Deialdi hau CIC nanoGUNE, BerriUp eta Graphenearekin batera abiarazi genuen, grafenoarekin lotutako enpresa-proiektuak sustatzeko helburuarekin.
- ZEIN DA PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA?
Proiektuak bidaltzeko epea 2022ko otsailaren 28tik martxoaren 28ra arte dago zabalik.
- NOLA AURKEZTU BEHAR DUZU ZURE PROIEKTUA?
Proiektua osorik erregistratu behar duzu esteka honetan horretarako prestatutako formularioan: https://www.f6s.com/ii-global-graphene-call-2022/apply
- ZERTAN DATZA HAUTAKETA-PROZESUA?
BERRIUPek epaimahai bat osatuko du, ibilbide luzea duten eta antzeko prozesuetan esperientzia duten profesionalez osatua. Epaimahai horrek parte-hartzaile guztien artean aukeratuko du proiektu irabazlea.
- ZER ONURA JASOTZEN DITU HAUTATUTAKO PROIEKTUAK?
Proiektu irabazleak lau erakunde hauen laguntza izango du:
- Aurrez aurreko aholkularitza pertsonalizatua BERRIUPen egoitzan (Donostia) 2022ko ekaina eta abuztua bitartean, hogeita bost mila (25.000,00) euro arte.
- Hogeita bost mila (25.000,00) euro arteko Grapheneako materiala eskuratzea.
- CIC nanoGUNEren instalazioak erabiltzeko sarbidea: hogeita bost mila euro (25.000,00 €) gehienez.
- Proiektu irabazlea Donostian instalatu eta enpresa eratzen bada, Donostiako Sustapenak, laguntza-programaren bidez, bonu teknologiko bat jarriko du CIC nanoGUNEn erabiltzeko, bai eta proiektuak dituen beharrizanekin bat datozen beste laguntza batzuk ere, gehienez ere hogeita bost mila (25.000,00 €) eurokoak.