logo ayuntamiento cabecera

Bulegoen eta lokalen alokairua

Donostian zure enpresa jartzeko lekua behar duzu?

Donostiako Sustapenak enpresa-zentro aurreratuak kudeatzen ditu. Zentro horietan bulegoak eta lokalak eska ditzakezu prezio lehiakorretan, teknologia-arloan maila altuko eta partekatutako ekipamenduekin. Doako zerbitzuak: aholkularitza estrategikoa, berrikuntza, nazioartekotzea, lehiakortasunaren hobekuntza eta askoz ere gehiago.

 

Imagen alquileres lupa eu

Imagen alquileres eu

 

NABARMENTZEKOAK: 

 

Energia Berriztagarrien eta Eraginkortasun Energetikoaren Sektorea | 2014. urtea | 27 poligonoan

7.902 m2 alokairuan hartzeko; guztira, 55 enpresa. Informazio gehiago...

 

Ikus-entzunezkoen sektorea, eduki digitalak eta IKTB enpresak | 2011. urtea | Zuatzun

67 bulego, 50 eta 300 m2 artekoak. Informazio gehiago...

Espacio coworking desde 149 €/mes. Informzaio gehiago...

 

Zerbitzuen, berrikuntzaren eta IKTen enpresak | 2004. urtea | Igaran

55 eta 200 m2 arteko bulegoak. Informazio gehiago...

 

Nekazaritza elikagaiak | Zubiaurre pasealekuan

5 bulego, 12 eta 24m2 artekoak. Informazio gehiago...

 

 

Alokatu zure bulegoa

Gure webgunean erregistratu edo saioa hasi bertako abantaila guztiak aprobetxatzeko.

 

Bilerak egiteko edo zure bezeroei edo hornitzaileei aurkezpenak egiteko aretoa behar duzu?

Donostiako Sustapenaren enpresa-zentroetan tamaina ezberdineko areto modernoak aurkitzen dira, enpresen eskura dauden azpiegitura aurreratuekin, eta aurkezpenak, bilerak eta ikastaroak egiteko erabil daitezke.

  • Auditorium klimatizatuak, bideokonferentzia eta aldibereko itzulpenaren zerbitzu eta guzti.
  • Erabilera anitzeko aretoak, aurkezpen, topaketa eta enpresa-prestakuntzako jardueretarako ekipatuak.
  • Bilera-aretoak.
  • Wifi ingurunea.

 

Erreserbatu zure aretoa

Gure webgunean erregistratu edo saioa hasi bertako abantaila guztiak aprobetxatzeko.

 

Informazio gehiago

Arreta-telefonoa:

943 482 800

Posta elektronikoa:

fomentoss@donostia.eus

Presentziala:

Victoria Eugenia eraikina
Sarrera Erregina Erregentearen kaletik

 

Jendearentzako ordutegiak:
  • Astelehenetik ostiralera, 09:00etik 18:00etara.
  • Ostiraletan, 09:00etik 14:00era.
  • Udan (ekainaren bukaeratik irailaren hasierara): astelehenetik ostiralera, 09:00etik 13:30era.