logo ayuntamiento cabecera

Ekiteko ibilbideak

imagenheader5 

Online bidez eta modu presentziazkoan artatuko zaitugu behin zerbitzua berrezartzen denean.

 

Donostian kokatuko den ideiaren bat edo negozio-proiekturen bat al duzu? ¡Lagun zaitzakegu! 

Gailu elektroniko bat eta Interneterako konexioa baino ez dituzu behar

 

Donostiako Sustapeneko ekiteko zerbitzutik aholkularitza pertsonalizatua eta taldekako prestakuntza jaso ahalko dituzu zure enpresa-ideiaren inguruan gogoeta egin, hura aztertu zein abiatzeko. Zure etxetik egin dezakezu eta modu telematikoan.

 

Zure proiektua berritzailea baldin bada, zure ibilbidea Donostiako Sustapenak habian dituen bizkortzeko beste programa batzuekin osatzeko aukera aztertuko dugu zurekin.

 

Behin zure enpresa sortu ostean ere guregana jo dezakezu Enpresen Sorrerarako eta DonostiaINN gure laguntzen sarbidearekin.

 

NOLA LAGUNTZEN DUGU

 

imagenrutas1a

ELKARRIZKETA

Zure lehen hitzordua eskatu eta teknikari batekin zure lehendabiziko elkarrizketa pertsonala izango duzu. Proiektuaren beharrizanak aztertuko dituzue eta proiektuaren egoeraren arabera egokienak diren urratsak adostuko dituzue.

 

imagenrutas1b

ERAKETA

Taldekako prestakuntza bat izango duzu erabilgarri eta hura amaitzean aholkularitza pertsonala lehendabiziko dokumentua eratzeko. Bertan zure proiektuaren aldagai adierazgarrienak jaso ahalko dituzu, Gogoetarako Eredu.

 

imagenrutas1c

ENPRESA-PLANA

Zure enpresako Plana eratu ahalko duzu aholkularitza tekniko indibidualizatuarekin, modu horretan, zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. Halaber, finantzaziorako sarbideari buruzko informazioa jasoko duzu.

Zure proiektua gurekin landu ondoren zure negozioa abian jartzea erabakitzen baldin baduzu, beharrezkoak diren izapideak egiteko laguntza jasoko duzu.

 

GOAZEN ASTERA!

Kontaiguzu zure proiektua:tutorearekin hitzordua emango dizugu

 

  ZERBITZUA ESKATZEA