logo ayuntamiento cabecera

Enpresa berriak sortzea bultzatzeko laguntza

DEIALDIA IREKITA

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea, honako honen bidez: 

  1. Enpresa berriak sortzea, oro har. 
  2. Berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortzea

HELBURUA: norberaren kontura lanpostu berriak sortzen laguntzea, honako hauen bitartze: A MODALITATEA: Enpresa berriak sortzea orokorrean. B MODALITATEA: Hiriari balioa ematen dieten enpresa berritzaile berriak sortzea

HARTZAILEA: Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak (ikus Oinarriak).

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK: 1) Laguntzaren xede den jardueraren egoitza fiskala Donostian izatea. 2) EJZ eta Gizarte segurantzan alta 2019ko urtarrilak 1 eta abenduak 31 artean ematea.

ZENBATEKOA GEHIENEZ (EUROTAN): 10.000 €

GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA:  Ekonomia Jardueren Zergan (EJZ) alta eman aurreko 2 hilabe eta alta ondorengo 12 hilabete arte

DEIALDIAREN EPEA: Gehienezko epea bi hilabetekoa izango da Ekonomia Jardueren Zergan alta ematen denetik edo errolda aitorpenaren altari dagokion datatik, eta betiere 2019ko abenduaren 31 baino lehen. Alta oinarri hauek argitaratu, baino lehen eman bada, epea bi hilabetekoa izango da, iragarkia Gipuzkoakoa Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

XEDEA

Norberaren konturako lanpostu berriak sortzearen alde egitea, honakoaren bidez:

  • A MODALITATEA: Enpresa berriak sortzea izaera orokorrarekin.
  • B MODALITATEA: Enpresa berriak sortzea berrikuntza eta hirirako balio erantsiaren ekarpeneko irizpideetan oinarrituta.

Laguntzak elkarrekiko bateraezinak dira.

Donostia Sustapenak, enpresak ekarritako informazioarekin, zehaztuko du enpresa berritzailearen izaera duen ala ez.

ONURADUNAK ETA ONURADUNEK BETE BEHARREKO BALDINTZA GEHIGARRIAK

Pertsona onuraduna izateko eta laguntza eskatzeko, oinerrietako 3.eta 4.artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira:

  1. Laguntzaren xedeko jardueraren helbide fiskala Donostian kokatuta izatea.

  2. Pertsona juridikoen kasuan, oinarrietan aipatzen diren baldintzak betetzea.

  3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egitea, bi datak barne.

  4. Ekonomia Jardueren Zergan, jarduera berean edo antzekoan matrikulatu ez izana, laguntza eskatzeko oinarritzat hartutako enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.

  5. Aurreko enpresa baten forma juridikoa soilik aldatuta sortutako enpresa berriak ez izatea.

  6. 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko denboraldian, bazkideren batek alta ematea Gizarte Segurantzan (Autonomoen Erregimena edo baliokidea).

  7. Laguntza lortzeko enpresa eratu aurretik, bazkideren batek egina izatea Donostiako Sustapenak aldizka eskaintzen dituen prestakuntzako saioak. Dena den, Donostiako Sustapenak aipatu prestakuntza-saioak egitetik salbuetsi dezake, garatu beharreko negozio-eredua behar adina ezagutzea egiaztatuz gero.

  8. Enpresa berritzaile berriak sortzeko (B MODALITATEA) laguntzen eskaerei dagokienean, enpresa berritzailetzat joko da oinarri hauetako 10. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

Pertsona onuraduna izateko aukerarik ez dute izango:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteek.
  • Ezingo dira onuradunak izan honako hauekiko lotura edo %25etik gorako partaidetza duten erakundeek: Sektore Publikoko erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare-elkarteak eta/edo Elkargo Profesionalak.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA

A MODALITATEA: Enpresa berriak oro har:

  1. 1200€ lehen bazkidearentzat.

  2. 500€ ondorengoentzat.

Kopuruen hauen gain eman daitezken igoerak (oinarreko kopuruarekiko kalkulatzen dira)

1.- Emakume ekintzaileak: %20eko igoera bazkide bakoitzarengatik.

2.- Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituen talderen batekoa izatea: %20eko igoera bazkide bakoitzeko ondorengo talderen batekoa bada:

  • 35 urtetik beherako gazteak.
  • 45 urtetik gorako pertsonak.
  • Iraupen luzeko pertsona langabeak.
  • Gizarte-bazterketa arriskuan aurkitzen diren pertsona

3.- Familia-eremuan betebeharrak dituzten ekintzaileak

400€ko igoera bazkide bakoitzak jarraian agertzen den pertsonaren batekin bizi dela egiaztatzen badu:

  • 0 eta 12 urte arteko seme-alabak edo adin txikikoak familia-harrera erregimenean (16 urte %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero).
  • Bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideak, mendekotasun-egoera egiaztatuta.

4.- Alokairu gastuak kalean bertan eta herritarrei arreta zuzena eskaintzeko, lokal komertzialak eta/edo zerbitzu-lokalak dituzten enpresa berriak:

  • 2.000 euroko laguntza lokala auzo hauetan kokatzen bada: Altza (20.016), Bidebieta (20.017), Amara Berri (20.010 eta 20.011), Loiolako Erriberak (20.014), Loiola (20.014), Martutene (20.014 eta 20.115), Intxaurrondo (20.015) eta Egia (20.012),

  • 1.000 euroko laguntza hiriaren gainerako lekuetan.

  •  

Pertsona onuradun bakoitzeko, ez da lokal komertzial eta/edo zerbitzu-lokal bat baino gehiagorentzako laguntzarik emango

B MODALITATEA: Enpresa berritzaileak sortzea:

  1. 3000€ lehen bazkidearentzat

  2. 1000€ ondorengoentzat

Kopuruen hauen gain eman daitezken igoerak (oinarreko kopuruarekiko kalkulatzen dira)

1) Sektore estrategikoekin lotutako enpresa: 10 %eko igoera

2) Familia-eremuan betebeharrak dituzten

400€ko igoera bazkide bakoitzak jarraian agertzen den pertsonaren batekin bizi dela egiaztatzen badu:

  • 0 eta 12 urte arteko seme-alabak edo adin txikikoak familia-harrera erregimenean (16 urte %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero).

  • Bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideak, mendekotasun-egoera egiaztatuta.

3) Alokairu gastuak kalean bertan eta herritarrei arreta zuzena eskaintzeko, lokal komertzialak eta/edo zerbitzu-lokalak dituzten enpresa berriak:

  • 2.000 euroko laguntza lokala auzo hauetan kokatzen bada: Altza (20.016), Bidebieta (20.017), Amara Berri (20.010 eta 20.011), Loiolako Erriberak (20.014), Loiola (20.014), Martutene (20.014 eta 20.115), Intxaurrondo (20.015) eta Egia (20.012),

  • 1.000 euroko laguntza hiriaren gainerako lekuetan.

Pertsona onuradun bakoitzeko, ez da lokal komertzial eta/edo zerbitzu-lokal bat baino gehiagorentzako laguntzarik emango

Aurreko laguntzak guztira, igoerak barne, gehienez 10.000 eurokoak izango dira enpresa bakoitzeko

A MODALITATEKO eta B MODALITATEKO laguntzak bateraezinak dira

ORDAINKETA:

Laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

  • Lehen ordainketa laguntzaren ebazpen egin ondoren egingo da, eta eskaera-unean justifikatutako gastuen zenbatekoa ordainduko da, emandako laguntzaren %50era bitarte gehienez.
  • Bigarren ordainketa enpresak alta ematen duen egunetik hasi eta handik 12 hilabetera egingo da, behin azken justifikazioa aurkeztuta. Justifikatutako gainerako zenbatekotik gehienez emandako laguntzara bitartekoa ordainduko da. Edonola ere, bigarren ordainketa egiteko, enpresak iraun egin beharko du jardueraren lehen 12 hilabetetan.

DIRUZ KAGUNTZEKO KONTZEPTUAK

Lehen hilabetetan abian jartzearekin eta funtzionamenduan izatearekin lotutako gastuek, beharrezkoak direnek, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta eman aurreko 2 hilabeteko denboraldiaren eta altaren ondorengo 12 hilabetera bitarteko denboraldiaren artean egindakoek; hala nola:

  • Jarduera ekonomikoarekin loturiko inbertsioak.
  • Ibilgailuen kasuan, jarduera ekonomikoa garatzeko soilik erabiliko direla modu fede-emailean frogatutakoek bakarrik.
  • Jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten higiezinak egokitzeko eta/edo birgaitzeko obrak.
  • Enpresa eratzeko gastuak.
  • Patenteak, erabilgarritasun-ereduak, markak eta diseinu industrialak izapidetzetik eta lortzetik eratorritako gastuak.
  • Gizarte Segurantzan langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa ordaintzearekin lotutako kuotak.
  • Proiektuarekin zerikusia duten komunikazio-gastuak.
  • Lehendik dauden enpresak eskuratzea hark garatutako jarduerarekin jarraitze aldera.
  • Jarduera ekonomikoarekin loturiko higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak).

Inola ere ez dute diru-laguntzarik izango honako gastu hauek

  • Produktu komertzialak eta/edo lehengaiak erostea, ondoren enpresak komertzializatzeko.
  • Material suntsigarriak eta bulegoko materiala erostea.
  • Hornidurak (argia, ura,…).
  • Liburu-edukitzailetza eta betebehar fiskalekin edo eguneroko kontabilitate-betebeharrekin lotutako aholkularitza fiskala, lan-arlokoa, kontabilitatearena, juridikoa edo administratiboa.
  • Soldatak eta lansariak.
  • Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

Eta bereziki alokairuen kasuan, ez dira diruz laguntzeko gastutzat joko ondorengoak:

  • Fidantzak, gordailuak edo antzekoak, betebehar bat betetzea bermatzen dutenak.
  • Bermeen gastuak edo antzekoak
  • Hirugarrenen aholkularitza eta bitartekaritza (higiezinen agentziak,…).

EPEAK

Eskaera

Gehienezko epea bi hilabetekoa izango da Ekonomia Jardueren Zergan alta ematen denetik edo errolda aitorpenaren altari dagokion datatik, eta betiere 2019ko abenduaren 31 baino lehen. Alta oinarri hauek argitaratu baino lehen eman bada, epea bi hilabetekoa izango da, iragarkia Gipuzkoakoa Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Justifikazioa

Amaierako justifikazioa aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, enpresak alta eman zuenetik 12 hilabete igaro ondoren (Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren alta data edo errolda aitorpenaren altari dagokion data)

ESKAERAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak telematikoki edo era presentzialean aurkeztu ahal izango dira.

  • Eskaera presentzialak Donostiako Sustapenean aurkeztuko dira, helbide honetan: Erregina Erregentea, 8, Victoria Eugenia Antzokia Eraikina, 20.003 Donostia.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa oinarrietako 8.artikuluan begiratu dezakezu.

LAGUNTZAREN IZAPIDEA ETA EBAZPENA

Eskaerak erregistro-ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntza bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte.

Donostiako Sustapenak erabakiko du eskaera A MODALITATEKOA edo B MODALITATEKOA den, enpresak aurkeztutako informazioaren arabera.

Eskaera ebazteko, Donostiako Sustapenak aurkeztutako nahitaezko dokumentazioa berrikusiko du. Eskatu gabe aurkeztutako beste edozein dokumentazio ez da berrikusi beharrik izango laguntza ebazteko.

Laguntza ematea edo ukatzea Donostiako Sustapenak berariaz emandako ebazpenaren bidez egingo da.

Ebazpenen berri emango zaie eskatzaileei, eta pertsona onuradunen zerrenda argitaratu egingo da.

Deialdiaren inguruko jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira; hau da, eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bitartez.

Emandako ebazpenarekin desadostasuna izanez gero, alegazioak aurkeztu ahal izango dira gehienez ere hilabete bateko epean ebazpena emandako egunetik kontatzen hasita. Edonola ere, Donostiako Sustapenak erabakitakoa bete beharko da, eta, hala beharrez gero, bi aldeak Donostiako Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioaren mende geratuko dira.