logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapena

Donostiako Sustapena orain dela ehun urte baino lehenago sortu zuten. Ordutik, etengabe eraldatu gara, Donostiako eta inguruetako gizarteak, ekonomiak eta teknologiek izandako bilakaerarekin bat. Aipatutako bidean aurrera egin ahala, gure jarduerak indartu eta gaitasun berriak geureganatu ditugu, egungo egoerara iritsi arte.

 

Misioa

Donostiako Sustapena, SA udal-elkarte publikoa da. Hiriko ekonomia eta gizartea sutatzea eta garatzea ditu helburu, ezagutzen sorkuntza eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen kudeaketa oinarri hartuta. Horietan guztietan, iraungarritasun-irizpideei jarraitzen die.

 

Ikuspena

Hiriko gizarte- eta ekonomia-eredua aldatzeko prozesua bideratzea da gure xedea. Horretarako, azaleratzen ari diren arloen garapena sustatuko dugu, udal-klusterizazioa indartuz eta enpresa-ehunari aipatutako aldaketa-prozesua burutzen lagunduz.

 

Teknologia- eta ikerketa-zentroen eta ezagutza-sorkuntzaren esparruko eragilerik garrantzitsuenen partaidetza errazten eta bultzatzen saiatuko gara, ekoizpen-berrikuntzan aurrera egiteko.

 

Antolamendu bateratuaren bidez, ekonomia-iraunkortasuna ezaugarri duten proiektuak abiarazi eta sortutako ezagutzak bideratu eta hedatuko ditugu.

 

Jarduketa-politikak

  • IRAUNGARRITASUNA. Ekonomian, ingurumenean eta gizartean.
  • BERRIKUNTZA. Ekonomia berria, ezagutzaren ekonomia, ekonomia sortzailea, ekonomia solidarioa.
  • KOOPERAZIOA eta LANKIDETZA: Formala eta informala, barruan, kanpoan eta udal-mailan.

 

Donostiako Sustapenak mende bat baino gehiago darama ekinean, kultura- eta ostalaritza-ekipamenduak sortzen eta kudeatzen, besteak beste. Gaur egun, Udala gutaz baliatzen da, Gipuzkoako hiriburuaren ekonomia-garapen iraunkorrari lotutako helburuak mamitzeko. 2004an, Donostiako Sustapena sozietate anonimo bihurtu zen, eta, ordutik, era guztietako proiektuak diseinatu eta gauzatu ditu, Donostiako ekonomia-ehuna indartzeko.