DEIALDIA ITXITA
Proiektu bat abian jarri nahi duten ekintzaileentzako laguntza-deialdia egin dugu, gure ustez, Donostia hiri ezin hobea baita bizitzeko eta lan egiteko. Programa Connecting Talent Egoitzak deitzen da.
Zu hirira iristea erraztu nahi dugu eta bertan kokatzeko informazioa eta aholkuak ematea, baina, batik bat, ostatuak, dietak eta enpresa-proiektua bost hilabetera bitarteko epean garatzeko aholkularitzak osatutako laguntzak eskaintzen ditugu. Horrez gain, programak aukera ematen du beste laguntza-multzo batzuetara sartzeko, proiektua garapen teknologikoa bezalako funtsezko eremuetatik hazten laguntzearren, hiriko agenteekin edo finantzaketa eskuratuta.
DEIALDIA ITXITA
Proiektu bat abian jarri nahi duten ekintzaileentzako laguntza-deialdia egin dugu, gure ustez, Donostia hiri ezin hobea baita bizitzeko eta lan egiteko. Programa Connecting Talent Egoitzak deitzen da.
Zu hirira iristea erraztu nahi dugu eta bertan kokatzeko informazioa eta aholkuak ematea, baina, batik bat, ostatuak, dietak eta enpresa-proiektua bost hilabetera bitarteko epean garatzeko aholkularitzak osatutako laguntzak eskaintzen ditugu. Horrez gain, programak aukera ematen du beste laguntza-multzo batzuetara sartzeko, proiektua garapen teknologikoa bezalako funtsezko eremuetatik hazten laguntzearren, hiriko agenteekin edo finantzaketa eskuratuta.
1) Donostian enpresa proiektu berritzaile bati ekin egin nahi badiozu, eta EAEtik kanpo bazaude, honako honekin lagunduko dizugu:
2) Donostian kokatutako I+G+b arloko enpresa bat bazara eta EAEtik kanpoko goi mailako prestakuntzadun profesionalak lortu, nazioarteko egoitzak dituzten langileak elkar trukatu, etab. nahi baduzu, honakoarekin lagunduko dizugu:
3) Donostia ezagutza eta berrikuntza nodo gisa kokatzearen alde egingo duen proiektu, azterketa edo jarduera bat garatu nahi baduzu, eta EAEtik kanpo bizi bazara, honakoarekin lagunduko dizugu:
Eskaerak aurkezteko epea laguntza deialdian zehazten den data da.(kasu horretan, Donostiako Sustapenaren web gunean argitaratuko da), edo, deialdia itxibitartekoa; hots, 2019ko azaroaren 29ra bitarte.
Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki (www.fomentosansebastian.eus) aurkezdaitezke.
Ondorengo dokumentazioa aurkeztubeharko dute:
Administraziodokumentazioa:
1) Eskaera-orria (“Eskaera” Eranskina).
2) Laguntzaren pertsona edo erakunde eskatzailearen bankuko datuen altaren fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatua (Eranskina: “Bankuko Datuak_Egoitzak”).
3) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen identifikazio-agiriaren kopia: NAN edo Pasaportea.
4) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia, eta, behar izanez gero, sinatzailearen NANa.
5) Pertsona juridikoa bada, eskritura edo eraketa-agiriak, Estatutuak edo sorrera-akta; bertan, beren jarduera erregulatzeko araudiak jasoko dira, behar bezala inskribatuta, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan, zer-nolako pertsona juridikoa den kontuan hartuta. Berez konortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da.
6) Eskaera sinatzen duen pertsona batez badator eskrituran edo eraketa-agirietan inskribatutakoekin, ahal ordetzearen eskritura publikoa ere entregatu beharko da, eskaera egiteko gaitasuna egiaztatzeko.
7) Eskatzailea oraindik eratugabeko enpresa bada edo enpresa sortu berria bada, 4. artikuluko b1 eta b4 puntuak. Era berean, enpresa eratzeko kasuan, enpresa kokatzeko lekua Donostiako hiria izateko berariazko borondatea aurkeztuko da ("Eskaera" Eranskinean sartua).
8) Errolda-ziurtagiria edo antzekoa, eskatzailea eskaera-eguna baino lehen EAEtik kanpo bizi dela frogatzeko.
9) Espainiar nazionalitatea eta/edo gure herrialdean bizitokia duten pertsonen kasuan:
9.1. Laguntza eskatzen duen enpresak zerga-bete beharrak egunean dituela egiaztatzeko dokumentazioa.
9.2. Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko bete beharrak egunean dituela egiaztatzeko dokumentazioa.
9.3. Donostiako Udalaren ziurtagiria, laguntzaren eskatzaileak Udalarekinez duela zorrik egiaztatzeko, edo, horren lekuan, berariazko baimena (“Eskaera” Eranskinean sartua) Donostiako Sustapenak informazio hori Udaletik bertatik zuzenean eskura dezan.
10) Atzerriko nazionalitatea duten eta gure herrialdean bizi ez diren pertsonen kasuan: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunarekin zerga-bete beharrekiko zorrik edo ta Gizarte Segurantzarekin edo Donostiako Udalarekin zorrik ez izatea egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena (“Erantzukizunpeko Adierazpena” Eranskina).
11) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen (RVCTI) kide bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburu ordetzaren ebazpena. Berarenbidez, eskatzailea Zientzia eta Teknologia Agentetzat onartzen da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan.
Dokumentazio teknikoa:
1) Deialdi honen esparruan garatu beharreko jarduera, justifikazioa eta egonaldiaren iraupena jasotzen dituen Memoria Deskribatzailea (“Memoria Gidoia” Eranskina).
Oroitidazkiak sinplea eta argia izan behar du eta teknizismoak ekiditu behar ditu proiektuaren ulermena errazteko.
9.artikuluan zehaztutako irizpideak baloratzeko proposamenaren informazio zehatza edukiko du.
8 orritako gehiengo luzera iradokitzen da.
2) Fitxa deskribatzailea/karakterizazioa Donostiako Sustapenak nola lagundu jakiteko (“Karakterizazio fitxa” Eranskina).
Oroitidazkiaren eta fitxa deskribatzailearen kopia digital batemango da edo posta elektronikoz bidaliko da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.