The Public Link proiektua Europar Batasunak sustatutako ekintza berri bat da, zerbitzu publikoak ematean teknologia disruptiboen aplikazioa aztertzeko.
Zein da proiektuaren helburua?
The Public Link-ek pertsonak ahalduntzea eta herritarrek zerbitzu publikoetarako duten sarbidea hobetzea du helburu. Horretarako, pertsonak, ekonomia justu eta lehiakorra eta gizarte iraunkorra ardatz dituen eraldaketa digitala erabiltzen du.
Zer ekintza egiten dira?
Proiektuaren ardatza da bazkideek laguntzea, zerbitzu publikoak ematerakoan teknologia disruptiboak aplika daitezkeen ikusteko.
Horren barruan sartzen da errealitate birtual/areagotuan (VR/AR), adimen artifizialean (IA) eta ikaskuntza automatikoan (Maching Learning) oinarritutako ikuspegiak erabiltzea. Ikuspegi horiek Europako 6 eskualdetako zerbitzu publikoen hornitzaileek gauzatuko dituzte, eta herritarrekin probatuko dituzte laborategi birtualetan, hala nola garraio publikoan, plangintza adimendunean, osasunean eta bisitarientzako/erabiltzaileentzako/bezeroentzako informazio-zerbitzuetan.
Donostian "laguntzaile birtuala" zerbitzua garatuko da teknologia disruptiboekin (AI, IoT, AR/VR, Machine Learning). Talent House erabiltzen dutenen artean egingo da. Izan ere, Donostiako proiektu pilotua zerbitzu digital batean zentratzen da, Donostiaren lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatuz talentua erakartzeko eta itzultzeko estrategia babesten duena.
Nork finantzatzen du?
Proiektu hau Europar Batasunak kofinantzatzen du (GA zk.: LC-01688135/EB)
Ezagutu proiektuko bazkideak
- ERNACT (Irlanda)
- National University of Ireland Galway-NUIG (Irlanda)
- Universidad de Liubliana (Eslovenia)
- Regional Council of South Ostrobothnia (Finlandia)
- Centro Tecnológico en Logística Integral de Cantabria - CTL (ES)
Proiektuaren iraupena. 01/11/2021 – 31/10/2023