Abian jarri zure negozioa gure laguntzarekin

Ekitea erabaki baduzu, eta orain zer? Galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokira iritsi zara. Izan ere, gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu.
Zure enpresa-plana egiten ere lagunduko dizugu.

WEBINARRAK | Zer forma juridiko aukeratzen dut nire enpresarentzat? Eta horrek zertara behartzen nau?

Irailaren 29a, OSTIRALA, 09:30 | ONLINE EKITALDIA

 

SAIOAREN HELBURUA

Enpresa bat eratzeko edo autonomo gisa alta emateko eman beharreko urratsak ezagutzea: hobekien egokitzen zaigun forma juridikoa, erabaki horretatik eratorritako zerga-betebeharrak eta egin beharreko izapideak.

NORI ZUZENDUA

Donostian ezarri nahi dituzten ekintzailetza-proiektuak dituzten ekintzaileentzat.

IRAKASLEA

Idoia Oyarbide – Gertu Asesores

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Ekitaldiak