logo ayuntamiento cabecera

EMPLOYER BRANDING: Nola lortu enpresa erakargarria izatea talentua geureganatzeko: Balio-proposamen on bat diseonatzea?

 Berria edizio

Talent House, Azaroak 28, 09:30-12:30

 

Funtsezkoa da balio-proposamen on bat diseinatzea enpresen posizionamendua eta haien gaineko pertzepzioa hobetzeko, eta, ondorioz, talentua erakartzeko eta gure erakundeetan eusteko.

 

Bada uste faltsu bat, dioena beharrezkoa dela «balio-proposamen on» bat topatzea, helburu bakar batekin –merkatua konkistatzea, alegia– eta «besteek» etorri behar dutela zure tokian pentsatzera. Orduantxe geratzen dira balio-proposamenak enpresetako armairu-zokoetan, eta inorekin konektatzen ez duten «eslogan» huts bilakatzen dira. Beste ezeren aurretik, ezinbestekoa da batez ere «kultura bat sortzea» eta barrutik eratzea, baliorik sakonenetatik, egiazko indarguneak ezagutuz eta baliabideak ondo banatuz (denbora/energia/talentua). Halaxe bakarrik lortuko dugu gure helburuak betetzea.

 

Tailer honetan, hainbat proposamen planteatuko ditugu, gure enpresa merkatuan posizionatzeko, eta, hala, beharrezkoak diren profilak erakartzeko eta enpresan daudenei bertan eusteko. Zenbait ideia botako ditugu, enpresa gainerakoen begietarako erakargarria izan dadin garapen profesionala bermatzeko ingurune gisa.

 

Programa: 

  • Sortu kultura propio bat, argia eta koherentea.

  • Murgildu zure baliorik sakonenetan.

  • Lan egin zure egiazko indarguneetatik abiatuz eta zeure burua ondo ezagutuz.

  • Ezagutu ondo zer bitarteko dituzun, denborari, energiari eta talentuari dagokionez.

 

Enpresa txiki eta ertainei bakarrik zuzendutako tailerra izango da, Angélica Barco andrearen eskutik –Angélica Barco Studio etxekoa–. Ostegunean izango da, azaroak 28, 09:30etik 12:30era bitartean, Talent House eraikinean.

 

Saioak formatu murriztua izango du, eta parte hartzen duten enpresek banakako saio bat izango dute adituarekin ondorengo egunetan, enpresa edo proiektu bakoitzaren egungo egoera berrikusteko eta hurrengo urratsak markatu ahal izateko.

 

 

Tailerretan izena emateko, bidali mezu bat helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

DSS LEHIAKORRA

LAGUNTZA-ZERBITZUAK PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Enpresa-talde txiki batzuentzat saioak eskainiko dituzte adituek; hots, bizpahiru orduko azalpen dinamikoa taldeka eta enpresa bakoitzeko banako saio bat adituarekin, proiektua modu errealean sakontzeko, hurrengo egunetan. Aukera ederra berrikuntzaren arloko joera ezberdinak adituen eskutik ezagutzeko eta lehen urratsak eman ahal izateko edota enpresa bakoitzarentzako aukera modu pertsonalizatuan aztertu ahal izateko.

DonostiaINN hurrengo lantegiak

Azaroaren 28a

EMPLOYER BRANDING: Nola lortu enpresa erakargarria izatea talentua geureganatzeko: Balio-proposamen on bat diseonatzea?

Txostengilea | Angélica Barco.

Lantegia tailerra



2018ko DonostiaINN tailerrak