logo ayuntamiento cabecera

Energia eraginortasunaren arloko aholkularitza enpresentzat

 

ENERGIA ERAGINORTASUNAREN ARLOKO AHOLKULARITZA ENPRESENTZAT

 

Donostia Sustapenak Donostia hirian kokaturiko negozio eta enpresei bideraturiko kanpaina bat jarri du abian, energia eraginkortasunaren arloan doakoa eta banakakoa den aholkularitza eskaintzeko zuen instalazioetan.

 

Aholkularitza hori jasotzeko interesa duzuen enpresek banakakoa eta erabat doakoa den aholkularitza jaso dezakezue hauen inguruan: zuen elektrizitate kontsumoa, elektrizitate tarifa eta kontrataturiko potentzia, kontsumo ereduak eta zuen instalazioetako kontsumo elementu nagusien azterketa. Horri esker, banakako aholkuak proposatuko dizkizuegu zuen kontsumoa murrizteko, eta, ondorioz, aurrezpen ekonomikoa lor dezakezue bulegoetan, fabriketan, merkataritzako establezimenduetan eta ostalaritzako establezimenduetan. Horrek, bere aldetik, mesede egingo dio Donostia hiriaren ingurumen hobekuntzari.

 

Izena emateko inprimakia. Anima zaitez!

DATUEN BABESA

Datuak babesteko egungo araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten da inprimaki honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak Donostiako Udalak tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun gisa jokatuz. Informazioa Donostia Sustapena S.A.k kudeatuko du, tratamenduaren eragile gisa jokatuz.

Tratamenduaren helburua izango da zuri energia eraginkortasunaren arloko banakako aholkularitza ematea, zure kontsumo elektrikoak monitorizatzeko plataforma bat erabiliz. Plataforma hori erabiltzaileen esku jarriko da

Tratamenduaren zilegitasunaren oinarria 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduko (DBEO) 6.1.e) artikulua da. Erregelamendu horretan ezartzen dira datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak. 6.1. e) artikuluak hau dio: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa; eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzkoa.

Ez da aurreikusten datuak hirugarren batzuei lagatzea, legezko obligaziorik izan ezean, ez eta datuen nazioarteko transferentziak egitea ere.

Tratamendu honen xede diren datuak beharrezkoa den denboran gordeko dira, alegia, datu horiek jaso ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuak tratatzetik etor litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Eragindako pertsonek eskubidea dute datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, eta, era berean, datuak babesteko indarreko araudian ezarrita dauden beste eskubide batzuk ere badituzte, eta dagokionean eskubide horiek gauza ditzakete. Horretarako, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzura jo behar dute (Ijentea kalea, 1, 20003, Donostia).  

Pertsona horiek ez badira behar bezala artatu beraien eskubideak gauzatzerakoan, erreklamazio bat aurkez dezakete Datuen Babeserako Euskal Bulegoan. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 – 3. Solairua – 01008 Gasteiz. Hala ere, nahi izanez gero eta erreklamazio hori jarri aurretik, Donostiako Batuen Babeserako ordezkariarekin harremanetan jar daitezke:  dbo@donostia.eus.