logo ayuntamiento cabecera

Hautatutako proiektuak

Honako hauek izan dira PUC 2019ko edizioan hatutatako 8 proiektuak: Algorithmics, Zorionak Lolita, Escuela KEP, North coast to the world, Miramar, Solo&Company, Smoke Screen, Sharea. Sartu eta ezagutu horien ideiak!

Gehiago irakurri ...

Digitalizatze tailerrak

Izena eman astero doan antolatzen diren tailerretan, zure negozioaren garapen digitalerako. Izen-ematea irekia da. #PUC programaren talde aholkularitza zerbitzua 2019/06/17tik 2019/09/11ra arte garatuko da ...

Gehiago irakurri...

Digitalizatze tailerren laburpena

Ezagutu digitalizatze tailerretan astero lantzen dugun edukia.

Gehiago irakurri ...

PUC POP UP Commerce Donostia

imagen PUC 2019 eusk

 

Zer da #PUC programa? 

Donostiako merkataritza-sektorean enpresa-ideiak aztertzeko, tutorizatzeko eta horien aholkularitza eskaintzeko programa da #PUC.

 

Norentzat da?

Merkataritzarekin loturiko ideia edo proiektua duten ekintzaileentzat da; ideia edo proiektu horrek formatu eta eredu komertzial berrietarako eta hiriko zerbitzuetarako berrikuntza eskaini behar du, ez soilik produktuari eskaini diezaiokeen balio erantsia bezala ulertuta, baizik eta horrek oinarri gisa duen proiektuaren formatua eta egitura bezala hartuta.

 

Zer eskaintzen du?

Jasotako hautagaitza guztien artetik 8 parte-hartzaile hautatuko dira, eta lankidetza-ingurunean, formatu praktikoan zein teorikoan oinarritutako prestakuntza-programaren bitartez, ondorengoa eskainiko zaie:

  • Prestakuntza eta tutorizazioa.
  • Sareko lana gainerako ekintzaileekin.
  • Merkataritza-sektoreko kasu arrakastatsuak eta porrotak zuzenean bateratzea.
  • Ingurunea miatzea eta azken azterketa egitea kontsumitzaile potentzialarekin.

 

Noiz garatzen da? 

Taldeko saioak, banakoak eta tailerrak Puntu Dendan egingo dira (Gipuzkoa plaza, 7), astelehenetik ostiralera.

Prestakuntza-prozesua 2 hilabetekoa izango da, 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 24ra (biak barne) eta 2019ko irailaren 2tik irailaren 13ra (biak barne).

Prestakuntza-prozesuarekin batera, proiektu bakoitzak aholkularitza pertsonalizatua jasoko du negozio-ideia garatzeko, eta hori urriaren 11ra arte luzatuko da, proiektu bakoitza berraztertu ahal izateko.

 

Agenda lantegiak

retail-a-eta-teknologia-nola-lehiatu-eta-berritu-aro-digitalean
2019/10/28 | Retail sektorean bat-batean sartuko diren teknologia berrien eta joeren ikuspegia...Gehiago irakurri
diseinatu-online-zure-erakusleihoa-canva
30/10/2019 | Zure irudia sare sozialetan, blog-etan, liburuxka komertzialetan, direktorioetan, web...Gehiago irakurri

POP UP COMMERCE 2019

DOCUMENTACION:


INSCRÍBETE