logo ayuntamiento cabecera

Diseinu Estrategikoa negozioentzat balio erantsi handiko motor bezala

 

Edizio berria

Ostiralaa apirilak 11a. Ordua: 09:30-12:30 | Lekua:Talent House

 

Diseinu Estrategikoa negozioentzat balio erantsi handiko motor bezala

Jardunaldi honetan Diseinuaren pentsamenduaren barne eta bertan erabiltzen diren prozesuetan sakonduko dugu enpresek orientazio estrategikoa garatu dezaten eta beren etorkizunaren eraikuntzan lagungarria izan dadin.

 

Tailerra DOT S.Coop-ek (Ainara Atorrasagasti eta Eneko Izquierdo) gidatuko dute.
Saioak formatu murriztua izango du, eta bertaratzen diren enpresek banako saioa egiteko aukera izango dute lantegian ematen den aditua den aholkulariarekin, enpresa bakoitzaren egungo eredua berrikusi eta hurrengo urratsak ezarri ahal izate aldera

 

Tailerrean izena apirialren 9a baino lehen eman behar da helbide honetara idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 EGITARAUA 


1. Diseinu Estrategikoaren Prozesu eta Ezaugarriak.
Diseinu estrategikoaren gako nagusiak.
2. Etorkizunaren inguruan > Erabiltzailearen beharren inguruan hausnartu.
Aukerak azaleratzeko joeren analisi eta ulermena.
3. Bezero/erabiltzailearen behar eta guretaz ohartu.
Diseinu-pentsamenduak gako gisa du erabiltzailea modu desberdin batean ulertzea bere gurak eta helburuak antzemateko.
4. Inspirazioa kasuak ikasketa suspertzeko.
Analizatzen ari garen aukerean eta gure eta beste industrietan jada erabiltzen ari diren prozesu desberdinak lantzen dituzten kasuen azterketa.
5. Posizionamendua.
Gure orientazio estrategikoa erabakitzeko unerik garrantzitsuena.
6. Aukera Estrategikoen Definizioa.
Aukera estrategikoak mapeatuko ditugu.
7. Baliokotze eta Testatzea > Iterazio jarraitua.
Gure ideia estrategikoak baliozkotzeko erreminta desberdinak.
8. Erabilera eta Kasu errealak.



Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

 

DSS LEHIAKORRA

LAGUNTZA-ZERBITZUAK PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Enpresa-talde txiki batzuentzat saioak eskainiko dituzte adituek; hots, bizpahiru orduko azalpen dinamikoa taldeka eta enpresa bakoitzeko banako saio bat adituarekin, proiektua modu errealean sakontzeko, hurrengo egunetan. Aukera ederra berrikuntzaren arloko joera ezberdinak adituen eskutik ezagutzeko eta lehen urratsak eman ahal izateko edota enpresa bakoitzarentzako aukera modu pertsonalizatuan aztertu ahal izateko.

DonostiaINN hurrengo lantegiak

Azaroaren 28a

EMPLOYER BRANDING: Nola lortu enpresa erakargarria izatea talentua geureganatzeko: Balio-proposamen on bat diseonatzea?

Txostengilea | Angélica Barco.

Lantegia tailerra



2018ko DonostiaINN tailerrak