logo ayuntamiento cabecera

Ekin

Pertsona ekintzaileei laguntzea eta Donostian jarduera ekonomiko berria sustatzea Donostiako Sustapenaren lehentasunezko xedeetako bat da.

 

Azken urte hauetan, Ekonomia Suspertzeko Planaren bitartez, laguntzak eta zerbitzuak jarri dira martxan, ehunka enpresa sortzen lagundu dutenak, pertsonen gaitasunak hobetuz, ideiak konektatuz, orientazioa berrikuntzara eta etorkizuneko sektoreetara bideratuz eta, azken batean, Donostiako ahalmen ekintzaile guztiari irtenbidea eman nahi dion apustu integrala garatuz.

 

Balio erantsi handiko proiektu berritzaileen aldeko apustua ezinbestekoa da eta, horretarako, proiektuak bizkortzeko aukera ematen duten berariazko programak garatzen ditugu, merkatura, inbertsiogileengana, enpresa eragileetara, beste proiektuetara eta ezagutza osagarrietara… hurbilduz; alderdi kritikoak ekiteko.

 

Gazteen aldeko apustua ere oso garrantzitsua da, gazte ekintzaileenganako sentsibilitatea, prestakuntza eta laguntza lehenengo urratsetan lantzeko aukera ematen duten berariazko ekimenekin, gertaerekin eta programekin.

 

Emprender

Zerbitzuak eta dirulaguntzak

Ezagutu Donostia - San Sebastián UP! 2018 planaren barnean dauden ekintzaileentzako dirulaguntzak ...

Gehiago irakurri ...

Programa aipagarriak

Programa aipagarriak

Gehiago irakurri ...

Kolaboratzaileen sarea

Pertsona ekintzaileei laguntzea eta Donostian jarduera ekonomiko berria sustatzea Donostiako Sustapenaren lehentasunezko xedeetako bat da ...

Gehiago irakurri...

Ekiteko arreta eta espazioak

Enpesa-ekimen berriei eskaintzen zaizkien eremuak, hasieran non aritu izan dezaten.

Gehiago irakurri...