Hizkuntzak doan ingelesez eta frantsesez tokiko merkataritzarako

 

Hizkuntzak doan ingelesez eta frantsesez tokiko merkataritzarako.

Ingelesezko eta frantsesezko prestakuntza Donostiako merkataritzarako. Programa praktikoa, bezeroarekiko komunikazioa errazteko eta erosketa-esperientzia hobetzeko.

  • NORK HAR DEZAKE PARTE HIZKUNTZA-IKASTARO HONETAN?

    Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan diharduten pertsona fisikoak, Donostian izen soziala dutenak eta bezeroa azken kontsumitzailea dutenak. Pertsona juridikoak izanez gero, izena emateko eskabidea egiten den unean enpresa txikia izatea.

  • EGITARAUA: ZER EGINGO DUGU IKASTAROAN?

    Hizkuntza praktikoen programa bat da, Donostiako merkataritza lokaleko langileen hizkuntza gaitasuna bultzatzeko. Helburua da merkataritzako langileek ahozko eta idatzizko komunikazio-autonomia lortzea bezeroekin saltoki eta dendetan.

    Ikastaroa ikaslearen banakako eta taldeko beharretara egokituko da, eta merkataritzan komunikazio enpatiko eta arinean oinarrituko da, hizketan, ikusten eta interpretatzen ikasteko aukera ematen baitu.

    Ikastaroek bi zati izanen dituzte, bata ezagutza orokorrean oinarritua eta bestea komunikatiboa, merkataritzara eta taldera egokitua, mintzamenaren eta entzumenaren ulermenaren gaitasunak garatzeko izango dena.

    Parte-hartzaileek beren lanpostuetan egunero izaten dituzten egoeren arabera erabiltzeko prestatutako egiturak eta adierazpenak eskuratuko dituzte. Horretarako, role playing teknikak (simulazioa), egoera aztertzeko bideoak eta audioak eta abar erabiliko dira.

  • MAILAK ETA PRESTAKUNTZA MODALITATEA.

    7 pertsona eta gehienez 10 pertsonako taldeak osatuko dira. Prestakuntza emateko mailak A1 hasierako mailatik C2 mailara bitartekoak izanen dira, MCER jasoak. Eskolak emateko modua “in-company” taldean eta ONline eskoletan ematen dira.

  • ORDUTEGIAK eta EGUTEGIA.

    Ikastaro bakoitzak 50 ordu iraunen du guztira. Eskolak astean 3 ordukoak izanen dira, astean bi egunetan banatuak, egunean ordu bat eta 30 minutukoak. Astearte/ostegunetan 13:30etik 15:00etara eta asteazken/ostiraletan 8:30etik 10:00etara izango da ordutegia. 2023ko otsailetik ekainera bitarte.

  • NOLA EMAN DEZAKET IZENA?

    On line izena ematea www.fomentosansebastian.eus

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ESKAERA FRANTSESEZ
 
ESKAERA INGELESA

 

* Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatua.

idiomaslogos