18 eta 31 urte bitartean badituzu, San Sebastián Explorer Space-ren parte hartu!
ETORKIZUNARI BEGIRA, SORTU ZURE ENPRESA
- ZER DA EXPLORER?
Gizartean eragin positiboa sortzeko IDEIAK eta GOGOAK dituzten 18 eta 31 urte bitarteko gazteentzat eta ekintzailetza aukera profesional gisa eta independentzia ekonomikorako modu gisa esperimentatu nahi dutenentzat.
Bakarrik edo taldean parte har dezakezu (gehienez 5 pertsona).
- ZER EGINGO DUGU?
Urtarrilaren 30etik apirilaren 30era, 12 astez, zure ideia landuko duzu, 2030 GJHak lortzen lagunduko duen irtenbide bihurtuz. Ez zara bakarrik egongo! Tutore baten jarraipenarekin eta aholkulari batzuen aholkuekin, ikuspegi praktiko batekin lan egingo duzu, formatu erdipresentzialean, ideia horri forma emateko eta ea zentzurik duen eta negozio bihur daitekeen ikusteko.
- NOLA EMAN DEZAKET IZENA?
Bete inprimakia zure proiektuaren datuekin. Taldean parte hartzen baduzu, taldekide GUZTIEK egin behar dute eskaera, eta taldeko burua hala identifikatu beharko da. Hori garrantzitsua da guztiok plataformarako sarbidea izan dezazuen eta amaieran ziurtagiria lor dezazuen, bai eta, aukeratutako proiektua izanez gero, Explorer Trip delakora bidaiatu ahal izateko ere.
Donostia Sustapena eta Donostia Space aukeratu behar dituzu programarekin egongo zaren erakunde gisa.
Zure taldea aukeratuta badago, harremanetan jarriko gara.
Abenduan ebaluatuko dira eskabideak, eta urtarrilaren 19an jakinaraziko dira hautatutako proiektuak.
- SARIRIK BA AL DAGO?
Noski!
12 asteak amaitzean, 15 Explorer proiektu onenek Valentziako ekintzailetzako Hub garrantzitsu batera bidaiatuko dute murgiltze eta prestakuntza esperientzia trinko baterako.
Gainera, Irabazlea izanez gero, Babson Collegeko Santander X Prepare to Launch -aren 100 plazatarako lehentasun sarbidea izango duzu.
Kontuan eduki beharrezko datak:
- Izen ematea: 2022eko abeduak 13 arte.
- Hautatuen zerrenda: 2023ko urtarrilak 19.
- Programaren datak : 2023ko urtarrilak 30etik apirilak 30 arte.
Eman izena!!