OUTLAB Programa

 

OUTLAB programa, Ikerketan diharduten eta negozio teknologikoaren ideia duten pertsonentzako prestakuntza. 10 astez, laborategian landu duzun ideia horri forma emango diozu, zure negozio-proiektua izan dadin.

 

  • ZEIN DA PROGRAMAREN HELBURUA?

    Programa honek bi helburu ditu: komunitate zientifikoa ekintzailetzari buruz sentsibilizatzea eta komunitate zientifikoa enpresak sortzearekin lotutako gaitasunetan gaitzea, horrela laborategiko ideiak enpresa-proiektu bihur ditzaten.

  • NORENTZAT DA OUTLAB?

    Zentro teknologiko, unibertsitate edo enpresaren bateko zientzialaria bazara, edo ikerketan aritzen bazara eta negozio-ideia bat baduzu, laborategiko ideia bat enpresa-proiektu bihurtzen lagunduko dizu OUTLABek.

  • OUTLAB PRESENTZIALA EDO ONLINE DA?

    Saio guztiak aurrez aurrekoak dira Talent House eraikinean (Baenako Dukearen Pasealekua, 42, Donostia).

  • NOIZ EMAN BEHAR DA IZENA?

    Izena emateko epea martxoaren 10ean hasi eta 2023ko martxoaren 19an amaituko da.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus). Edozein informazio edo kontsultarako, deitu 943 482800 telefonora edo posta elektronikora Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., gai gisa adieraziz: "OUTLAB Programa". Jendaurreko ordutegiak Donostiako Sustapenaren webgunean adierazitakoak dira.

  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Donostia Sustapeneko taldeak banan-banan ebaluatuko du ideia bakoitza. Zure eskaera aurkezten baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara onartzen bazaituzte edo ez.

 

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA