logo ayuntamiento cabecera

ETE INSTRUMENTUA PROGRAMA (SME Instrument) // EIC ACCELERATOR PILOT

Programa irekiko epea

 

Donostiako Sustapenak “laguntza-programa” eskaintzen die Donostiako enpresei I+G+b proiektu berritzaileetarako memoria aurkezteko eta era horretan Europako finantzaketa eskuratu ahal izateko.

 

Nola laguntzen dizugu?

 

Donostiako Sustapenaren helburua da Donostiako eteei laguntzea Europako Horizon 2020ko Ete Instrumentuaren deialdira eta horren ondorengo EIC Accelerator Pilot deialdira aurkezten.

Donostiako Sustapenak honako hauetarako doako aholkularitza eskaintzen du:

  • Aholkularitza memoria bideratzeko
  • Memoria batera idazteko aukera
  • Eskaera aurkeztea.

 

Zer da Ete Instrumentua / EIC Accelerator Pilot programa

 

I+G+b finantzatzeko programa da Europako Horizon 2020 barnean. Ete eta enpresa ertainentzako da, edozein motako berrikuntza finantzatzeko (ez soilik berrikuntza teknologikoa).
2019ko irailaren 5ean Ete Instrumentuko 1. Fasearen (50.000 euro) azken deialdia aterako da.

 

Programa 2019ko irailean amaituko da aurretiko pilotu bati (EIC accelerator pilot) bidea emateko, behin betiko programara igaro aurretik. EIC Accelerator Pilot programa berriak EBren finantzaketa eta laguntzarekin jarraitzen du merkatu erabat berriak sortzeko edo lehendik daudenak goitik behera aldatzeko potentziala duten berrikuntzako proiektu berritzaileentzat.

 

Diru-laguntza ekonomikoa nahiz finantzaketa konbinatua (diru-laguntza eta kapitala) eskaintzen ditu. EIC Accelerator programa enpresa txiki eta ertain oso berritzaileentzat da, merkataritzako asmo argia eta hazteko eta nazioartekotzeko potentzial altua dutenentzat.

 

Zer sartzen da EIC Accelerator Pilot programan

 

1) Enpresa-arloko berrikuntzarako diru-laguntza berrikuntzaren bideragarritasun teknikoa aukera komertziala aztertzeko eta ebaluatzeko (I. Fasea, aukerazkoa): azken eguna, 2019ko irailak 5.

Zenbatekoa: 50.000 EUR proiektu bakoitzeko (proiektuaren kostu osoaren %70a). Honako jarduera hauek finantza daitezke:

  • Arriskuen ebaluazioa,
  • Merkatuaren diseinua edo azterketak,
  • Jabetza intelektualaren esplorazioa,
  • Iraupena: 6 hilabete gutxi gorabehera.

Emaitza: bideragarritasun-azterketa (teknikoa eta komertziala), negozio-plana barne.

 

2) Diru-laguntzak eta finantzaketa konbinatua: 2019ko ekainaren 6tik irekita.

Negozio-plan solidoak eta estrategikoak (potentzialki landua eta partzialki finantzatua EIC Accelerator Pilotuko 1. fasearen bitartez) babestutako berrikuntza-proiektuentzat.

 

Honako jarduera hauek finantza daitezke:
Prototipoak sortzea, miniaturizatzea, eskala handitzea, diseinua, errendimendua egiaztatzea, probak, frogaketak, lerro pilotuen garapena, merkatua erreplikatzeko baliozkotzea, berrikuntza inbertsiorako prestatzera eta merkatua hartzeko heldutasunera eramateko bestelako jarduerak barne.

 

Zenbatekoak:
2.1. Enpresa-arloko berrikuntzako diru-laguntzak berrikuntza garatzeko eta frogatzeko: 500,000 eta 2,5 milioi euro arteko zenbatekoa (proiektuaren kostu osoaren %70a).
2.2. Enpresa bakoitzeko 15 milioi €-ra bitarteko ondarea (100 milioi euroko aurrekontua guztira, 2019-2020 fase pilotuko kapitalerako).
2.3. Enpresa-trebatze doakoa (aukerazkoa) enpresaren berrikuntza-gaitasuna babesteko eta hobetzeko eta proiektua premia komertzial estrategikoekin batzen laguntzeko.
2.4. Negozioak bizkortzeko eta arrisku-finantzamendura bidea errazteko bestelako zerbitzuak, berrikuntzaren ustiapen komertziala erraztearren. Iraupena: urte 1 edo 2 urte inguru

 

Donostiako datu nabarmenak

 

Donostiako 26 enpresa (23 proiektu) izan dira Horizon 2020ko Ete Instrumentuko deialdiaren onuradunak, 1. eta 2. Faseko laguntzekin: €50.000 eta €0.5M - €2M, hurrenez hurren. Ete Instrumentuaren onuradunak izan diren enpresa donostiarrek ia 15M euro biltzea lortu dute.


Europarekin, EAErekin eta Gipuzkoarekin alderatuta, hona hemen datuak:

COMPARATIVE OF PROJECTS GRANTED BY REGION

 

BUDGET APPROVED

EUROPE (number projects)

EUROPE (€)

SPAIN (projects)

SPAIN(€) 

Donostia (Project approved) PHASE 1

13  650.000,00  0,35%  0%  2% 2%

Donostia (Project approved) PHASE 2

13  14.211.512,50  1% 1%  6% 5%

Donostia (Project approved) TOTAL

26   14.861.512,50 1%  1%  3% 5%

 

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Enpresa onuradunak

I. FASEKO ENPRESA ONURADUNAK

empresas beneficiarias fase I

 

II. FASEKO ENPRESA ONURADUNAK

empresas beneficiarias fase II