donostiak 2018. urtearen amaieran euskal hiriburuen artean langabezia-tasarik baxuena izan du; hots, %8koa, Bilboko %14,3aren eta Gasteizko %11,2aren aurrean. Modu horretan, langabeen kopuruaren jaitsiera finkatu da, azken bost urteetan %28,8koa izanik. Gainera, Gipuzkoako hiriburuan Gizarte Segurantzako afiliazioek igoera garrantzitsua izan dute; hau da, %10,5ekoa ...

Gehiago irakurri...

Donostiak "Donostiako Pintxo Institutua" aurkeztu du Fiturren Aurkezpena, urtarrilaren 23an, izan da FITUR-eko Basque Country standean

Donostia, urtarrilaren 23tik 27ra egon da FITURen, eta stand bat izan du Basque Country gunean, bertako ardatz nagusiei buruzko informazioa eskaintzeko: turismoa, gastronomia, kultura, kirola, premium-a eta kongresuak ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Gabonetako Merkatuan jende-kopurua %31 gehitu da

Urtarrilaren 6an itxi zituen ateak Donostiako Gabonetako Azokak, eta bertara inguratutako jende-kopuruari dagokionez, asistentzia oso gogobetekoa izan da. Gabonetako Azokara guztira 426.000 bisitari hurbildu dira Urumea pasealekuan irekita egon den bost astetan zehar; beraz, kopurua %31 gehitu da. Aurtengo atrakzio nagusia Alderdi Ederrean kokatutako noria izan da, eta guztira 79.000 bidaia erregistratu dira urtarrilaren seira bitarte; hala ere, kopuru hori gehitu egingo da noria otsailaren 10era bitarte egongo delako ...

Gehiago irakurri...

Surf Taulen esparruko II. Berrikuntza Lehiaketa

Donostiako Sustapeneko Donostia Surf City Klusterrak, EHU-UPV, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Deusturekin batera, Surf Taulen esparruko II. Berrikuntza Lehiaketa antolatu du, honako kategoria hauetan: osagaiak, ekoizpen-prozesuak eta surf-taulak. Lehiaketaren helburua da surf industriaren garapena eta komertzializazioa indartzea eta, kalitate handiagoko prozesuak eta produktuak proiektatzeaz gain, berrikuntza irekiko prozesuak unibertsitatera gerturatzea ...

Gehiago irakurri...

Donostiako proiektu ekintzaile onenen sariak Tagenea eta Naru Intelligence-rentzat

DonostiaEKIN jardunaldian, Donostiako ekintzaile-taldearen potentziala erakutsi da.  Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, DonostiaEkin-en edizio berria burutu du; hau da, ekintzailetzaren inguruko jardunaldia, ekintzaile askok hirian garatzen duten ekimena eta balioa saritzeko bereziki antolatua. Atzo, abenduaren 18an, programaturiko jardueren artean, karpa bat ezarri zen Okendo Plazan, tokiko ekintzaileek proiektu berritzaileak erakusteko; era berean, bi sari banatu ziren: urteko enpresa-ideia onenaren saria, Tagenea enpresak jaso zuena, eta enpresa berriaren proiektu onenaren saria, Naru Intelligence-rentzat izan zena ...

Gehiago irakurri...

Donostiako pintxo dekalogoa osatu da

Otsailaren 27an gala bat antolatuko da eta bertan lehenengo Zilarrezko Barandak entregatuko zaizkie ezarritako baldintzak betetzen dituzten establezimenduei. Donostiako Udala, Alkateordetzaren bidez, Donostiako Institutu Gastronomikoa diseinatzen ari da gure kultura gastronomikoaren gehien ezagutzen den tradizioenetariko bat babesteko, sustatzeko eta zabaltzeko tresna gisa: pintxoa. Lehen urratsenetariko bat adituen batzorde bat osatzea izan da. Horiek establezimenduek, kalitatezko label edo bereizgarri bat jasotzeko, bildu behar dituzten baldintzen dekalogo bat definitu dute ...

Gehiago irakurri...

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostia-boston-hirira-gerturatu-da-talentua-erakartzeko-eta-trukatzeko
Donostiako Sustapeneko teknikarien ordezkaritza Bostonen izan zen otsailaren 15ean... gehiago
donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más
FacebookTwitterLinkedin