logo ayuntamiento cabecera

Ekin+ Programa 2019

DEIALDIA IREKITA

 

HELBURUA: Enpresa berritzaileak Donostian sortzearen, bultzatzearen, haztearen eta finkatzearen alde egitea da

HARTZAILEA: Ekintzaileak eta gehienez 5 urteko antzinatasuna duten enpresak.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Ekin + aholkularitza: 10 hilabete.
  • Ekin + disponibilitatea laguntza: 5.000 euro
  • Proiektua baliozkotzea proiektu berritzaile gisa Donostiako Sustapenaren programen eta laguntzen deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan (DonostiaINN: Sortzea, Talentu Berritzailea, Innplanta eta Bonu teknologikoak).

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, deialdia itxi arte (2019ko azaroak 29).

OINARREN DOKUMENTUA EKIN+ PROGRAMA: Enpresa ekimen berritzaile berriak sortzearen, haztearen eta finkatzearen alde egiteko programan parte hartzeko oinarriak.

 

Eskabidea egiteko epea: 2019ko azaroaren 29ra arte.

Eskabidea egiteko modua: Aurrez aurre edo bide telematikoz, www.fomentosansebastian.eus en bitartez.

 

DEIALDIA IREKITA

 

HELBURUA: Enpresa berritzaileak Donostian sortzearen, bultzatzearen, haztearen eta finkatzearen alde egitea da

HARTZAILEA: Ekintzaileak eta gehienez 5 urteko antzinatasuna duten enpresak.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Ekin + aholkularitza: 10 hilabete.
  • Ekin + disponibilitatea laguntza: 5.000 euro
  • Proiektua baliozkotzea proiektu berritzaile gisa Donostiako Sustapenaren programen eta laguntzen deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan (DonostiaINN: Sortzea, Talentu Berritzailea, Innplanta eta Bonu teknologikoak).

DEIALDIAREN EPEA: Laguntza-honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, deialdia itxi arte (2019ko azaroak 29).

OINARREN DOKUMENTUA EKIN+ PROGRAMA: Enpresa ekimen berritzaile berriak sortzearen, haztearen eta finkatzearen alde egiteko programan parte hartzeko oinarriak.

 

Eskabidea egiteko epea: 2019ko azaroaren 29ra arte.

Eskabidea egiteko modua: Aurrez aurre edo bide telematikoz, www.fomentosansebastian.eus en bitartez.

 

XEDEA

XEDEA

Ekin + Programaren helburua da Donostiako hirian enpresa-proiektu berritzaileak sortzea, bultzatzea, haztea eta sendotzea. Hau bermatzeko, denboraldi mugatu baten baitan ekintzaileei eta enpresa sortu berriei laguntza eskaintzen zaie, proiektu berritzaileak, bizkorgarriak eta inbertigarriak, baliozkotzeko, abian jartzeko, finantzatzeko eta sendotzeko asmoz. Era berean, proiektu berritzaileen komunitatea bultzatuko da eta topaguneak sortu dira ekimen ekintzaile berriak eta tokiko enpresak elkartzeko.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

ONURADUNAK ETA ONURADUNEN BALDINTZA GEHIGARRIAK KAPITULU HONEN LAGUNTZAK ESKURATZEKO

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko, Oinarri hauen 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako eskakizunak bete behar dira:

a) Donostiako hirian garatuko diren enpresa proiektu berritzaileak aurkeztea.

b) Pertsona juridikoen kasuan, jarraian aipatzen diren baldintza guztiak bete behar dituzte:

b.1) Aktiboa 10 milioi eurotik beherakoa izatea edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegorako Kontzertu Ekonomikoan definitutako moduan, 10 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea.

Plantillaren batez besteko kopurua 50 langilera ez iristea. Plantillaren batez besteko kalkulua egiteko, lanaldi osoko urteko langileak hartuko dira kontuan. Lanaldi partzialeko langileei erreparatuz, zenbaketa lan egindako orduen proportzionala izango da.

 

Erakundea sozietate-talde bateko kide bada Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren arabera, aurreko 1 eta 2 zenbakietan adierazitako kopuruetan enpresa eskatzailearenak soilik sartuko dira.

Aktibo osoa eta eragiketa-kopurua zenbatzeko, kontuan izango dira egindako ezabapenak, Merkataritza Kodeko 46. artikuluaren eta horren garapen-arauen aurreikusitakoari jarraiki.

b.2) Laguntzaren xedeko jardueraren helbide fiskala Donostian kokatuta izatea. Pertsona fisikoen edo sozietate zibilen kasuan, helbide fiskal ezberdina onartuko da, betiere, Sustapenaren iritziz, jarduera Donostiako establezimendu batean egiten dela begien bistakoa bada.

b.3) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta, edo zentsu-aitorpenaren alta egokitzen denean, eskaera aurkezten den eguna baino gehienez 5 urte lehenago egitea.

 

3) Oraindik enpresa eratu gabe duen proiektua bada, enpresa hori Donostiako hirian kokatzeko konpromisoa adierazi  beharko du.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak aurkezteko epea laguntza honetarako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da, edo 2019ko azaroaren 29a arte.

 

Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkez daitezke.

 

Telematikoki egindako eskaerak Donostia Sustapeneko web-orriaren bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus).

 

Aurrez aurreko eskabideak Donostia Sustapenaren egoitzan egingo dira Erregina Regente 8 kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren Eraikinean, 20.003 Donostia. Kasu honetan, dokumentazio teknikoa ere digitalki eman behar da (edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

 

Publikoarentzako harrera ordua Donostia Sustapeneko web-orrian agertzen da.

 

Edozein informazio edo galderetarako 943.482800 telefonora dei daiteke edo aipatutako posta elektronikoa bidali, Ekin+ Programa.

 

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera eskatzen diren agiri administratibo guztiak emango dira eta agiri tekniko eta ekonomikoak ere bai.

 

Dokumentazio administratiboa:

  • Eskaera-orria (“Eskaera” Eranskina).
  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen bankuko datuen altaren fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatua (“Bankuko Datuak” Eranskina).
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, sinatzailearen NANa.
  • Pertsona juridikoa bada, eskritura edo eraketa-agiriak, Estatutuak edo sorrera-akta; bertan, beren jarduera erregulatzeko araudiak jasoko dira, behar bezala inskribatuta, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan, zer-nolako pertsona juridikoa den kontuan hartuta. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da.
  • Eskaera sinatzen duen pertsona eta eskrituran edo eraketa-agirietan inskribatutakoak bat ez badira, ahalordetzearen eskritura publikoa ere entregatu beharko da (bertan egiaztatuko da eskaera egiteko duen ahalmena).
  • Eskatzailea oraindik eratu gabeko enpresa bada, enpresa eratzen den kasuan, enpresa Donostiako hirian kokatzeko borondatezko adierazpena ere aurkeztuko da (“Eskaera” Eranskina).
  • Laguntza eskatzen duen enpresak Zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Jarduera ekonomikoen agiri eguneratua, Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eskatzen duen pertsonaren gainean emandako historikoa.
  • Donostiako Udalaren ziurtagiria, laguntzaren eskatzaileak Udalarekin ez duela zorrik egiaztatzeko, edo, haren ordez, berariazko baimena ("Eskaera" Eranskinean sartua) Donostiako Sustapenak informazio hori Udaletik zuzenean eskuratu ahal izateko.

 

Memoria deskribatzaile teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Teknikoa” Eranskina)

1) Proiektuaren izenburua.

2) Eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak, eta, behar izanez gero, sozietatearenak: IFK, eratze-data, kapital soziala,…

3) Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa, zein arazo konpontzen du proiektuak, produktua-merkatua aurreikuspena.

4) Proiektuaren deskribapena eta helburuak:

4.1) Ekimenaren egungo egoera produktua eta teknologia/prozesua dimentsioan, itun estrategikoak edo lankidetzako bestelako formulak eta hornitzaileak sartuta.

4.2) Ekimenaren egungo egoera merkatua dimentsioan, time to market, merkatuaren karakterizazioa eta proposatzen duen negozio-eredua barne; halaber, segmentu planteamenduak, balio-proposamenak, banaketa eta komunikazioa, bezeroekiko harremana, e.a.

4.3) Ekimenaren egungo egoera ekonomia eta finantza dimentsioan eta lege- arlokoan: inbertsioen aurreikuspena, finantzaketa-premiak, monetizazio-eredua, e.a.

5) Proiektuaren nazioarteko proiekzioa eta eskalagarritasun orokorra.

6) Proiektuaren fase nagusien eta garapenaren deskribapen laburra: lanaren kronograma, segimendua eta kontrol-adierazleak.

7) Jarduera Plan orokorraren definizioa epe laburrera ekimenaren eremu funtzional ezberdinetan: produktua/teknologia garapena, marketinga eta negozio-garapena, araudi erako premien betetzea, e.a.

8) Lan-taldearen (barnekoa + kanpokoa) deskribapena.

9) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta esperotako emaitzak: proiektuaren bideragarritasun teknikoaren, komertzialaren eta ekonomikoaren defentsaren laburpena.

10) Proiektuaren inpaktu potentziala: proiektuak duen lotura hiriko ildo estrategikoekin eta Sustapenak sustatutako sektore estrategikoekin.

 

Memoria modu erraz eta argian idatziko da, proiektua ulertzea zailtzen duten teknizismorik gabe. 9. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideak baloratu ahal izateko informazio zehatza izango du. Gehienez 8 orrialdeko luzera izatea gomendatzen da. Memoriaren kopia digitala entregatuko da edota e-mailez bidaliko da helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Ekin+ Aholkularitza, hiru fase ezberdinetan:

  • 1. Fasea: trinkoa: 2 hilabeteko iraupena.
  • 2. Fasea: erdi trinkoa: 2 hilabeteko iraupena.
  • 3. Fasea: segimendua: 6 hilabeteko iraupena.

 

Fase horietan zehar, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira:

  • Aholkularitza eta prestakuntza espezializatua.
  • Lanerako ibilbide-orriaren diseinua lortu beharreko helburuekin eta garatu beharreko gertaerekin.
  • Banako tutorizazioa ezarritako helburuak lortzeko.
  • Aholkularitza aditua honako gaietan: gaitasun pertsonalen garatzea, nazioartekotzea, jabetza industriala eta intelektuala, teknologiaren merkaturatzea,…
  • Finantzazio aukerak, Elkargi SGR Abal Funtserako lehentasunezko aukera eta guzti.
  • Talent House eraikineko Ekin + co-working aretoa erabiltzeko aukera programan guztian zehar.
  • Hedapena: programan parte hartzen duten proiektuak bistaratzea eta sustatzea, Donostiako Sustapenak antolatutako ekitaldien eta jardueren bitartez.

 

 

 

Ekin + Disponibilitatea laguntza: gehienez 5.000 euroko laguntza ekonomikoa, lanerako ibilbide-orrian ezarritako helburuak lortzeagatik eta egindako lanarengatik.

 

Proiektua Proiektu Berritzaile bezala baliozkotzea Donostiako Sustapenaren programa eta laguntza deialdietarako, berrikuntzaren eta talentuaren estrategiaren esparruan, betiere laguntza-mota bakoitzean onuraduna izateko ezarritako baldintzak betetzen badira eta dagokion laguntza behar bezala eskatzen bada.

 

  • DonostiaINN laguntzak enpresa berriak sortzea bultzatzeko; hiriari balioa ematen dioten enpresa berritzaileak modalitatea, gehienez 10.000 € proiektu berritzaile bakoitzeko.
  • DonostiaINN laguntzak Donostian kokatutako eta proiektu berritzaileak dituzten enpresentzat:

Innplanta, gastu estrategikoak ordaintzeko, gehienez 8.000 €.

Talentu Berritzailea, gazte kualifikatuak hartzeagatik, gehienez 10.000 €.

Bonu Teknologikoak, transferentzia teknologikorako honako hauekin lankidetzan: Ceit-IK4 (12.500 €), Tecnun (12.500 €), Tecnalia (14.500 €), Vicomtech (14.500 €), Biodonostia (12.500 €), CIC NanoGUNE (14.500 €) eta CIC BiomaGUNE (12.500 €).

 

Hiru laguntza-mota horien kasuan, soilik laguntza espezifiko bakoitza ebaluatuko da, eta proiektua proiektu berritzaile gisa baloratu beharrik ez da izango.

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

TRAMITAZIOA ETA LAGUNTZEN EBAZPENA

Eskaerak erregistro-ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntzarako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte.

 

Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

  • Memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria Teknikoa” Eranskina), 100 puntura bitarte; edonola ere, gutxienez 65 puntu lortu beharko dira proiektua onartua izateko.
  • Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa proiektua eta talde sustatzailea hobeto ezagutzeko eta proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortutako hasierako balorazioa egiaztatzeko.

 

Proiektuak ondorengo balorazio-irizpideen arabera ebaluatuko dira:

Ideiaren bideragarritasuna: Merkatu argia eta definitua erakustea edota balio-proposamenaren abantaila lehiakorra,…

30 puntu

Ideiaren egingarritasuna: Talde sustatzailearen egokitasuna, ezagutza-maila, esperientzia, kapital erlazionala, proiektuaren garapenaren kronograma, ….

35 puntu

Ekimenaren inbertigarritasuna: Proiektuaren eskalagarritasunaren potentziala eta altxortegiko fluxuak sortzekoa epe ertainera-EXIT,… 

20 puntu

Ekimenaren inpaktua: Hiriko garapen ekonomikoaren eta sozialaren inpaktua nahiz Donostiako Sustapenak sustatutako ildo eta sektore estrategikoena.  

15 puntu

 GUZTIRA, PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA 

100 puntu

 

Donostiako Sustapenak harremanetan jarri ahal izango du eskatzaileekin, proiektuek gutxieneko puntuazio hori gainditu ez arren, 60 puntu edo gehiago lortu badituzte, proiektua behar bezala ulertu den egiaztatzeko.

 

Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izango da eskaera erregistratzen denetik.

 

Proiektua Ekin + Programan sartzeko hautatua izan ez bada, Donostiako Sustapenak babestu ahal izango du beste programa batzuen bitartez, hori garatzen jarraitze aldera.

 

Laguntzak eman edo ukatu Donostiako Sustapenak emandako berariazko ebazpenaz egingo dira.