logo ayuntamiento cabecera

ENERTIC - Energia berriztagarrietarako eta eraginkortasun energetikorako zentroa

 

Eraikina

"Eraikin bakarra, haren ezaugarri bioklimatiko, arkitektoniko eta ekipamenduarengatik".

 

Enertic-en kokatzeko erabakiari esker, zure enpresaren etorkizuna markatuko duzu. Proiektu arkitektoniko eta bioklimatiko honek duen indarrak eraikin adimendun honetan ezarritako konpainien irudia bultzatzen du beste ezeren laguntzarik gabe. Smartbusiness deitzen diren edo talentuaren enpresa berrien profil dinamikoa, aitzindaria eta iraunkorra partekatu behar duten konpainiak.

 

Enertic-en honako ezaugarri hauek nabarmendu behar ditugu batez ere:

 

  • Arkitektura eko-adimentsua duen eraikina, zero isurpenekin.
  • 7.902 m2 -ko azalera eraikia aloka daiteke, sei solairutan banatuta.
  • Kanpoarekin lotuta azalera murrizten duen diseinu konpaktua, energia-galerak mugatzen dituena.
  • Ipar-Hego alderako orientazioa; horrek eraikinaren eskaera energetikoa murrizten eta argiztapen naturala hobetzen laguntzen du.
  • Iparralde, ekialde eta mendebaldeko fatxadak hormigoizkoak eta isolamendu eta inertzia termiko handikoak.
  • Hegoaldeko fatxada: beirazko ataria eta fatxada begetala, eraikinaren erregulatzaile termikoa.
  • Estalki begetala, eraikinaren CO2 isurpenak konpentsatzen dituena. Erregulatzaile termiko gisa egiten du lan; horrela, udan bero gehiegi izatea saihesten du, neguan hotzetik babestearekin batera. Aldi berean, integrazio naturala errazten du.
  • Aireztatze naturala barruko patio eta ataritik: hozte-sistema.
  • Eguzkia hartzen du ataritik: berogailua.
  • Inertzia termikoa: hormigoizko masa.
  • Eguzkitik babesteko sistema: estalki eta fatxada begetala.
  • Argiztatze naturala.
  • Energia Berriztagarrien ekarpena:
    • Geotermia (hotza/beroa klimatizazioa).
    • Airea-Ura ponpan (geotermia laguntza).
    • Baterako sorkuntza.
    • Eguzki Energia Fotovoltaikoa.
    • Energia Mini Eolikoa.
    • Euri-urak eraikinean berriz erabiltzeko aukera.
    • Eraikineko ur grisen araztegi biologikoa.
  • Eraikinaren monitorizazio integrala: kontrol eta erregulazio adimentsua.
  • Ahots eta datuen instalazio elektriko osoa.
  • Zuntz optikoa eta denek erabiltzeko wifi zona.
  • Parking-a eta bilera-gelak.
  • Hitzaldietarako auditorioa, proiekzio eta guzti.

 

“Enertic-ek sortutako interesa kudeatzeko, bisita gidatuen agenda antolatuko da interesa erakutsi duten adituentzat, teknikarientzat, ikasleentzat eta nazioarteko delegazioentzat”.

 

Ingurunea

 

"Enertic 27. Poligonoa etorkizuneko enpresa-ingurunera bideratzeko hasiera da”.

 

Enertic hirian etorkizun handiena duen ingurunean kokatutako errealitatea da. Donostiak Urumea Riverside District-en aldeko apustua egin du eremu smart eraginkorra eta iraunkorra garatze aldera hiru arlotan: hiria, ingurumena eta industria.

 

27. Poligonoa berritzen ari da dagoeneko, eta bertan dira Enertic edo i-Sare bezalako proiektuak; azken hori, eraikin adimentsu horretan kokatuta, Estatuko ekimen pilotu bakarra dela esan daiteke, energia ekoizteko, modu eraginkorrean banatzeko eta merkaturatze aldera biltegiratzeko.

 

Halaber, aipatzekoak dira Txomin Enea berriko District Heating bezalako proiektuak; auzo horretan, argiztatze adimentsua, zuntz optikoa eta azken generazioko etxebizitzak sartu ahal izango dira. Horrez gain, Ametzagaña parkearen ingurumenarloko garapena, nekazaritza iraunkorra bultzatzea eta Uba aterpetxea aintzat hartu behar dira; azkena irizpide bioklimatikoen arabera eraiki da, eta hostoz betetako paisaian kokatzen da. Horiekin guztiekin ekonomia berrirako eta enpresa aitzindarienak direnentzako ingurunerik aberasgarriena sortzen da.

 

 “Enpresak gai izan behar du etorkizun sinesgarriagoa eta lehiakorragoa ziurtatzeko aukera ematen dioten erabakiak gaur hartzeko”.

 

Zerbitzu erantsiak

 

Donostiako Sustapena hiriaren garapen ekonomikoaz arduratzen den udal sozietate publikoa da.

 

Gure lan-ildoak bereziki honako hauek dira: eteak bultzatzea, ekintzaileei laguntzea, talentua erakartzea edo tokiko klusterrak sustatzea; hala nola, energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna, ikusentzunezkoak eta digitala, surfa, bizi-kalitaterako teknologiak edo nekazaritzako elikagaiak. Ekimen horiek berrikuntza, sareko lana eta iraunkortasunaren inguruko irizpideak kontuan izanda lantzen dira.

 

Hori dela-eta, Enertic-en kokatzen diren enpresek Donostiako Sustapenak abian jartzen dituen zerbitzuak jasotzeko lehentasuna izango dute, haien hazkundea, nazioartekotzea, lehiakortasuna hobetzea edo finkatzea lortze aldera, besteak beste.

 

Hona hemen doako zerbitzu horietako batzuk:

  • Enpresa-mailako aholkularitza estrategikoa.
  • Enpresen eta ekintzaileen sarean sartzea.
  • Zuzeneko laguntza ekonomikoak proiektuak ateratzeko edo kontratatzeko.
  • Finantzaketa-iturriak bilatzeko banako aholkularitza.
  • Beken Nazioarteko programetan parte hartzea, enpresak bere proiektua kanpoan garatzeko edo merkatu berriak aztertzeko aukera izan dezan. Lizentziatu baten laguntza 6 hilabetez, enpresarentzat inolako kosturik gabe.
  • Nazioarteko enpresa-eginkizun sektorialak, negozioaukerak eta aurrerapen teknologikoak identifikatzeko.
  • Banako aholkularitza marketing eta merkataritza arloan: produktuak eta/edo zerbitzuak ateratzea, bezeroak erakartzea eta leial bihurtzea, marka-irudia hobetzea, produktuak testatzea, e.a.
  • Gerturatzeko eta prestatzeko saioak ekintzaile, enpresa eta zentro teknologikoen artean, negozio-aukera berritzaileak identifikatzeko eta garatzeko.
  • Eginkizunak eta bisitak teknologia, prozesu, produktu edo zerbitzu berritzaileak dituzten enpresa eta ikerketazentroetara.
  • Behatokia eta zaintza sektoriala.
  • Prestakuntza eta jardunaldi tekniko sektorialak.

 

 

 

 

Enertic proiektua ondorengo erakundeek batera finantzatua da: Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Eragilea 2007-2013 (POCTEFA 2007-2013 /EU; EFA 149/09) eta Avanza Plana, Industria, Energia eta Turismo Ministerioa (TSI-070200-2009-67).

 

ENERTICko enpresen direktorioa

adekua
altran
bsp-consultores
centauri-asesores-es
daiser-ingenieria
egger
ekar-safety-s-l-adeepi-grupo-2002-s-l
estudio-devalle-granell-arquitectura-s-c-p-es
exdci-solutions
geoda-sostenibilidad
i-sare-smart-grid
inergetika
ingenieria-prodesa
itc-inteca-es
margube-es
previtek
rutronic
sematec-servicios-medioambientales-y-tecnicos-s-a
sortek
sqadrones-sl
zimmerlan

 

Informazio gehiago

 

Kokapena:
Ubarburu pasalekua 39
27 poligonoa - Donostia
GPS. 43.300228, -1.943121 
- Mapa ikusi -

ENERTICko enpresen direktorioa.

ENERTICko bulegoen alokairua.

Enertic argazkiak

Enertic - Centro para las energías renovables y eficiencia energética
Enertic - Centro para las energías renovables y eficiencia energética
Enertic - Centro para las energías renovables y eficiencia energética
Enertic - Centro para las energías renovables y eficiencia energética
Imagen cedida por Cortizo. Fotografía: Eduardo Irago
Imagen cedida por Cortizo. Fotografía: Eduardo Irago
Imagen cedida por Cortizo. Fotografía: Eduardo Irago
Imagen cedida por Cortizo. Fotografía: Eduardo Irago
Imagen cedida por Cortizo. Fotografía: Eduardo Irago
Imagen cedida por Cortizo. Fotografía: Eduardo Irago

Información audiovisual

Zentroak

pia-ikus-entzunezkoen-eta-eduki-digitalen-berrikuntza-gunea
20.000 metro karratu banatzen dira bi eraikinetan. Guztira, 67 bulego daude, 50 eta 300 m2 artekoak, eta...
villa-yeyette
5 oficinas de entre 12 y 24 m2. destinadas a empresas del sector agroalimentario. Cuenta con un...
cemei-enpresa-berritzaileen-udal-zentroa
58 lokal berrikuntza eta ezagutza arloko enpresetarako. Lokal erdi industrialak industria garbi eta...
zentek-teknologia-berrietan-oinarritutako-enpresen-zentroa
Alokairuan hartzeko 20 lokal, 15 metrotik 40 metrora bitartekoak, informazioaren eta komunikazioaren...
democenter-energia-berriztagarrietarako-eta-eraginkortasun-energetikorako-zentroa
30 eta 50 m2 arteko 12 lokal eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrien arloan aritzen...
belartza-hirugarren-sektoreko-enpresen-udal-zentroa
100 eta 180 m2 arteko azalera duten 3 modulu, laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei enplegua...

Informazio gahiago

Arreta-telefonoa:

943 482 800

Posta elektronikoa:

fomentoss@donostia.eus

Presentziala:

Victoria Eugenia eraikina
(Sarrera Erregina Erregentearen kaletik)

Jendearentzako ordutegia:

            · Astelehenetik ostiralera 9.00tatik a 13.30tara

Edonostia.net:

Paseo Larratxo 55. San Sebastián. 

Jendearentzako ordutegia:

           · Astelehenetik ostiralera 10.00tatik 14.00tara.

logos cofinanciacion enertic

El proyecto ha sido cofinanciado al 65% por fondos europeos FEDER a través del POCTEFA 2007-2013 (Programa de Cooperación Territorial España-Francia-Andorra). El objetivo de POCTEFA es reforzar la integración económica y social de la zona fronteriza España-Francia-Andorra. Su ayuda se concentra en el desarrollo de actividades económicas, sociales y medioambientales transfronterizas a través de estrategias conjuntas a favor del desarrollo territorial sostenible.