logo ayuntamiento cabecera

prekayudasyserviciosEU

Gure Ekonomia suspertzeko Planak (PREK), lehen fasean, 2,6 milioi eurotik zuzkidura du, COVID-19 birusaren ondorioz krisiak zuzenean zigortutako sektore eta pertsonak pairatzen ari diren eraginak arintzeko. Lehendabiziko fase honetan hirian eragin handiena pairatzen ari diren sektoreetarako enpresak (merkataritza edo ostalaritza adibidez), langabetuak eta berriki sortu dituzten proiektuak dituzten pertsona ekintzaileak dira gure laguntza eta zerbitzuen lehendabiziko onuradunak. Horrez gain, orokorrean enpresei laguntzeko zerbitzu bat eskaintzen da, webinar eta funtsezko alderdiei buruzko (finantzak, I+G finantzatzeko deialdietarako sarbidea, negozio-ereduen berrikuspena, antolaketarekin lotutako alderdiak, telelana, etab.) aholkularitza indibidualizatuarekin, testuinguru ezohiko honetan dauden enpresak laguntzeko.

 

Laguntzak

iconoayudas2

Berriki eratu diren enpresak, merkataritza eta ostalaritzako sektoreetakoak direnak eta
lankidetzaren ildotik ekimen berritzaileak
garatzen ari diren erakundeak laguntzen ditugu ekonomikoki krisiak gure hirian duen eragina
arintzeko xedez.

 

GEHIAGO IRAKURRI

Zerbitzuak

iconoservicios

Langabetu, ekintzaile eta enpresetatik hurbil jarraitzen dugu online bidezko arreta, prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuaren bidez. Laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaini nahi dizugu online formatuan baina gertutasuna mantenduz, pertsonentzat pertsonengandik.

 

GEHIAGO IRAKURRI

BESTE ZENBAIT NEURRI

iconootrasmedidas

Gure plana gure hiria berreskuratzeko beste zenbait alderdiren bidez laguntza ematera bideratutako bestelako neurri eta ekimenekin osatzen dugu. Hobariak, instalazioetarako doako sarbidea edo berrabiatze ekonomikoaren alde egiteko funts eta plataforma berriak.

 

GEHIAGO IRAKURRI

TELEFONO BIDEZKO ARRETA

Donostiako Sustapenak telefono bidezko arreta eskeintzen jarraitzen du 943 482800 zenbakian.
Arreta ordutegia 9tik 18ra bitartekoa izango da astelehenetik ostegunera eta 9tik 14ra
bitartekoa ostiraletan eta jaiegun bezpera.

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Donostia Sustapenaren helbide
elektronikoan, fomentoss@donostia.eus-en
jasotzen ditugun kontsulta guztiak. 
Bidali zurea eta berehala erantzungo
dizugu.

WEB TXATA ZUZENEAN

Premiazkoenak diren kontsultetarako zuzenekoa eta online den Txat bat irekitzen dugu. Webguneko eskuinaldetik, azpialdetik, sartzen da bertara. Arreta-ordutegia 9-18 bitartekoa da astelehenetik ostegunera eta 9-14 bitartekoa ostiraletan eta jaiegun bezpera