logo ayuntamiento cabecera

ELKARGI, SGR abal funtsa

DONOSTIAKO SUSTAPENAK eta ELKARGI, SGR erakundeak Lankidetza-hitzarmen bat sinatuta dute indarrak batu eta inbertsioa, likidezia eta zirkulatzailea behar duten enpresa-proiektu berritzaileak finantzatzeko zailtasunak dituzten Donostiako enpresak eta ekintzaileak artatzeko.

 

HELBURUA

Donostiako Sustapenak berrikuntzarako laguntza-programen bitartez (Ekin+ programa, DonostiaINN edo hiriko klusterren lana) tutorizatutako sektore estrategikoekin lotutako enpresa-proiektuak finantzatzen laguntzea. 

 

NORENTZAT DA

  • Lehendik existitzen diren eteentzat edo jarduera hasiko dutenentzat.
  • Helbide soziala Donostian dutenentzat. 
  • Donostiako Sustapenaren enpresa-arloko laguntza-programekin lotuta daudenentzat.

 

SARTZEN DIREN KONTZEPTUAK

Inbertsio, likidezia eta zirkulatzailearen eragiketak
Finantzatzeko eragiketetan sartzen dira aktibo material higigarriak zein higiezinak nahiz elementu inmaterialen inbertsioak (hots, softwarea, prozesuen ezarpenak, patenteak edo I+G eta markak), likidezia eta zirkulatzailearen lerroak jarduera garatzeko (BEZ izan ezik).

 

GEHIENEKO ZENBATEKOA

200.000 eurora bitarte, proiektuaren beraren edo sustatzailearen berme gehigarririk gabe.


* Enpresak ELKARGIra elkartu beharko du.

* Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Sustapenarekin 943 482800 telefonora deituta edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.