logo ayuntamiento cabecera

Donostia Smart Klusterrak Viena bisitatu du bertako Smart estrategia ezagutzeko

 

Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak Austriako hiriburura egindako bidaia amaitu du, azaroaren 26 eta 29 bitartean egin baita. Balantzea oso positiboa izan da, zeren hainbat Smart ekimen publiko eta pribatu ezagutu ahal izan dira, Vienak 2014an martxan jarri zuen esparruan gauzatzen ari direnak, hain zuzen. Misioan parte hartu dute, besteak beste, hiriaren efizientzia energetikoarekin eta energiarekin, IKTekin, laguntza teknologiekin zerikusia duten enpresek eta erakundeek. Ernesto Gasco Sustapen Ekonomikorako zinegotziak gidatu du bidaia, eta Donostiako Udaleko hainbat alderditako ordezkariek ere hartu dute parte.

 

Ernesto Gascok hau adierazi zuen: "Vienara egin dugun bidaia honekin, egiaztatu ahal izan ditugu bi hirietan gauzatzen ari garen garapen adimendunaren ildoak eta bi udalak Smart ingurua sustatzeko ematen ari garen bultzada. Gainera, gure enpresek eta erakundeek bertan ikusi ahal izan dituzte Austriako hirian ezartzen ari diren Smart programak eta proiektuak, eta aukera eta negozio nitxo berriak aztertu ahal izan dituzte, harreman komertzial berrien, garapen teknologikoetarako etorkizuneko lankidetzen eta enpresa sinergien ondorioz".

 

 smart viene   contenido 3

 

Donostiako ordezkaritzaren lehen hitzordua Seestadt Aspern hirigintza proiektuan izan zen. Kontzeptu berritzaileetan eta etorkizuneko ideietan oinarritutako hiri garapen hori Vienatik 14 kilometrora dago. Proiektuak 25.000 lagunentzako hiri independente bat eraikitzea aurreikusten du, zerbitzu guztiekin (etxebizitza, ikastetxeak, enpresak), eta hiru ardatz ditu etxebizitzaren arloan: prezio eskuragarriak, arrazoizko tamaina eta kultura anitzeko osagaia. Atentzioa eman zuen hiri garraioaren aldeko apustuak, ibilgailuentzako aparkalekuetarako muga ezartzen baitu, bai lurrazalean bai garajeetan: 1'7 auto etxebizitza bakoitzeko.

 

Misioak Austriako Zientzia Aplikatuen Unibertsitate Teknikoaren aurkezpen batean ere parte hartu zuen. Bertan, besteak beste, automatizazio eta robotikan, sistema bateratuetan eta sistema ziberfisikoetan, ehunen ingeniaritzan eta zientzia molekularren teknologietan gauzatzen dituzten ikerketa eta garapen jarduerak azaldu zitzaizkien.

 

 smart viene   contenido 4

 

Vienako Udaleko zinegotzi Omar Al-Rawik hartu zuen ordezkaritza Austriako hiriburuko udaletxe dotorean. Bertan, Karine Lacroix Vienako Udaleko Nazioarteko Negozioen Arloko udal arduradunak talentu ekintzailea erakartzeko eskaintzen dituzten zerbitzuak azaldu zituen. Egun horretan Austriako Teknologia Institutua ere bisitatu zuten. Institutu hori industriaren errendimendu handiko garapen agentea da, eta nazioarteko zientziaren enplegu emaile garrantzitsua.

 

Azken jardunaldian, Vienako Simmering barrutian egindako Smart city ekimenak bisitatu ziren; izan ere, ekimen horiek herritarren kalitate hobea eta baliabideen kontserbazio handiagoa bermatzeko diseinatu ziren, berrikuntza sozial eta teknologiko integralaren bidez.

 

smart viene contenido

 

Zergatik bidaiatu du Donostiak Vienara?

2014. urtean, Vienako Udalak Wien Smart City 2050 onartu zuen. Estrategia hori epe luzerako da, karbono dioxidoaren per capita emisioak 3’1 tonatik 1era murrizteko 2050ean, eta banakako zirkulazio motorduna % 28tik %15era murrizteko 2030ean. Vienako gobernua prestatzen ari da zerbitzu publikoak herritarrekin konektatzeko alternatiba adimendunen bidez, besteak beste, energia garbien, teknologia integratuaren, gune berdeen eta herritarren parte hartzearen bidez.

 

Vienak Gobernu Irekiaren Datuen kontzeptuarekin konpromisoa hartu du; sistema irekia eta gardena da, eta hiriaren datuak herritarren eskura jartzen ditu, ondoren erabiltzeko. Datu garrantzitsuak estatistikak, datu geografikoak, zirkulazioari eta garraioari buruzko datuak eta zifra ekonomikoak dira.

 

Gainera, Viena hirien rankingetan munduko bizi kalitate handiena duen hirietako bat da, eta horixe ziurtatzen dute hainbat azterketek. Hiriak kalifikazio horiek lortu ditu garbitasunari, segurtasunari eta zerbitzu publikoen efizientzia handiari esker, baita hezkuntzan, kulturan eta entretenimenduan dauden aukerei esker ere.

 

smart viene   contenido 5

 

Vienako eskualde eremuan industria eta merkataritza % 14'5 dira, baina zientzia eta teknologia zerbitzuek ere badute garrantzia. Ikerketarako eta garapenerako erakarpengunea ere bada, % 3,4ko ikerketa kuota baitu.

 

AURKEZPENAK

 

UAS. University od Applied Sciences aurkezpenak: