logo ayuntamiento cabecera

Explorer programa 2019

DEIALDI IREKITA

 

Abian da Explorer programaren edizio berria

Explorer ekintzailetza gaztearen programa hamargarren ediziora iritsi da Donostian Donostiako Sustapenaren eskutik. Hamaika parte-hartzailek bederatzi proiektu ekintzaile aurkeztu dituzte. Une honetan ematen ari zaien laguntza pertsonalizatuan murgilduta daude; laguntza horren bitartez, ideia garatzen eta merkatura ateratzen laguntzen zaie. Maiatzaren bukaera aldera enpresa-planak definitzen amaituko dute, eta 24an proiektuak aurkeztuko dituzte epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiak erabakiko du zein den Silicon Valleyrako bidaiaren irabazlea.

 

Irailetik aurrera, Espainiako Explorer proiektu guztien arteko lehiaketa egingo da, eta hiru onenek saria eskudirutan jasoko dute proiektuak garatzeko:

  • 1. saria: 30.000 €
  • 2. saria: 20.000 €
  • 3. saria: 10.000 €

 

Santander Bankuak sustatzen du Explorer, Ideiadun gazteak programa, Santander Universidades bidez eta Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroa, berriz hura koordinatzeaz arduratzen da (CISE). Donostiako Alkateordetzak aipatutako programan parte hatzen du Donostia Sustapena sozietatearen bidez, bertako bazkide gisa, eta edizio honetan Explorer Space San Sebastian guneko ekintzaile berria sarituko du Silicon Valleyrako bidaia batekin eta 83.000 euro sarietan irabazteko aukera emango dio.

 

Explorer18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduriko programa bat da, eta bost hilabetez, laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen die oinari teknologikoko ideietan oinarritutako negozio planak gauzatzeko.

 

Donostian garatzeaz gain, programa 45 hirietan baino gehiagoetan garatzen da, hiri bakoitzean eskola propioa izanik. Baita Argentinan eta Portugalen ere.

 

explorer programa contenidoElkarren ondoko bederatzi urtez, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, Explorer programan parte hartuko du zentro laguntzaile gisa, Gipuzkoako lurralderako esklusiboki. Explorer programa Zinegotzigoak, Sustapenaren bidez, izaera berritzailea eta batez ere oinarri teknologikoa duen ekintzailetzaren alde egindako apustuaren barne hartzen da. Donostia Explorer programan aitzindaria izan zen eta azken urteotan hainbat programek berarekin bat egin dute, esaterako: EKIN+, hazteko ahalmen handia duten proiektu ekintzaileak bizkortzeko, PUC programa, merkataritza eredu berritzaileekin eta berrikuntza osagaiekin sortutako enpresa berriei emandako hobari laguntzekin lotuta, eta baita sentsibilizazio ekitaldi eta jardunaldi anitz ere. Ekintzailetzarekin lotutako aurrekontua, urtero, 800.000 euro ingurukoa da.

 

Programa honen gertakari garrantzitsuenetariko bat Donostian 2017an antolatu zen YUZZ Day eguna izan zen, alegia, Donostia nabarmentzeko balio izan zuen ekitaldi bat, talentua garatzeko bere estrategiarengatik eta programa honetan burutzen duen zereginarengatik. Bertan, Espainia osoko 500 gaztek baino gehiago hartu zuten parte. Explorer programa sortu da entitateen arteko lankidetza estrategiko baten ondorioz. Lankidetza hori tokiko talentuaren alde egitean oinarritzen da eta hari esker, hasierako etapetan lan egin daiteke, ondoren, hainbat proiektuei eta profilei erreminta desberdinekin laguntzeko, hazkuntza prozesu osoan zehar.

 

Prestakuntza eta baliozkotzea

Hautatutako gazteek saio praktikoetan eta desing thinking, sorkuntza, finantzak, marketin edo komunikazio gaitasunei buruzko tailerretan parte hartu ahal izango dute  - espezializatutako prestakuntzako 30 ordu - Explorer programaren sarea osatzen duten adituek eskainita. Aldi berean, proiektu bakoitzak mentore boluntario baten pertsonalizatutako laguntza jasoko du bere esperientzia eta aholkularitza eskainiz.

 

Explorer programak prestakuntza ibilbide bat dauka, zeinek Lean Startup metodologia barne hartzen duen, eta horri esker, negozio eredu berriak arintasunez sortu daitezke, etengabeko berrikuntzaren eta baliozkotutako ikaskuntzaren printzipioak aplikatuz. 

 

Proiektu hoberenentzako finantzazioa

Prestakuntza prozesua amaitu ondoren, Explorer Space San Sebastián guneko hobeto baloratutako proiektua duen gaztea Silicon Valleyra bidaiatuko da, hots; berrikuntzaren munduko meka. Horretaz gain, itzultzean, herrialde osoko hiru proiektu hoberenek zuzkidura ekonomiko bat jasoko dute, euren negozioa abian jartzen laguntzeko: 30.000 € lehen sarirako, 20.000 € bigarren sarirako eta 10.000 € hirugarrenerako, Woman Explorer Award sariarekin batera (20.000 €), EY Fundazioarekin lankidetzan, eta Disruptive Technology Explorer Award (3.000 €), INDRAk sustatuta.

Explorer programak 600 enpresa baino gehiago sortu ditu aurreko bederatzi edizioetan eta azken urtean bertan 1200 gaztek baino gehiagok hartu dute parte. Hamargarren edizio honetan parte hartzen dutenek Santander X plataforma orokorraren onurak eskuratu ahal izango dituzte, alegia: gune digital berri bat, irekia eta lankidetzakoa, non mundu osoko unibertsitateekin eta ekintzaileekin konektatzeko aukera aurkituko duten.

Informazio gehiago eta izena ematea https://explorerbyx.org

 

Produktu eta dieta osasungarriak identifikatzen dituen plataforma batek Silicon Valley-rako bidaiatu da Explorer Donostia programari esker.

Gailu mugikorretarako Dënda aplikazioak, zeinak informazioa ematen baitu produktu osasungarriak erosteko, eta jakiteko zer elikadura-jarraibide dituzten nutrizionistek, dietistek eta kirolariek, leku bat irabazi du Explorer programako beste 52 ekintzailerekin batera San Frantziskora bidaiatzeko. Explorer programa Banco Santanderrek bultzatzen du, Santander Universidades-en bidez, CISEren koordinazioarekin eta Donostiako alkateordetzaren laguntzarekin, Donostiako Sustapenaren bidez.

 

Proiektuak aurkezteko ekitaldiarekin amaitu da Donostian egin den programaren 2018ko edizioa. 22 ekintzailek laguntza, aholkuak eta trebakuntza jaso dituzte azken bost hilabeteetan, 16 proiektu garatzeko, Donostiako Sustapenaren laguntzari esker.

 

Ernesto Gasco alkateordeak adierazi zuenez, “Explorer programak argi erakusten du apustua egiten dugula hiriko talentu gaztearen eta ezagutzan oinarritutako proiektu ekintzaileak bultzatzearen alde. Bost hilabetez gaitasun eta jarrera ekintzaileak garatu dituzten 20 lagunek beren fruituak jaso dituzte, zalantzarik gabe. Proiektuok, gainera, Donostiako Sustapenak kudeatzen dituen gainerako programa eta laguntzetan sartu dira. Horrez gain, proiektu irabazleak aukera izango du Sillicon Valley bisitatzeko eta hango punta-puntako enpresa teknologikoekin elkarreraginean egoteko”.

 

Aplikazio irabazlea Andoni Martínez Talaveraren eta Eric Ruiz Moleroren ideia izan zen, ikusten zutelako gero eta zailagoa dela modu adimendun eta osasungarrian erostea, eta kontsumitzaileak gero eta desorientatuagoak daudela produktu osasungarriei dagokienez. Dëndarekin, erabiltzaileek nahi dituzten produktuak ezagutu eta erosi ahal izango dituzte, jakin ahal izango dute zer elikadura-mota duten nutrizionistek, dietistek eta kirolariek, eta beren elikaduraren berri eman ahal izango diote komunitate kontzientziatu bati. www.opendenda.com

 

Horrez gain, Teknologia Disruptiboko saria (unera arte zegoen teknologiarekin eten egin duena eta teknologia menperatzaile baten aurka lehian dagoena, merkatuan zabaltzeko helburuarekin) Mikel Gonzalez Michelenarentzat izan da, gailu eramangarriak elikatzeko eta prozesatzeko Wearable proiektuarengatik. Emakumeek guztiz edo partzialki sustatutako proiekturik hoberenaren mailan, saria Amaia Tolosa Ruizentzat izan da, laguntzazko metodologia berrietan oinarritutako haur eskolak sortzeko Kabia proiektuarengatik.

 

denda programa explorer fomentosansebastian contenido

 

Komunitatea eta berrikuntza Silicon Valley-n

Dëndaren sortzaileek azaroaren 15ean bidaiatuko dute Silicon Valley-ra (Kalifornia), beste 52 ekintzaile gazterekin batera (programak Espainia osoan, Argentinan eta Portugalen duen Explorer Space bakoitzetik bat), eta, elkarrekin, munduko teknologia- eta berrikuntza-ekosistema nagusia ezagutuko dute. San Frantzisko eta inguru horietako bidaiaren barruan, maisu-eskolak hartuko dituzte, besteak beste, Standford eta Berkeley unibertsitateetan, harremanetan egongo dira inbertitzaileekin, eta puntako enpresa teknologikoak bisitatuko dituzte, hala nola Google, Facebook, LinkedIn eta Airbnb.

 

Esperientzia horren helburua da gazte ekintzaileak inspiratzea eta bultzatzea beren startup-ak azkarrago garatu ditzaten. Horretarako, loturak emango zaizkie, beren proiektuak nazioarteratu ditzaten eta finantzaketa bilatu dezaten. Aldi berean, maila pertsonalean zein profesionalean sinergia oso aberasgarriak sortzen dituen komunitate bat sortzen da.

 

Donostiako Sustapena talentua erakartzeko, bertan geratzeko eta bultzatzezko estrategiaren barruan ari da parte hartzen Explorer programan. Estrategia horretan, zenbait tresna jorratzen dira, hala nola Talentuaren Itzulera laguntzak eta Egoitzak programa, zeinak Donostian proiektu berritzaileak ezar daitezen sustatzen baitu. Ekin+ estrategia horretako beste programa bat da, eta Explorerren parte hartu dutenei balio diezaieke beren proiektua martxan jartzen aurrera egiteko.