logo ayuntamiento cabecera

Diseinuaren bitartez, zure negozioa hazi eta desberdindu

Edizio berria

Irailak 25 / 09.30 - 12.30 - Urriak 3 / 09.30 - 12.30. Talent House 

 

Diseinua ez da gauza erakargarri edo funtzionalak soilik egitea. Diseinuak, enpresa eta pertsonei laguntzen die aldaketen egokitzea hobetuz, eraldaketa eta berrikuntza erraztuz. Behar eta pertsonen motibazioetan oinarritutako baliozko proposamenak egiten laguntzen du, hauek zuzenagoak izanik.

Diseinuaren metodologia, gaitasun eta herreminta desberdinak enpresa muduan jorratzeko, tailerraren bitartez, hurrengo bi saioa aurkeztu nahi dizkizugu Zentre, Donostia Design-en aterkipean. Biak elkar erlazionaturik daude eta bietan parte-hartzera animatzen zaituztegu, elkar erlazionaturik bait dute.

Ikastaroaren eduki eta ikuspuntua.

Diseinuaren diziplina desberdinekin erlazionatutako 2 saioko ikastaro laburra. Bertan, negozioen berr-orientazio eta berrikuntzan fokuratutako edukiak aztertuko dira. Saioetan zehar, mailakako ikaskuntzaren bitartez, diseinua zure negozioan txertatzearen inguruan sakonduko dugu. Gainera zure proiektuaren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera emango da tutoretzen bitartez.

 

Erraztaileak

Tipi Bilbon dagoen empresa da. Diseinua soluzioak sortzeko tresna bezala erabiltzen dugu, pertsonen bizimodua eta berauen ahalmen eta gaitasunak hobetzeko erreminta bezala. Lurralde, erakunde eta pertsona taldeekin egiten dugu lan, ohiko eredu eta eskemak eraldatu nahi dituzten proiektuetan. Proiektuetan zeresana duten pertsona eta eragileen inplikazio zuzena bilatzen dugu. Beraien etorkizuna eratzeko gai izango diren komunitate sortzaileagoak eta autonomoagoak  sortu nahi ditugu. 

 

NORENTZAT DISEINATU? Zerbitzuen diseinua erabiltzailearen ikuspuntutik

 

  • Eguna: Irailak 25 / 09.30 - 12.30
  • Lekua: Talent House


Zerbitzuen diseinua ez da zerbitzua diseinatzea bakarrik. Zerbitzuen diseinuak organizazio batek ekintza bat nola garatzen duen planteatzen du. Zerbitzu bat diseinatzean bezero batek egiten duen bidaia itxuratzen duten kontaktu puntuak abordatzen ditu.

Saio honen helburua zerbitzuen diseinuaren inguruan analizatzeko funtsezko erremintak eta honen oinarriak ezagutzea izango da. Besteak beste, mapatzea, prototipatzea eta enpresa eta beren bezeroen arteko loturarekin erlazionatutako alderdiak inplementatzea.

Saioak, pixkanaka gustuko zerbitzua eraikitzen goazen bitartean, arazo edo beharrak identifikatzen ikasteko oinarrizko ezaguerak eta erremintak jorratu, erabiltzaile/bezeroen portaera definitu, konponbide disruptiboetan pentsatu eta zihurgabetasuna txikiagotzea du helburu.

Programa

  1. Zer da service design eta diseinuen produktuarekin nola moldatzen den.
  2. Kasu errealen bitartez zerbitzuaren anatomia analizatu, honen natura ezagutu eta front-stage, back-stage edo touchpoint moduko kontzeptuetara gerturatu.
  3. Zerbitzuak diseinatzeko gakoak: printzipioak, faseak eta erremintak.

  

NOLA DISEINATU? Prozesu-antolaketa, lana eta baliabideak diseinatuz

 

  • Eguna: urriak 3 / 09.30 - 12.30
  • Lekua: Talent House

 

Organizazio batek prozesu desberdin mordoa du eta horietako asko elkar erlazionatuta daude. Hauek analizatu eta barne prozeduren ikuspegia aldatzeak galerak, atzerapenak, oztopo administratiboak, bikoiztutako jarduerak, bezeroarentzako baliorik gehitzen ez duten jarduerak ezabatzea, barneko komunikazioa hobetzea, etab. lagun dezake.

 

Saio honen helburua prozesuen diseinuaren oinarriak ezagutzea izango da. Besteak beste, mapatzea, prototipatzea eta enpresen barne prozesuak aztertzea.

 

Saioak oinarrizko ezagutza eta erremintak ezagutaraziko ditu "iceberg azpian" garatzen diren, eta aurreko saioan emandako zerbitzuen diseinua mantentzeko:  enpresa batek produktu edo zerbitzu bat martxan jartzeko oinarrizko elementuak, barne lan eta prozesuak, inplikatutako eragileak, departamentu eta pertsonen artean egon daitezkeen dependentziak, komunikazio zailtasunak etb.

 

Programa:

  • Zer da prozesuen diseinua eta nola moldatzen da zerbitzuen diseinuarekin.
  • Kasu errealen bitartez prozesu baten anatomia aztertu, honen natura eta kontzeptu gakoak ezagutu.
  • Erreminta gakoak ezagutu eta proiektu batean nola barneratu. Sistema Mapa edo Lan Fluxu Mapa adibidez.

¿PARA QUIÉN DISEÑAR? Diseñando los servicios desde el punto de vista del usua 

Tailerretan izena eman behar da helbide honetara idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

DSS LEHIAKORRA

LAGUNTZA-ZERBITZUAK PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Enpresa-talde txiki batzuentzat saioak eskainiko dituzte adituek; hots, bizpahiru orduko azalpen dinamikoa taldeka eta enpresa bakoitzeko banako saio bat adituarekin, proiektua modu errealean sakontzeko, hurrengo egunetan. Aukera ederra berrikuntzaren arloko joera ezberdinak adituen eskutik ezagutzeko eta lehen urratsak eman ahal izateko edota enpresa bakoitzarentzako aukera modu pertsonalizatuan aztertu ahal izateko.

DonostiaINN hurrengo lantegiak

Azaroaren 28a

EMPLOYER BRANDING: Nola lortu enpresa erakargarria izatea talentua geureganatzeko: Balio-proposamen on bat diseonatzea?

Txostengilea | Angélica Barco.

Lantegia tailerra



2018ko DonostiaINN tailerrak