logo ayuntamiento cabecera

START UP-entzako laguntza PROGRAMA

 

NORENTZAKO: Bai enpresa edo start up-ek, IKOR* enpresaren (osagai elektronikoak diseinatzen eta fabrikatzen aritzen den enpresa espezializatua) jarduerarekin erlazioa duen negozio ideia tekonologikoentzako.

 

ZER ESKEINTZEN DA: Hasierako ebaluazioa, azterketa ekonomiko eta teknikoa garatzeko laguntza-ibilbide partekatua IKOR eta FSSren eskutik. Ibilbideak eskeintzen duena:

  1. Mentoring teknikoa.
  2. Bideragarria den produktuaren garapena.
  3. Merkatuaren garapenaren mentoringa.
  4. Laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera.

 

LEHENTASUNEZKO GAIAK:

  • Haririk gabeko transmisio-sistemak (irismen labur-ertainekoak, industria-ingurukoak edo etxekoak)
  • Hotz industriala (kontrol- edo erregulazio-sistemak, industria-ingurukoak edo etxekoak)
  • Sistema murgilduak, gizona-makina interfazeak, industria-kontroladoreak, etab.
  • LED argiztapeneko sistemak, automobilgintzako sektoreak, etxeetakoak eta street lighting.
  • Potentzia baxuko sistema energetikoak, harvesting, pilak, bateriak, kontrola eta neurketa, etab.

 

* ELKARLAN PROGRAMA IKOR-ekin. Ikor konpainia 1981. urtean sortu zen Donostian, eta Espainian, Mexikon eta Txinan kokatuta dago, 5 kontinentetan egiten du lan, eta ia 800 langile ditu.  Berrikuntzarekin konprometitutako enpresa da, eta zirkuitu elektronikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko zerbitzu integralak eskaintzen dizkie, hornidura-kateko baliabide osoekin, munduan liderrak diren konpainia industrialei eta teknologikoei. Filosofia eta apustu estrategiko gisa, aspaldi konprometitu zen talentua eta tokiko start up-ak bultzatzearekin, eta hori ikus daiteke unibertsitateekin egiten dituen lankidetza-hitzarmenetan eta ekimen ekintzaileak bultzatzeko duen programan.

 

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. 943 482800