EKONOMIA BULTZATZEKO
PLANA DSS2022

8.5 Mko inbertsioa hiri kohesionatu
berritzaile eta jasangarri bat garatzeko.

Jarduerak bereziak

Hemen dituzu nortasun propioa duten proiektu batzuk, Donostia Sustapenean sortuak.

Donostia aurrera etorkizunerantz

8,4 M €, hiri kohesionatu, berritzaile eta iraunkor baterantz aurrera egiteko.

Donostia Sustapenak hirirako Ekonomia Bultzatzeko Plan berri bat aktibatu du.

Aurten, 2022an, 8,4 milioi euro inbertituko ditugu Donostiako jarduera sozioekonomikoa hobetzeko. Eta hori pertsonen (kohesioa), proiektuen eta ekosistema eragileekiko lankidetzaren aldeko apustua eginez egingo du. Gainera, zeharka, arreta berezia eskainiko zaie gazteei, emakumeei eta lurralde-kohesioari.

Planak bost eremutan planteatzen ditu ekintzak:

  • DONOSTIA HIRI KOHESIONATUA

    Lan-aukerak sortzen ditugu, zailtasun handienak dituzten kolektiboei arreta berezia jarriz.

    Lanean jarraitzen dugu langabetuek lanpostu bat aurki dezaten: garapen profesionalerako ibilbideak bultzatzen ditugu (ikasketa-ibilbideak), pertsonak harremanetan jartzen ditugu tokiko aukerekin eta talentua erakartzeko eta bertan atxikitzeko ekintzak egiten ditugu.

    Arreta berezia eskaintzen diogu enplegagarritasun-zailtasun handienak dituzten pertsonengan eta gazteen talentuarentzako programak garatzeari.

    2022an, 4.006.580 euro inbertituko ditugu Donostia hiri kuestionatuagoa bihurtzeko.

  • DONOSTIA HIRI EKINTZAILEA

    Enpresa-proiektuak bultzatzen ditugu, ekintzailetza apustua sustatuz.

    Sektore tradizionaletan jarduten duten enpresei laguntzeaz gain, gazteen ekintzailetza indartzea eta ikerkuntzaren esparruan kultura ekintzailea bultzatzen duten ekintzei ekitea proposatzen dugu.

    Programa espezifikoen bidez, enpresa berritzaileak sustatzen ditugu, egungo merkatuan hazteko eta sendotzeko ahalmena bultzatuz. Arreta berezia eskainiko diogu biozientzien nitxoari, hedatzen ari den jarduera eremu estrategikoa baita.

    Enpresa proiektuak bultzatzeko 2022ko aurrekontua 1.090.437 eurokoa da.

  • DONOSTIA ZERBITZUEN HIRIA

    Donostiak azken belaunaldiko kalitatezko zerbitzuak izan ditzan egiten dugu lan

    Donostiak enpresa-sarea du (tamaina txikikoa), zerbitzuen sektorearen ingurukoa batez ere (tokiko jardueraren % 88,5), eta horretan garrantzi berezia dute ezagutzan oinarritutako zerbitzu aurreratuek (produkzio-sarearen % 44,5, hiriko enpleguaren % 56,6). Enpresa horien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko zerbitzu eta laguntza espezializatuak emango dira.

    Gainera, merkataritza eta ostalaritza funtsezko jarduera-ardatzak dira oraindik ere (produkzio sarearen % 21.2, enpleguaren % 17.3), eta trantsizio digitalari eta ingurumen-trantsizioari aurre egin behar diete, bai eta kontsumitzaileen ohiturak aldatzeari ere. Eraldaketa prozesu horietan sektore horiei laguntzeko lan-ildo espezifikoak gaituko ditugu.

    Sektoreko eragileekin elkarlanean dinamika berriak garatuz, merkataritza-dinamismoa landuko da, baita hiriko zenbait eremutako merkataritza-hustuketaren joera ere.

    2 197.715 euro inbertituko ditugu 2022an zerbitzuen lehiakortasuna areagotzeko.

  • DONOSTIA ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA HIRIA

    Berrikuntzan, zientzian, ikerketan eta ezagutzan oinarritutako hiri eredu sozial eta ekonomiko batean sinesten dugu.

    Giza kapital kualifikatua, ikerketarako masa kritikoa eta I+G+b jardueretan aritzen diren erakundeen kontzentrazio altua du Donostiak. Hala, Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarearekin lotutako 30 eragile daude Donostian, eta 5.336 lagunek baino gehiagok (biztanleriaren %6,15) egiten dute lan ikerketa arloan hiria berrikuntza eta zientzia polo bihurtuz.

    I+G+b eragileekin lankidetza indartuko dugu zientziaren eta berrikuntzaren sozializazioan eta dibulgazioan lan egiteko, STEAM bokazio berriak sortzeko helburuarekin, batez ere hiriko gazteengan.

    Gainera, hiriko erronkei heltzen jarraituko dugu, baterako sorkuntzako lankidetza prozesuetan, gazteek gure etorkizuneko gaitasun pertsonalen entrenamendua errazteko.

    2022an, 476.890 euro inbertituko ditugu berrikuntza, ikerketa eta zientzia sustatzeko.

  • HIRI ERALDAKETA PROIEKTUAK

    Donostiaren hiri garapena modu jasangarrian egin dadin egiten dugu lan, bizi kalitatea hobetuz eta hiritarren beharrei erantzunez

    2022ko Tokiko Plan Ekonomikoaren lehentasunetako bat Donostiaren hiri-garapen jasangarria bultzatzea da, teknologiaren bitartez, hiritarren beharrei erantzungo dieten eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten ekintza eta proiektu berritzaileak martxan jarriz.

    Proiektu horiek hiriko eragile eta enpresekin batera landuko dira. Bereziki, energia-eraginkortasunaren eta azpiegituren arloei emango zaie garrantzia, eta herritarren interesetara edo kolektibo berezietara egokitzeko aukera egongo da.

    NEXT generation funtsen esparrua aukera gune bihurtzen da lankidetza publiko-pribatu bitartez hiri eraldaketako proiektu berrietan lan egiteko.

    2022an, 686.101 euro inbertituko ditugu hiri eraldaketan.