logo ayuntamiento cabecera

"Talentu Berritzailea" programa

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: 35 urtetik beherako langile trebatuak kontratatzea bultzatzea proiektu berritzaileak garatzeko.

HARTZAILEA: Enpresa txiki, ertain eta handia. RVCTI-eko kide diren entitateak, Donostian kokatuta badaude. *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: Gutxienez 6 hilabeteko eta %75eko lanaldiko kontratazioak: 10.000 euro %100eko lanaldiko kontratazioak 7.500 euro %75eko lanaldiko kontratazioak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 10.000 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2019ko urtarrilak 1 - 2020ko otsailak 28

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

DEIALDI ITXITA

 

HELBURUA: 35 urtetik beherako langile trebatuak kontratatzea bultzatzea proiektu berritzaileak garatzeko.

HARTZAILEA: Enpresa txiki, ertain eta handia. RVCTI-eko kide diren entitateak, Donostian kokatuta badaude. *ikus oinarriak.

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: Gutxienez 6 hilabeteko eta %75eko lanaldiko kontratazioak: 10.000 euro %100eko lanaldiko kontratazioak 7.500 euro %75eko lanaldiko kontratazioak.

ZENBATEKO GEHIENEZ (eurotan): 10.000 €

GASTEUAK HAUTATZEKO EPEA7LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2019ko urtarrilak 1 - 2020ko otsailak 28

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko urriak 31).

OINARREN DOKUMENTUA: DONOSTIAKO ENPRESA-PROIEKTUEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.

 

XEDEA

XEDEA

Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroaldiko garapenean eraginadutenen garapena bultzatzea 35 urte baino gazteagoak(kontratazio unean) diren gazte gaituak eta langabeak gehituz.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

  • Proiektu berritzaileak aurkezte.
  • Bertoko proiektua izatea, eta laguntzaren objektua den pertsonaren kontratazioaren lan zentroa Donostian egon behar da.
  • Diru-laguntza hauen onuraduna irabazteko asmoa duen jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa izan behar da edo pertsona juridikoa.
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeek ezingo dute onuradunak izan, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) (ekainaren 23ko 109/2015 Dekretu bidez arautua) kideak diren erakundeak izan ezik, betiere laguntzaren xedeko pertsonaren lantokia Donostian kokatzen bada.
  • Ezingo dira onuradunak izan honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeak: Sektore Publikoaren barneko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak, betiere ez betetzearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde batekiko lotura edo partaidetza dutenak izan ezik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo bestela, 2019ko urriaren 31a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Laguntzak Donostia INN erreferentziarekin.

 

Donostia Sustapenak, zalantzak argitzeko, eskaera aurkeztu aurreko zerbitzua eskaintzen du. Aurretik aipatutako posta elektronikoaren bidez eskatu behar da eta batzarra banaka zein taldeka egin daiteke, Donostia Sustapenak erabakitzen duen bezala proiektu eta laguntza motaren arabera.

 

Proiektu berberako laguntza bat baino gehiago aldi berean eskatzen bada, artikulu honetan aipatutako agiriak behin aurkeztu behar dira eta eskatutako laguntza guztiak eskatzeko oroitidazki bakarra egingo da.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Administrazio agiriak:

  1. Eskabide-orria (¨Eskaera¨ eranskina).

  2. Diru-laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta orria, dagokion banketxeak zigilatua (¨Bankuko datuak¨ eranskina).

  3. Pertsona fisikoa bada eskatzailearen NANaren fotokopia.

  4. Pertsona juridikoa bada IFKren fotokopia eta ahaldunaren NANaren fotokopia.

  5. Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.

  6. Eskaera sinatzen duen pertsona aktetako edo eratze agirietako pertsonarekin bat ez badator, ahaldun izatearen akta publikoa ere eman behar da eskaera egiteko ahalmena duela adierazten duena.

  7. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak zergen ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen ziurtagiria.

  8. Diru-laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzari ordainketaren beharraz jabetuta zaudela adierazten duen agiria.

  9. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera ekonomiko-historikoen ziurtagiria eguneratua.

  10. Diru-laguntza eskatzen duen pertsonak Donostiako Udaletxearekin zorrik ez duela adierazten duen ziurtagiria edo bestela (¨Eskaera¨ eranskinean barne dago) Donostiako Sustapenak zuzenean Udaletxetik informazio hori jaso dezan baimena.

  11. Euskal ZT Sareko kidea bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunaren aholkulari ordearen ebazpena Euskal ZT Sareko Eragile Zientifiko eta Teknologiko egiaztatu eta aitortzen duena.

 

Interesa duen erakunde edo enpresak 2017, 2018 edo 2019ko Donostiako Sustapeneko laguntzak eskatu baditu, atal honetan eskatzen diren agiriak ez dira berriz aurkeztu behar. Dena dela, agiriak indarrean egon behar dira eta datuek berdin jarraitu behar dute.

 

Oroitidazki deskriptibo teknikoa eta ekonomikoa:

Oroitidazkiak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio tekniko eta ekonomikoa edukiko du eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi behar du (garapen aldiak, eginbeharrak, arduradunak, kronograma, emaitzen adierazleak) eta dagoen egoera argi eta garbi azaldu behar du. Hurrengo atalak edukiko ditu:

  • Proiektuaren izena.

  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren datu identifikatzaileak eta orokorrak.

  • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.

  • Proiektuaren aurrekaria eta justifikazioa.

  • Nazioarteko hedadura.

  • Funtsezko aldien eta proiektuaren garapenaren deskripzio laburra.

  • Lanaren kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.

  • Lan taldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).

  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta espero diren emaitzak.

  • Proiektuaren eragin ahaleman.

  • Sustapenak bultzatutako sektore estrategiko eta hiriko ildo estrategikoekiko proiektuaren lotura.

 

Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko. 9. artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du. 8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da. Oroitidazkiaren kopia digital bat emango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

“Talentu Berritzailerako Agiri zehatzen gidoia¨ eranskina

  • Eskatutako profilaren deskribapena:

  • Sortutako Enplegu Aukeraren deskribapena:

  • Iraupena, lanaldi mota, harrera, jarraipena, barne garapena

  • Urteko gutxi gorabeherako lansari gordina.

  • Kontratatutako pertsonaren ahalmenen garapenaren aukera

  • Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta jasangarritasuna

  • Beste osagarri batzuk: soldata, formakuntza berezitua, barne igoera, ...

  • Kontratatutako pertsonaren tutorearen izena eta betebeharrak.

  • Langilea aukeratzeko prozesuaren egutegia, azalduz:

  • Hautaketa-prozesurako pertsona erreferentea

  • Lan-eskaintzen argitaratze gutxi gorabeherako data

  • Jasotako Curriculumak aztertuko diren datak

  • Elkarrizketak egingo diren datak

  • Hautaketa-prozesuaren itxiera data

  • Egingo diren kontratuen datuak

  • Kontratatuko den pertsonarentzako Harrera Plana, enpresaren funtzionamendua, jarduera eta parte izango den proiektua, garapen jasangarriaren garrantziaz eta kontzeptuaz atal bat, ekologikoa, ekonomikoa zein soziala.

  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko konpromezua Donostia Sustapenak bitartekari lana eskatzekotan (“Eskaera” eranskinean barne dago)

 

Eranskinak osotasunean beteta egon behar dira.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Donostiako Sustapenak Talentu Berritzaile Programarako 300.000 €ko kopurua gordeko du. Kopuru hau alda daiteke Donostia Sustapenak horrela erabakitzen badu.

 

Proiektu bakoitzeko kontratazio bakarrerako laguntza eman ahal da eta enpresa bakoitzak 2 proiektu gehienez aurkez ditzake.

 

Laguntzaren eskaeranagertzen den kopururik altuena, kontratazioaren lanaldi mota eta iraupenaren araberakoa, ondorengoa izango da:

  • 10.000 € iraupena 6 hilekoa edo gehiagokoa eta lanaldia %100koa den kontratuak laguntzeko.

  • 7.500 € iraupena 6 hilekoa edo gehiagokoa eta lanaldia %75koa den kontratuak laguntzeko.

 

Kontratazio bakoitzean ordainduko den laguntzaren azken kopurua izango da enpresak ordaindutako eta jasandako lagungarriak diren gastuen balio errealaren %100a. Diruz lagundu ahal diren gastuak baldintzak betetzen dituzten pertsonak kontratatzeko zuzenean loturik daudenak dira. Hau da: soldata (dietak kanpo) eta enpresaren gain dagoen Segurantza Soziala kopurua lan-kontratuaren hasiera datatik 6 hilabetera (epea hautagarria da).

Kontratatutako pertsonek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Kontratazio momentuan 35 urte baino gazteagoak izatea.

  1. Unibertsitateko Gradu Titulua edukitzea, Diplomatura edo Lizentzia edo Goi Mailako Lanbide Heziketa Titulua edukitzea.

  1. Donostian erroldatua izatea, lan harremana hasi baino lehenagoko egunean behintzat.

  1. Langabezian egotea eta Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) enplegu-eskatzaile izatea. Lan harremana hasi aurretik Lanbiden izena eman behar da. Langabetuak ezin dira Segurantza Sozialeko Erregimen Orokorrean langile bezala altan egon ezta Autonomo Erregimen berezian ere, lan harremana hasi aurreko egunetik behintzat.

  1. Kontratatutako pertsona ezin da onuradunaren ezkontide, izatezko bikote, (maiatzaren 7ko 2/2003ko Legearen arabera) arbaso, ondorengo, edo bigarren mailako zehar-ahaide izan. Ezin da jatorria ahaidetasunean, odol-ahaidetasunean edo ezkontza-ahaidetasunean, izatezko bikote bihurtzean edo pertsona onuradunaren adopzioan sortzen den harremanean egon , edo Gipuzkoako Elkarteen Zergako urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluko 3. ataleko arauen arabera onuradunarekin lotura duten pertsona izan.

 

Lan kontratuek ondorengo gutxieneko baldintzak bete behar dituzte:

  1. Lan kontratuaren hasiera 2019ko urtarrilaren 1a eta 2020ko otsailaren 28 artean izango da (lan kontratuaren hasiera data, Sustapenak beste hasiera data, espresuki eta arrazoi batengatik, onartu ezean.

  1. Jasoko den soldata eta kontratuan adieraziko dena (kopurua eurotan izango da) urteko 16.000 euroko lansari gordina %100 lanaldirako izatea eta urteko 12.000 euroko lansaria izatea lanaldia %75ekoa bada.

  1. Kontratua 6 hilabetekoa edo gehiagokoa izango da eta lanaldiaren %75ekoa gutxienez izango da. Kotratazioa epe eta lanaldi mota horretan mantendu behar da.

  1. Ebazpenaren egunerako egin ez diren kontratuak laguntzaren ebazpenaren egunetik 2 hilabetera gehienez egin behar dira. Arrazoi batengatik Sustapenak espresuki hasiera data desberdina onartu ezean.

  1. Kontratatutako pertsonek Talentu Berritzaile programaren onuradun erakundearen barruan proiektuari egokitutako hasierako harrera edukitzea bermatzen da. Harrera plan honek proiektuaren jasangarritasunari buruz formakuntza eskaini behar du.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak aztertuko dira eta jaso diren ordenean ebatziko dira laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Laguntza guztietarako proiektuaren balorazio orokorra (Oroitidazkiaren gidoia eranskina) 70 puntura arte, 55 puntu gutxienez lortu behar dira proiektua onartua izan dadin.

  • Talentu Berritzailearen balorazio espezifikoa, 30 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

 

Proiektuen ebaluazio orokorra ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

1. Balorazio teknikoa 65
1.1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea. 10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak, garapen teknikoaren, garapen komertzialaren, garapen finantzarioaren eta giza kapitalaren garapenaren deskribapena... 40
1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ingurumen, ekonomia edota giza jasangarritasunean oinarrituriko irizpideen arabera. 5

1.4. Proiektuaren eragin potentziala: lehiakortasun-posizionamendua, nazioarteko proiekzioa, enplegu-sorrera...

10

2. Hiriarekin lotura: Donostiako Sustapenak definituriko lan-ildo eta sektore estrategikoekin harremana.

 5
 PROIEKTUAREN PUNTUAZIO OSOA  70

 

Talentu Berritzailearen ebaluazio espezifikoa ondorengo balorazio-irizpideen arabera egingo da:

Planteatutako garapen Pertsonalaren (enplegua) balio erantsia 30
Enplegu proposamenaren kalitatea: iraupena, harrera, jarraipena, barne garapena. 10
Kontratatutako pertsonaren lehiakortasuna garatzeko aukera. 5
Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta iraunkortasuna. 10
Zein beste neurri aurkeztuko du enpresak, Oinarri hauetan ezarritako ekarpen ekonomikoa osatzeko, kontratatutako pertsonarentzat? Zertan dautza? Soldata osagarriak, prestakuntza espezializatua, barne sustapena, …. 5

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko epea eskaera jaso zen egunetik bi hilekoa izango da.

 

 

Talentu Berritzailea laguntzak Europako Gizarte Funtsak emango ditu %50ean, EGFren Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan, hurrengo programara zuzenduak: “Donostia GazteEkin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore sortuberrietan eta estrategikoetan lan-merkatura sartzea”.

 

donosti up 2017 logos2