logo ayuntamiento cabecera

Enpresa adimendu baterantz – ikasten ez duen enpresa bat, desagertu egiten da

EDIZIO BERRIA

Ekainako 20 Ordua: 09:30-11:30 Lekua, Talent House

 

Enpresa adimendu baterantz – ikasten ez duen enpresa bat, desagertu egiten da

 

Tailer honetan, helburu garrantzitsu bati heldu egiten zaio, alegia: ikaskuntzak emaitzak hobetzen dituela modu enpirikoan adierazi nahi da eta ezagutza enpresaren ondare bilakatzea ziurtatu nahi da, prozesuetan 3 ohitura/errutina sartuz: gogoeta egitea, sistematizatzea eta partekatzea.

 

Aukera ezin hobea da aditu baten eskutik enpresan sortutako ezagutza bertako ondare nola bilakatu daitekeen ezagutzeko.  Hau da, nola lortu daitekeen enpresak ikasten jarraitzea eguneroko erronkeei aurre egiten dien  bitartean. Tailerra “Txorien Irla” dinamikapean garatuko da.

 
Javier Martinez Aldanondo irakasle lanetan arituko da, Ezagutza Kudeaketaren bazkidea Knowledge Works konpainian eta Zuzendaria Knoco Ltd-ean Saio honek formatu murritza edukiko du eta bertaratzen diren enpresei adituarekin banakako saio bat eskainiko die, enpresa bakoitzaren gaur egungo egoera errebisatu eta hurrengo urratsak markatu ahal izateko.

 

  

Tailerrean izena Ekainaren 19a baino lehen eman behar da helbide honetara idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

DSS LEHIAKORRA

LAGUNTZA-ZERBITZUAK PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Enpresa-talde txiki batzuentzat saioak eskainiko dituzte adituek; hots, bizpahiru orduko azalpen dinamikoa taldeka eta enpresa bakoitzeko banako saio bat adituarekin, proiektua modu errealean sakontzeko, hurrengo egunetan. Aukera ederra berrikuntzaren arloko joera ezberdinak adituen eskutik ezagutzeko eta lehen urratsak eman ahal izateko edota enpresa bakoitzarentzako aukera modu pertsonalizatuan aztertu ahal izateko.

DonostiaINN hurrengo lantegiak

Azaroaren 28a

EMPLOYER BRANDING: Nola lortu enpresa erakargarria izatea talentua geureganatzeko: Balio-proposamen on bat diseonatzea?

Txostengilea | Angélica Barco.

Lantegia tailerra



2018ko DonostiaINN tailerrak