logo ayuntamiento cabecera

Elkargi – Abalen Funtsa

DONOSTIA SUSTAPENA ETA ELKARGI, S.G.R. sozietateak beren eginahalak batzen dituzte proiektu berritzaileak finantzatzeko zailtasunak dituzten Donostiako enpresa eta ekintzaileak artatze aldera inbertsio, likidezia eta zirkulatzaile aldetiko premiekin.

2017az geroztik Abalen Funtsak enpresa eta ekintzaileak laguntzea du xede, hirian enpresa-proiektu berritzaileak garapenean. Hori dela eta, ahal den neurrian, enpresek behar dituzten finantza-eragiketen onarpena ahalbidetzeko interesa du, baldintzak betetzen dituzten proiektuak eskuratuko ahalko duten abalen programa honen bidez. Horiek ELKARGIRA bideratuko dira abala eman diezaieten.

HELBURUA

DONOSTIA SUSTAPENAREN tutoretza izan duten sektore estrategikoekin lotutako enpresa-proiektuak finantzatzeko laguntza, berrikuntzarako laguntzarako programen bidez, Donostia Sustapenak tokiko ehundura ekonomikoari ematen dion zeharkako bultzadarako estrategiarekin bat etorriz, Ekin +, DonostiaINN edo hiriko kluste-lanak nabarmenduz.

Finantzatzeko eragiketen artean aktibo material higigarri nahiz higiezinak barneratzen dira, eta baita elementu ez-materialen gaineko inbertsioak ere, esate baterako, softwareak, prozesuen txertapena, patenteak edo I+G eta markak eta jarduera garatzeko likidezia (BEZ salbuetsita).

NORI ZUZENDUA

Berezko izaera juridikoz eratutako enpresak, jardueraren zentroa Donostian dutenak, eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

1) 50 milioi eurotik beherako negozio-bolumena.

2) 43 milioi eurotik beherako balantze orokorra.

3) 250 pertsonatik beherako lantaldea.

4) % 25 edo gehiagoan aurreko betekizunen bat betetzen ez duten enpresak partaidetuta ez egotea.

5) Enpresa ez dadila krisi-egoeran egon, hots;

  • Berezko Funtsetan % 50etik gorako galera metatuak.
  • Kaudimengabetasun- edo porrot-prozeduran sartuta egotea.

6) Donostiako Udaleko Sustapenarekiko, Foru Aldundiarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko ordainketak egunean izatea.

7) Aurretiaz dauden enpresak nahiz ekonomia-jarduera berriak izan ahalko dira.

8) EJSN 01, 02 eta 03 sailkapena duten enpresak kanpoan geratzen dira berariaz.

Enpresa ELKARGIREKIN bazkidetu beharko da.