logo ayuntamiento cabecera

Sortu berriak diren enpresak sendotzeko covid-19 laguntzak

XEDEA: Donostia Sustapenaren programen bidez sortutako enpresak sendotzen laguntzea

NORENTZAT: Donostia Sustapenaren programa eta laguntzen bidez 2019an eta 2020ko martxoaren 15 arte sortutako enpresak *ikus oinarriak

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): Laguntzaren zenbatekoa onuradun suertatzen den pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2020/01/01etik laguntza-eskaera aurkezten den egunera arte.

DEIALDIAREN EPEA: 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena) hasi eta oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 7 egun baliodun igaro arte.

BESTE ALDERDI BATZUK: Bateraezinak dira beste laguntza, diru-laguntza eta abarrekin, gastu kontzeptu beragatik.

 

XEDEA: Donostia Sustapenaren programen bidez sortutako enpresak sendotzen laguntzea

NORENTZAT: Donostia Sustapenaren programa eta laguntzen bidez 2019an eta 2020ko martxoaren 15 arte sortutako enpresak *ikus oinarriak

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): Laguntzaren zenbatekoa onuradun suertatzen den pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

GASTUEN HAUTAGARRITASUNAREN EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA: 2020/01/01etik laguntza-eskaera aurkezten den egunera arte.

DEIALDIAREN EPEA: 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena) hasi eta oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 7 egun baliodun igaro arte.

BESTE ALDERDI BATZUK: Bateraezinak dira beste laguntza, diru-laguntza eta abarrekin, gastu kontzeptu beragatik.

 

XEDEA

Donostia Sustapenaren babesarekin berriki sorturiko enpresak sendotzen laguntzea eta merkatuan iraun dezaten bultzatzea, enpresa horiek sorturiko jarduera eta enplegua mantentzeko laguntza ekonomikoen bitartez.

 

Laguntza hori 2019/01/01 eta 2020/03/15 bitartean sorturiko enpresetarako aurreikusia da, Covid-19ak eragindako zailtasuna kontuan izanik.

 

Laguntza hori jarduera gastuak ordaintzera bideratua da, baita zailtasun egoera batean sortu berriak diren enpresen jarduerari eusten laguntzeraere.

NORENTZAT

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):

  1. Ekonomia jardueren gaineko zergako hasierako alta, edo, hala dagokionean, zentsu aitorpenaren alta 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 15era bitartean eginda edukitzea, bi egun horiek barne.
  2. Laguntza eskatzen duen enpresa ekintzailetzarako laguntzen onuradun izatea edo enpresa horrek parte hartu izana Donostia Sustapenak antolatutako ekintzailetzako edo gaitasunak hobetzeko programetan, zerbitzuetan eta/edo jardueretan. Programa edo zerbitzu jakin batzuetako onuradunak edo parte hartzaileak izatea, hala nola 2019ko sorkuntzarako laguntzak, Ekin+ programak, enpresak sortzeko zerbitzua, Explorer (Yuzz), Pop Up Commerce (PUC), inkubagailua eta egoitzak. Era berean, laguntza eskuratu ahal izango dute a) letran adierazitako epearen barruan sortutako enpresek, baldin eta, aldi horretan bertan, Donostia Sustapenak identifikatutako sektore estrategikoen klusterren batean sartu badira.
  3. Laguntza honetako eskaera eperako, enpresak ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda jarraitzea eta gutxienez pertsona bat alta emanda egotea Gizarte Segurantzaren Autonomoen Araubide Berezian. Autonomoentzako aldi baterako jarduera etenaldia eskatu duten enpresei dagokienez, ulertuko da Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda jarraitzen dutela.
  4. Aipatutako laguntzaren xede den enpresaren lantokia eta helbide fiskala Donostian egotea.

  5. Laguntza eskatzen duen jardueraren egoitza fiskala Donostian egotea.

I. Pertsona juridikoen kasuan, ondoren zehazten diren eskakizun hauek guztiak betetzea:

II. Enpresaren aktiboa ez izatea 10 milioi euro baino handiagoa, edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehazten den moduan, ez izatea 10 milioi euro baino handiagoa.

III. Langile taldea ez izatea batez beste 50 pertsonatik gorakoa. Batez beste zenbat langile diren kalkulatzeko, urtean jardunaldi osoan izandako langileak hartuko dira kontuan. Lanaldi partzialean diharduten pertsonen kasuan, haien zenbaketa proportzionala izango da lan egindako orduekiko.

IV. Ez izatea aurreko lehen eta bigarren zenbakietan aurreikusitako eskakizunen bat betetzen ez duen enpresen %25etik gorako partaidetzarik, ez zuzenean, ez zeharka.

 

Entitatea sozietate talde bateko kide denean, aurreko lehen eta bigarren zenbakietan adierazitako magnitudeak adierazitako taldeko erakunde guztiei egingo diete erreferentzia, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak zehaztutako moduan.

 

Aktiboak eta eragiketa bolumen osoa zenbatzeko, Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta hura garatzeko araudietan aurreikusitako kanporatzeak hartuko dira kontuan.

 

Ezingo dira onuradun izan:

 

  • Irabazi asmorik gabeko erakundeak.
  • Ez dira izango onuradun mendeko entitateak, ez eta sektore publikoko entitateen, irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondare sozietateen eta/edo elkargo profesionalen % 25etik gorako partaidetzapekoak ere (sektore publikoko entitatetzat hartuko dira sektore publikoko kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan bildutako entitateak; lege haren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak).

 

Hala ere, espezifikoki, onuradun izan daitezke atal honetan adierazi den eskakizuna betetzen ez duten pertsona juridikoak, beti ere Ekin+ programaren 2018ko eta 2019ko deialdien onuradun izan badira.

NOLA ESKATU

Eskaerak aurkezteko epea izango da 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena) hasi eta oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 7 egun baliodun igaro arte.

 

Eskaera bakarra onartuko da pertsona fisiko edo juridikoko.

 

Eskaerak bide telematikoz bakarrik aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus). Eskaera egiteko, alta emanda egon beharko da Donostia Sustapenaren onlineko zerbitzuen atarian (webgunetik sartzen da bertara).

 

Edozer informazio eskatzeko edo kontsulta egiteko, deitu 943 482 800 telefono zenbakira edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, gaian “sendotzeko laguntza” adierazita.

 

Laguntza ekonomiko hori eskatzeko interesa duten enpresa edo erakunde guztiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  1. Eskabide orria (eskaeraren eranskina).

  2. Baldintzen betebeharren erantzukizunpeko adierazpenaren eranskina.

  3. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen bankuko datuen alta fitxa, dagokion banku entitateak zigilaturik (banku datuen eranskina), edo banku dokumentu baliokidea.

  4. Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa.

  5. Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKaren kopia, eta, hala egokituz gero, ahaldunaren NANa.

  6. Gutxienez, pertsona fisiko edo juridiko onuradunaren bazkideetako batek Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen duela egiaztatzeko agiria (lan bizitza) . edo/eta Covid-19-rengatik CATA egoera egotearen agiria.

  7. Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

  8. Haien fakturen eta ordainagirien kopia, 6. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Gastua justifikatzeko, ezin dira kontuan hartuko 50 eurotik beherako (zergak kanpo) zenbatekoa duten fakturak eta frogagiriak.

  1. Finantza-memoria ernaskina.

  2. Alokairu gastuak justifikatu behar izanez gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:

Errentamendu kontratua, bi alderdiek behar bezala sinatuta. Alokairu kontratuak ez dira onartuko, baldin eta alokaturiko higiezinaren jabeak enpresako bazkideak badira edo bigarren maila arteko ahaidetasun maila badute.

Errentamendu kontzeptuan egindako ordainketen faktura eta ordainagiriak.

 

Donostia Sustapenak zuzenean eskuratuko du zerga betebeharren gaineko egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez (Gipuzkoako Foru Ogasuna eta Udal Diru Bilketa), baita Gipuzkoako Foru Ogasunak emaniko ekonomia jardueren gaineko zergako historikoa ere (altak, bajak, aldaketak, jarduera epigrafeak).

ZER ETA ZENBAT LAGUNTZEN DUGUN

Laguntzaren zenbatekoa onuradun suertatzen den pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

 

Zenbateko hori % 20 igoko da pertsona fisiko eskatzailea emakumea bada, edo, bestela, pertsona juridiko onuradunaren bazkide edo partaide bat gutxienez emakumea bada, eta horrela egiaztatzen bada eskaeran.

 

Ezarritako igoeraz gain, laguntzaren zenbatekoa linealki kalkulatuko da, eskakizunak betetzen dituzten eskaera kopuruaren eta 2. artikuluan ezarritako zuzkidura ekonomikoaren arabera.

 

Emandako laguntza osoaren onuradun izateko, beharrezkoa izango da aurkezturiko gastuen zenbatekoa laguntzaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izatea. Hori horrela ez bada, aurkezturiko eta behar bezala justifikaturiko gastu guztien araberakoa izango da laguntza.

 

Enpresa eskatzaileek aurkeztu ahal izango dituzte epe honetan sorturiko eta ordaindiriko gastuak: hasi 2020/01/01etik eta laguntza eskaera aurkezten den egunera arte sorturikoak.

 

Kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:

  1. Jarduerarekin lotutako lokalen alokairuak.

  2. Langile Autonomoen Araubide Bereziko kuotak.

  3. Jarduerarekin lotutako hornidura gastuak (argindarra, telefonoa, Internet...).

  4. Enpresentzako zerbitzu gastuak (aholkularitza, kudeaketa, weba mantentzea, publizitatea...).

  5. Jarduera hobeto garatzeko prestakuntza gastuak.

  6. Inbertsioak.

 

Ez da onartuko 50 eurotik beherako gasturik (zergak kanpoan utzita).

 

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, oro har, diruz lagundutako jardueraren ezaugarriei argi eta garbi erantzuten dietenak eta oinarriotan ezarritako epearen barruan gauzatzen direnak.

 

Diruz lagundutako gastuen eskuratze kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

 

Inoiz ez dira joko diruz laguntzeko moduko gastutzat honako hauek:

  1. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

  2. Obligazio bat betetzea bermatzen duten fidantzak, gordailuak edo tankerakoak.

TRAMITAZIOA ETA EBAZPENA

Eskaera guztiei buruzko erabakia hartuko da behin eskaera epea amaitzen denean. Laguntza honetara bideratzen diren baliabide ekonomikoak, 2. artikuluaren arabera, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira.

 

Ordainduriko zenbatekoa inoiz ez da izango eskaeran justifikaturiko eta behar bezala dokumentaturiko zenbatekoa baino handiagoa, eta oinarri hauen 5. artikuluan zehazten diren kontzeptuei egokituko zaie.

 

Laguntzaren ordainketa bakarra egingo da, behin eskaera guztiak jaso eta horiei buruzko erabakia hartu ondoren.

 

Zehatutako epean laguntza emateko erabakia ez ateratzeak ez du esan nahiko laguntza hori ematen denik.

 

Donostia Sustapenak egiaztatuko du enpresa eskatzaileak parte hartu duela ekintzailetzari laguntzeko garatu diren laguntza, zerbitzu, programa eta jardueretan.

 

Kontsultatu oinarri eguneratuak