logo ayuntamiento cabecera

Txomin Hausnarketa-prozesua

Buruz buru lan egin nahi dugu Txominen etorkizunaz elkarrekin hausnartzeko; alegia, zerbitzuak eta azpiegiturak pertsonalizatzeko moduak, gaur egungo eta biharko premiak eta bizilagunen eskaerak. Etorkizuna hauek osatzen dute: energia-eraginkortasunak eta aurrezpenak, mugikortasun iraunkorrak, azpiegituren berritzeak, konexioak eta teknologia berriak eta berrikuntzarako eta ekintzailetzarako modu kooperatiboak. Auzoa etengabe aldatzen ari da, berritze aldera.

 

IZENA EMAN EZAZU HAUSNARKETA-PROZESUAREN TAILERREAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO ETA INFORMAZIO GUZTIA JASOTZEKO!


Datu babesa / Protección de datos 

Datu babesari buruzko indarreko araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten da galdetegi honen bidez bildutako datuak Donostiako Udalaren eskutik tratatuko direla. Azken horrek Tratamenduaren Buru gisa jardungo du, eta informazioa berriz, Donostia Sustapena, S.A. sozietatearen bidez kudeatuko da, tratamenduaren arduradun gisa. Tratamenduaren xedea lankidetzako gogoeta prozesu bat sustatzea da, Txomin auzoan, honako gaiei buruz: energia eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria, azpiegitura berritzea, konexioak, teknologia berriak eta lankidetzazko berrikuntza eta ekintzailetza moduak, eta baita ere Txomin auzoko gogoeta prozesuaren emaitzei buruzko informazioa eta energia eraginkortasunarekin lotutako zerbitzu berriei buruzko informazioa helarazteko.

Tratamenduaren zilegitasunaren oinarria Europako Parlamentu eta Kontseiluaren (UE) 2016/679 Araudiaren 6.1.a) artikulua da, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (RGPD): eragindako pertsonaren baimena.

Ez da aurreikusi hirugarrenei daturik jakinaraztea, legeak hala behartu izan ezik.

Tratamendu honen xedeko datu pertsonalak gordeko dira hura bildu zireneko xedea betetzeko beharrezko denboraz eta aipatutako xedetik eta datu tratamendutik eratorri litezkeen erantzukizunak zehazteko. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Eragindakoek datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta baita datu babesari buruzko indarreko araudian aipatutako beste batzuk ere aitortu ahal izango dituzte, hala dagokionean, DonostiakoUdalaren Udalinfo Zerbitzuaren aurrean, Ijentea kalean, 1, 20003 Donostia / San Sebastián.

Zure eskubideak aitortzerakoan, ez baduzu behar bezalako arreta jaso, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datu Babeseko Euskal Agentziaren aurrean. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71 – 3. solairua - 01008 Victoria-Gasteiz. Hala ere, lehenengo instantzian, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Donostiako Datu Babeserako Ordezkariaren aurrean: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..