logo ayuntamiento cabecera

DONOSTIA UP 2018

DONOSTIA UP! PLANAK, 9 MILIOI EURO BAINO GEHIAGOREKIN, AURREKONTUA %14 GEHITU DU 2018. URTERAKO

Planaren funtsezko ardatza pertsonek osatzen dute, eta horien inguruan enpresak eta lurraldea bezalako beste kontzeptu batzuk eratzen dira, berrikuntza, talentua eta smart garapena lerro maisuak izanik. 9’2 milioi euroko aurrekontuarekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 Planaren bitartez, berriro ere abian jarri du epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurri-multzoa, giza kapitalaren, enpresa-lehiakortasunaren eta lurralde-kohesioaren inguruko estrategiaren zati bezala. Planak talentua erakartze eta talentuari euste eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta bere gain hartzen ditu beste bi kontzeptu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna

 

ESKU HARTZEKO ESKEMA

Plan berriak hirirako hiru funtsezko plano proposatzen ditu:

1

2

3

PERTSONAK, gizarte guztien oinarri gisa; pertsonei lagundu behar diegu haien garapenerako eta lan-munduan sartzeko, TALENTUA indartzearekin eta KOHESIOA ere erraztearekin batera. ENPRESAK, enplegua sortzeko eta hiriaren garapen sozio-ekonomikorako funtsezko tresna bezala, bereziki balio erantsi handienekoak, eta BERRIKUNTZAREN aldeko apustu gisa hartuta. LURRALDEA, jarduera egiten den ingurunea osatzen duten auzoak, azpiegiturak, espazioak, ekipamenduak, e.a. bezala; horietan enpresak eta pertsonak batzen dira, eta SMART proiektuak garatzen dira.

 

Esku hartzeko hiru eremuez gain, hiriarentzat funtsezkoak diren 4 apustu indartu nahi dira: 

ABERRIKUNTZA bultzatzea, batez ere ENPRESEK baina baita LURRALDEKO gainerako entitateek ere beren jarduerak proposatu ahal izateko funtsezko balioa bezala. Helburu nagusia izango da balio erantsi handiagoko enpresa-proiektuak bultzatzea eta BERRIKUNTZAREN EKOSISTEMA indartzea.

 

BHiriarentzat gakoa den aktiboaren aldeko apustua egitea, denentzat garrantzitsua baita; hots, TALENTUA. Trebetasunak dituzten pertsonei laguntzea lan-merkatuan sartzen edo jarduera berriak sortzea. TALENTUA lurralde batek izan dezakeen abantaila lehiakor handiena da. Pertsonengan inbertitu behar dugu GAITASUNAK gara ditzaten prestakuntza-aldietan, HEZKUNTZA garaian edota lan-merkatuan sartzeko prozesuan.

 

CSMART ikuspegia duen hiria eraikitzea, hiriko eta auzoetako erronkak jorratzeko teknologiak eta horren integrazioak eskaintzen dituen aukeren bitartez.

 

DGIZARTE-KOHESIOA bultzatzea, hiriak bere herritarrei eta auzoei honako aukera hauek eskaintzeko duen gaitasuna bezala hartuta: garapena, enplegua sortzea, enpresak sortzea, bizi-kalitatea hobetzea, profesionalki garatzea, gizarte-bazterketari eta hesiari aurre egitea,… Gazteek, iraupen luzeko langabeek eta 45 urtetik gorakoek Planaren barruan helburu bihurtu behar dute.

 

 

DONOSTIAUP! 2018 NEURRIAK

Giza kapitala/Talentua garatzea berrikuntzarekin zerikusia duten gaitasunen bitartez  Proiektu ekintzaile berritzaile berriak bultzatzea - Donostiekin
Enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna hobetzea bultzatzea Berrikuntzaren eta talentuaren estrategia nazioartekotzea Connecting Talent 
Berrikuntza-ekosistema bultzatzea eta ezagutzera ematea Merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta bultzatzea hiriko sektore estrategiko gisa  
Talde kaltetuenak laguntzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko Donostia Smart City apustua bultzatzea

Tokiko klusterrak bultzatzea

Smart

Guztiona

Surfcity

Moda

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI