logo ayuntamiento cabecera

Lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak

EKINTZAILEENTZAKO ZERBITZUAK

Donostiako Sustapenak laguntza eskaintzen die ekintzaileei eta enpresa berriei haien negozio-eredua aztertzeko eta hausnartzeko prozesuetan.

 

Horrez gain, laguntza espezifikoa eskaintzen diegu sektore honetako ekintzaileei, Smart aholkularitza adituaren bitartez.

 

ENPRESENTZAKO ZERBITZUAK

Donostiako Sustapenak zerbitzu orokor adituak eta batera finantzatuak eskaintzen dizkie enpresei, haien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko helburuarekin.

 

Gainera, Smart eremuko enpresentzat, honako zerbitzu sektorial espezifiko hauek daude:

Sare-lana eta networking

Networking topaketak antolatzen ditugu Klusterreko enpresekin, gure enpresa-zentroetan (PIA eta Enertic), elkar ezagutzea, jardunbide egokiak trukatzea eta Smart gaien (energia, garraioa, digitalizazioa, bizi-kalitatea, e.a.) inguruko lankidetza-proiektuak sortze aldera.

 

Jardunaldi teknikoak eta prestakuntza

Jardunaldi teknikoak eta prestakuntza sektoriala antolatzen dugu, sektoreko profesionalen gaitasunak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

 

Enpresa-eginkizunak

Gure enpresak nazioartekotzea bultzatzearren, urtero enpresa-eginkizun bat antolatzen dugu erreferentziazko helmuga batera. Helburua da Smart eremuko ekimen interesgarriak ezagutzea eta nazioarteko networking topaketak egitea, gure enpresei kanpoko merkatua jorratzeko aukerak irekitze aldera.