logo ayuntamiento cabecera

Enpresek eskura duten informazioaren erabilera: Datu pertsonalen kudeaketa, enpresarentzat funtsezko elementu gisa

 Edizio berria

Talent House  azaroak 18, 09:30-11:30

 

Merkatu digitalaren egungo egoera dela-eta, datu pertsonalen erabilera funtsezko elementu bilakatu da enpresa-kopuru handi batean. Enpresen barruan aurkezten diren beste arazo askoren artean honako hauek aurkitzen dira: teknologia, geokokapena, datuen erabilera masiboa, app-ak, pertsonen profilak eskuratzea, garapen potentzialen eta pertsonen etorkizuneko interesen segimendua eta aurreikuspena, marketinga, komertzializazioa, publizitate komertziala, sare sozialak, plataforma digitalak, elkarreragingarritasuna, administrazio publikoetarako segurtasunaren eskema nazionala, zibersegurtasuna eta zerbitzuen erabiltzaileen kontzientziazioa. Beste enpresa batzuentzat eta Administrazio Publikoentzat lan egiten duten zerbitzu-hornitzaileak, datuak behar bezala kudeatzeko lanetan baldintza ugari errespetatu behar dituztenak.

Horrek guztiak enpresari eskatzen dio beti eta uneoro eta datuen tratamenduen hasieratik errespetuz jokatzea eta jarduera araudiari begira baloratzea, diseinutik bertatik pribatutasun-printzipioa aplikatuaz.

Jardunaldian, enpresek 2018ko maiatzaz geroztik bete beharreko betebeharrak aipatu eta errepasatuko ditugu, jarduteko oinarrizko printzipioak azaltzearekin eta enpresak datuen eta informazioaren segurtasunean jardueraren  analisian jarraitu beharreko elementu soilak ezartzearekin batera.


Saioa Iñaki PARIENTE DE PRADAk emango du, DAYNTIC LEGALeko bazkide zuzendariak eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren zuzendari ohiak; enpresa askoren eta Administrazio Publikoen aholkularia da.

Saioa formatu txikikoa izango da, eta bertaratzen diren enpresek banako saioa egin ahal izango dute adituarekin, enpresa bakoitzaren egungo egoera aztertu eta hurrengo urratsak markatu ahal izateko.
 

¿PARA QUIÉN DISEÑAR? Diseñando los servicios desde el punto de vist

Tailerretan izena eman behar da helbide honetara idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

DSS LEHIAKORRA

LAGUNTZA-ZERBITZUAK PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Enpresa-talde txiki batzuentzat saioak eskainiko dituzte adituek; hots, bizpahiru orduko azalpen dinamikoa taldeka eta enpresa bakoitzeko banako saio bat adituarekin, proiektua modu errealean sakontzeko, hurrengo egunetan. Aukera ederra berrikuntzaren arloko joera ezberdinak adituen eskutik ezagutzeko eta lehen urratsak eman ahal izateko edota enpresa bakoitzarentzako aukera modu pertsonalizatuan aztertu ahal izateko.

DonostiaINN hurrengo lantegiak

Azaroaren 28a

EMPLOYER BRANDING: Nola lortu enpresa erakargarria izatea talentua geureganatzeko: Balio-proposamen on bat diseonatzea?

Txostengilea | Angélica Barco.

Lantegia tailerra



2018ko DonostiaINN tailerrak