Abian jarri zure negozioa gure laguntzarekin

Ekitea erabaki baduzu, eta orain zer? Galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokira iritsi zara. Izan ere, gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu.
Zure enpresa-plana egiten ere lagunduko dizugu.

WEBINARRAK | Nola hobetu Linkedinen zure marka eta ikusgarritasuna (SSI)

Azaroaren 03a, OSTIRALA, 09:30-10:30 | ONLINE EKITALDIA

 

SAIOAREN HELBURUA

Ikasi Linkedin erabiltzen Social Selling tresna gisa (salmenta sozialak), konfiantzazko harremanak ezartzeko eta negozio aukerak sortzeko.

NORI ZUZENDUA

Donostian egoitza duten enpresa edo profesional autonomoak, Linkedin salmentei laguntzeko tresna gisa erabili nahi dutenak

IRAKASLEA

Nerea Ruiz Echave

 

* Egoitza soziala Donostian duten enpresek gehienez enpresa/pertsona bakoitzeko 2 orduko banakako saio bat eskatu ahal izango diote Donostia Sustapenari hizlariarekin bere proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko.
Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Ekitaldiak