logo ayuntamiento cabecera

TALLERES DONOSTIA INN 2018

BIODONOSTIA 2018 bono teknologikoa: Biodonostiaren bioteknologia sanitarioaren eta biomedikuntzaren aukerak Donostiako enpresa-proiektu berritzaileetarako.

Bono Tecnologico Biodonostia contenido eusk

Edizio berria

II BIODONOSTIA, 09:30-11:30, Uztailaren 5a (Osteguna)

 

BIODONOSTIA 2018 bono teknologikoa: Biodonostiaren bioteknologia sanitarioaren eta biomedikuntzaren aukerak Donostiako enpresa-proiektu berritzaileetarako.

Tailer honetan aurkeztuko da Donostiako Sustapenak eta Biodonostiak elkarrekin eskaintzen duten aukerak; bertako enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikodun proiektuetarako 2018ko bono teknologikoaren bitartez eskaintzen dute aukera hori, Zentroak garatutako jakintzaren transferentzia teknologikoaren eta zientifikoarekin.


Tailerra Biodonostiak gidatuko du.
Saioak formatu murriztua izango du, eta bertaratzen diren enpresek ezagutuko dute Biodonostia Osasun Ikerkuntza Zentroa, zentroaren zerbitzu-aukera eta ikerkuntza-arloak, eta  laborategi nagusiak . Gainera, tailerraren hurrengo egunetan,Biodonostiarekin banan-banako tutoretza-saioak egiteko aukera izango dute, proiektuari beraren inguruan gehiago sakontzeko.

 

EGITARAUA


 I. Zatia: Biodonostia eta bono teknologikoaren programa
Donostiako Sustapena eta 2018ko DonostiaUP programa.
IIS Biodonostia. Nor gara?
Zentroaren laborategiak eta zerbitzuak.
2018ko Bono Teknologikoaren programa eta ezaugarriak.

II. Zatia: Biodonostiaren instalazioetara bisita.
Genomikako laborategia.
Zelula-kultiboen eta Histologiako laborategia.
Animaliategia.



  

 

Tailerrean izena emateko, idatzi mesedez helbide hotera: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., eta adierazi Biodonostiaren animaliategiaren instalazioak bisitatzeko interesik duzun

DSS LEHIAKORRA

LAGUNTZA-ZERBITZUAK PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Enpresa-talde txiki batzuentzat saioak eskainiko dituzte adituek; hots, bizpahiru orduko azalpen dinamikoa taldeka eta enpresa bakoitzeko banako saio bat adituarekin, proiektua modu errealean sakontzeko, hurrengo egunetan. Aukera ederra berrikuntzaren arloko joera ezberdinak adituen eskutik ezagutzeko eta lehen urratsak eman ahal izateko edota enpresa bakoitzarentzako aukera modu pertsonalizatuan aztertu ahal izateko.