logo ayuntamiento cabecera

Txomin Smart

 

Energia-eraginkortasunaren arloko ekimenak jarri nahi ditugu martxan, Txomin Enea auzoa jasangarriagoa eta eraginkorragoa izateko. Horregatik, formulario honen bidez, zuen etxean energia-eraginkortasunari buruzko doako eta banakako aholkularitza online jasotzera animatu nahi zaituztegu. Aholkularitza horietan, guztiz doan jasoko duzue zuen kontsumo elektrikoari buruzko banakako aholkularitza, eta kontratatutako tarifa elektrikoa eta potentzia, kontsumo-ereduak, zuen etxeko energia-eraginkortasuna eta kontsumo-elementu nagusiak aztertuko dizkizuete. Horrekin batera, kontsumoa aurrezteko eta, ondorioz, zuen etxebizitzaren aurrezki ekonomikorako gomendio pertsonalizatuak emango dizkizuegu, aldi berean, auzoaren ingurumen-hobekuntzari lagunduz. Halaber, aplikazio bat izango duzue zuen kontsumo elektrikoak kontsultatu eta segimendua egiteko, kontsumo horien eboluzioa ikusteko, gomendioak jasotzeko…

Horrez gainera, Txomin Enea auzoko energia berriztagarrien potentzialari buruzko azterketa jarri dugu martxan. Auzoko eskaera elektrikoa aztertuko dugu, energia berriztagarriak sortzeko sistemak aztertuko ditugu eta auzoan instalatu ahal izateko duten potentziala aztertuko dugu. Zuen lankidetza eskatu nahi dugu auzoko eskaera elektrikoa kalkulatu ahal izateko. Horretarako, nahikoa izango genuke zuen faktura elektrikoetan izango duzuen hornidura-puntuaren kode unibertsala edo CUPS kodearekin. Hala, energia berriztagarriei buruzko azterketa gehiago hurbildu ahal izango da auzoaren behar errealetara.

 

Izena emateko formularioa. Anima zaitez!

DATU BABESA

Datuak babesteko egungo araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten da inprimaki honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak Donostiako Udalak tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun gisa jokatuz. Informazioa Donostia Sustapena S.A.k kudeatuko du, tratamenduaren eragile gisa jokatuz.

Tratamenduaren helburuak izango dira, batetik, energia eraginkortasunaren arloko banakako aholkularitza ematea, kontsumo elektrikoak monitorizatzeko plataforma bat erabiliz eta hori erabiltzaileen esku jarriz; eta, bestetik, auzoaren eskari elektrikoaren kalkulua egitea, auzoa hautatzen den kasuan, modu horretan Txomin auzoko energia berriztagarrien inguruko azterketa bat egiteko.

Tratamenduaren zilegitasunaren oinarria 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduko (DBEO) 6.1.e) artikulua da. Erregelamendu horretan ezartzen dira datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak. 6.1. e) artikuluak hau dio: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa; eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzkoa.

Ez da aurreikusten datuak hirugarren batzuei lagatzea, legezko obligaziorik izan ezean, ez eta datuen nazioarteko transferentziak egitea ere.

Tratamendu honen xede diren datuak beharrezkoa den denboran gordeko dira, alegia, datu horiek jaso ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuak tratatzetik etor litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Eragindako pertsonek eskubidea dute datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, eta, era berean, datuak babesteko indarreko araudian ezarrita dauden beste eskubide batzuk ere badituzte, eta dagokionean eskubide horiek gauza ditzakete. Horretarako, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzura jo behar dute (Ijentea kalea, 1, 20003, Donostia). 

Pertsona horiek ez badira behar bezala artatu beraien eskubideak gauzatzerakoan, erreklamazio bat aurkez dezakete Datuen Babeserako Euskal Bulegoan. Helbidea: Beato Tomás de Zumarraga kalea, 71 – 3. Solairua – 01008 Gasteiz. Hala ere, nahi izanez gero eta erreklamazio hori jarri aurretik, Donostiako Batuen Babeserako ordezkariarekin harremanetan jar daitezke:  dbo@donostia.eus.